Artxiboa: 2009 12

2009ko San Silbestre lasterketa

Uztarria.eus | 2009-12-31 : 15:17

 

Abenduaren 31n, Azpeitian San Silbestre lasterketaren bederatzigarren edizioa izan da, 2009koa. Urteari agur lasterka esan diote mila bat lagunek.

»» Ikusi argazki guztiak (10)

800 bat korrikalari izan dira San Silbestreko lasterketa nagusian

Uztarria.eus | 2009-12-31 : 14:12 | Kirolak

Gizonezkoetan Yerai Varela (0:26:47) izan da lehena eta emakumezkoetan, Mari Sol Ramos (0:32:28)

Xabier Lasa eta Nerea Etxeberria izan dira lehen azpeitiarrak

Lasterketako argazki bilduma

au1.jpg

(Argazkian, Yerai zortzigarren kilometrora iristear, Erdi kalean sartzen, Lasa orduantxe atzean utzita)

Urtarrilaren 15ean egingo dute Etxebeltz-Izarra eremuko etxeen bigarren zozketa

Uztarria.eus | 2009-12-31 : 11:12 | Politika

Zozketa Izarraitz pilotalekuan egingo dute 18:00etatik aurrera

Babes ofizialeko 54 etxe gelditzen dira zozketatzeko

Azken ordukoa: zozketan sartuko direnen izenen behin betiko zerrenda atera dute. Ikusi Udalaren webgunean

2-1 irabazi du Lagun Onak-ek

Uztarria.eus | 2009-12-30 : 22:12 | Kirolak

Luzapenean sartu du garaipeneko gola; 14. jarri da sailkapenean

Salvatierra izan du aurkari, atzeratutako partidan

Udalak 'Egunkaria'-ren aurkako epaiketa aho batez salatu du

Enekoitz Esnaola ('Egunkaria'-ko azpeitiar langile ohien eta 'Berria'-koen izenean) | 2009-12-30 : 20:12 | Komunikabideak

EAJk, hautetsi independentistek, EAk eta Aralarrek onartu dute euskarazko kazetako azpeitiar langile ohien mozioa, gaurko udalbatzarrean

"Adierazpen askatasuna eta informazio eskubidea urratzeagatik, euskararen aurkako erasoa egiteagatik eta Euskal Herriaren kontrako operazio politikoa burutzeagatik" gaitzetsi du auzia

»» Erantzunak: 2 (atsaldez, IrekiAteak)

Etxebeltz-Izarrarako akordioa lortzeko "diskrezioz jokatzea beharrezkoa" dela dio ezker abertzaleak

Uztarria.eus | 2009-12-30 : 20:12 | Hirigintza

Irailetik hona izandako gorabeheren balorazioa egin dute komunikabideen aurrean

Momentu honetan Udalaren eta eraikuntza enpresen artean "akordio bat jorratzeko baldintza minimoak" daudela uste dute.

 

Baigerak saldutako loteria partizipazioak urtarrilaren 7tik aurrera kobratu ahalko dira

Uztarria.eus | 2009-12-30 : 14:12 | Besterik

Gabonetako Espainiako Loteria Nazionaleko 69.352 zenbakia saritua izan zen

Baigerak zenbaki horren partizipazioak saldu zituen

Dena prest IX. San Silbestre lasterketarako

Uztarria.eus | 2009-12-30 : 13:12 | Kirolak

Amaitu da aurrez izena emateko epea, baina bihar ere aukera izango da

Dagoeneko 630 lagunek eman dute izena

 

Bilbon egingo den presoen aldeko manifestaziorako autobusa izango da

Uztarria.eus | 2009-12-30 : 13:12 | Politika

Autobuserako izena Orkatz Kultur Elkartean eman behar da

15:45ean Etxe Zuri aurrean izango da autobusa

Inozente Egunean agertutako bandoa salatu du Udal Gobernuak

Uztarria.eus | 2009-12-30 : 12:12 | Politika

Udalaren armarri eta alkatearen sinadura faltsuarekin atera zen gezurretako bandoa

"Idatziak iturburu eta helburu politiko garbiak dauzka" Udal Gobernuaren iritziz

»» Erantzunak: 2 (Tiborta, bi)

'Burdinen arteko herria' liburua aurkeztu zuten atzo (asteartea)

Uztarria.eus | 2009-12-30 : 11:24

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia biltzen duen liburuaren aurkezpen hitzaldia egin zuten atzo arratsaldean. Sindikatu Zaharrean egin zen hitzaldian hainbat lagun bildu ziren eta hizlari Joxean Agirre eta eskualdeko beste ...

Xabier Azkargorta: "Bizitzen erakusteak jokatzen erakusteak baino askoz errendimendu hobea dakar"

Argia | 2009-12-29 : 18:12 | Kirolak

Argia astekariak elkarrizketa egin dio futbol entrenatzaileari

"Futbola talde kirola den heinean, heziketa bide oso emankorra iruditzen zait edozein gaztetxorentzat"

Azpeitiko ezker abertzaleak webgunea jarri du martxan

Uztarria.eus | 2009-12-29 : 12:12 | Komunikabideak

www.azpeitiaeginez.com da webgunearen helbidea

Albisteak, argazkiak, bideoak, agenda… ikus daitezke

Urteko azken odol-ematea, asteazkenean anbulatorioan

Uztarria.eus | 2009-12-28 : 17:12 | Gizartea

"Odol-emaile berriak behar" dituztela eta, "berezi-bereziki" gazteei luzatzen diete agertzeko deia Azpeitiko ordezkaritzakoek

Arratsaldeko seietatik aurrera izango da odola emateko aukera

Oroigarriak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2009-12-28 : 16:42 | Iritzia

Adinean aurrera goazenoi sarri berdintsuak iruditu ohi zaizkigu urteak, behin pasa eta gero. Memoriaren zulora erortzen zaizkigu, eta gero txatalen bat edo beste etortzen zaigu gogora, pozaren, minaren, nostalgiaren orbana itsatsia duela. Hala ere, asko dira gure bizialdiaren irismenari ihes egiten dioten gertaerak eta garaiak. Haietaz ohartzeko zorroztu egin behar izaten da begia, zaharragoei galdetu, esan eta idatzi direnak aztertu. Akordutik joan, eta ustez betiko itzalean geratuko zaigun hura guztia bestek oroitarazita, edo historiaren makulua hartuta berrosatzen dugu, ahal den moduan. Egunak, urteak, sentimenduak erreskatatzen ditugu putzu handi itsu horretatik. Eta oroigarrien premia izaten da.

San Sebastian egunerako udaletxeko balkoian izango da Espainiako bandera

Uztarria.eus | 2009-12-28 : 13:12 | Politika

Uztarriak atzoko egunez inozentada bat egin nahi zuela-eta sartu zuen albiste hau

Eusko Jaurlaritzak Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzitako banderaren legea betearazteko eskatu du Azpeitian ere

»» Erantzunak: 2 (Uztarria, jmk)

Uztarriak gaur gauean Fangoriak eskainiko duen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu

Uztarria.eus | 2009-12-28 : 12:12 | Kultura

Nola da Alaskaren benetako izena? galderari erantzun behar zaio zozketan parte hartzeko

Fangoriaren kontzertua 23:00etan hasiko da, baina sarrerak erosteko lehiatila 17:00etan irekiko dute

Azken ordua (abenduak 29, 10:30): Uztarriak inozentada egin nahi zuela-eta sartu zuen albiste hau atzoko egunez

 

»» Erantzunak: 3 (atsaldez, iosugalde, santue)

Jurgi Larrañaga, DV Txapelketako txapeldun

Uztarria.eus | 2009-12-28 : 11:12 | Kirolak

Senior mailako binakako finala irabazi zuen pasatu den larunbatean (abenduak 26), Zumarragan

Iñaki Larrinaga elorriotarra izan zuen bikote Larrañagak

Gaztaina jana Urrestillan

Uztarria.eus | 2009-12-28 : 10:34

Urrestillako eliza atarian gaztaina jana egin zuten larunbatean. Urrestillako Herri Batzordeak eta Festa Batzordeak antolatu zuten gaztaina jana, iaz lehen aldiz egindakoari jarraipena emanez. Berez, aurreko asteburuan egitekoa zuten, baina ...

2010erako mendiko federatu txartela ateratzeko epea zabalik dago

Uztarria.eus | 2009-12-28 : 09:12 | Kirolak

Aurrenengo aldiz federatu nahi dutenek hilaren 31ra arteko epea izango dute

Bestalde, eta urte zaharra ondo bukatu eta berria hobeto hasteko bi ibilaldi prestatu ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak datozen egunetarako

Emaitzak: 111 | Orriak: 1 2 3 4 5 6