Artxiboa: 2009 6
Habea plataformaren baliogabetzea berretsi du Europako Auzitegiak
2009-06-30 : 20:06 | Politika
|Espainiako Justiziak duela sei urte hartutako erabakiaren alde azaldu da Giza Eskubideen Auzitegia
Baliogabe izan arren, Azpeitiko plataformak 2.027 boto lortu zituen 2003ko hauteskundeetan
Mila Sanz: "Ruandak guztia eman dit"
2009-06-30 : 12:06 | Gizartea
|Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat egiten du lan
Bihar (asteazkena), Ruandari buruzko hitzaldia emango du Baigeran
»» Erantzunak: 1 (miren)
Gizon bat helikopteroz erreskatatu dute Izarraitzen
2009-06-30 : 09:06 | Besterik
|Atzo (astelehena) gertatu zen ezbeharra
Gizona ondoezik aurkitu zen
Hasi dituzte saihesbideko lanak Landeta eta Zapatari bitartean
2009-06-30 : 09:06 | Besterik
|Errepide zati horrek kilometro bateko luzera du
Urtebetean bukatzea aurreikusi dute
Gay, lesbiana eta transexualen egunean jarritako kartelak kendu izana salatu du Bilgune Feministak
2009-06-29 : 14:06 | Gizartea
|Bilgunetik adierazi dutenez, "Udaletik dei bat jaso genuen kartelak kentzeko"
"Hausnartzeko kartelak" zirela diote
»» Erantzunak: 11 (haizeaburuan, santue, JON...)
Sanjoanei agur
2009-06-29 : 12:32
|Ostiralean eman zioten amaiera Sanjoanei Urrestillan. Jaiak ondo agurtzeko ekitaldiz betetako eguna antolatu zuten: 19:00etan patata tortilla lehiaketa eta afari-merienda egin zuten eta ondoren, triki poteoa. Gauean 'Egurra ta ...
Opariak eta sariak Lagun Onak-en denboraldi amaierako afarian
2009-06-29 : 11:06 | Kirolak
|Joan den ostiralean egin zuten afaria
Urtero bezala sariak banatu zituzten taldekideen artean
Salaketa, panel formatoan
2009-06-29 : 09:59
|Azpeitiko ezker abertzaleko kideek panelak jarri dituzte kalean asteburu honetan, herrian egingo diren zenbait egitasmoren berri emateko. Adierazi dutenez, "egitasmo horiek guztiak EAren, Aralarren eta ezker abertzalearen artean adostutako eta ...
EAJk aitortu du "Udalaren kudeaketan arazo larriak" daudela, baina ez du jarrera aldatuko
2009-06-27 : 12:06 | Udala
|Jeltzaleen herriko zuzendaritzak dio oposizioak "Azpeitia paralizatzeko eta EAJ barregarri uzteko" estrategia duela
Legealdia bukatu arteko bi urteak "zailak eta korapilotsuak" izango direla iragarri du
EAJ-PNVren Uri Buru Batzarraren agiria osorik, albistean
»» Erantzunak: 13 (ezgeratuixilik, Anam, argoila...)
Joxe Mari Larrañaga: "Mugimenduak maila guztietan izango dira, goian eta behean"
2009-06-26 : 19:06 | Kirolak
|Lagun Onak Futbol Elkarteko presidenteak dio balitekeela Zulaika entrenatzaileak beste talde batera joan nahi izatea
Uztailaren erdialderako oinarrizko egitura prest izateko datorren denboraldia antolatzen hastear da kluba
Landaberriko taldearekin hasiko da Azpeitian Dantzan larunbatean
2009-06-26 : 12:06 | Kultura
|Emanaldia 20:00etan izango da, herriko plazan
Herriko hiru talderen ikuskizunak ikusteko aukera izango da aurten: saloiko dantzen saioa, Itsasi Dantza Taldea eta Sahatsa Dantza Taldea
Udalak aginduta ezker abertzaleko pankartak kendu izana salatu dute
2009-06-26 : 12:06 | Politika
|Azalpenak eskatu dituzte Udalean eta pankartek diotenarekin "ados ez daudela" izan da jasotako erantzuna
"Kritika politiko guztiak adierazpen eskubidearen barruan ulertu behar dira", diote ezker abertzalekoek
»» Erantzunak: 6 (araitz, santue, JON, atsaldez, Iban...)
Aldizkariaren aurrerapena: udal taldeekin mahai-ingurua
2009-06-26 : 11:06
|Ekainaren 18an Uztarriako kazetariek mahai-ingurua egin zuten Azpeitiko Udaleko alderdi politikoko ordezkariekin: Julian Eizmendi (EAJ), Iñaki Errazkin (ezker abertzalea), Manuel Unanue (EA) eta Juan Karlos Arellanorekin (Aralar). Etxebeltz-Izarra izan zen ...
Damaso auzoan festak ospatuko dituzte larunbatean
2009-06-26 : 11:06 | Festak
|Goizeko hamaiketan emango diote jaiari hasiera
Gauean afaria egingo dute auzoko plazan
Zine emanaldia eta afari tertulia gay, lesbiana eta transexualen egunean
2009-06-26 : 10:06 | Gizartea
|Igandean izango da; Betharran Aretoan Maldito felpudo filma ikusi eta ondoren afari tertulia egingo dute
"Sexualitatea askatasunez bizi nahi dugula ozen aldarrikatuko dugu", diote Urola Kostako Bilgune Feministatik
Arantzazura irteera
2009-06-26 : 09:46
|Joan den astean San Martin Egoitzako egoiliarrak Arantzazun egon ziren (argazkian). Goizean meza izan zuten eta ondoren bazkari berezia egin zuten guztiek. Datorren hilerako ere hainbat ekintza antolatu dituzte: Loiolara ...
Aktore berriak jendaurrera
2009-06-26 : 09:06 | Kultura
|Interpretazio tailerrean ibilitako hiru lagunek Hiru Mutur
lana taularatuko dute gaur (ostirala), 20:30ean, Betharramen
Ander Alberdi, Alex Arzellus eta Iñigo Antsorregi igoko dira oholtzara
Abian da Uztarriaren IX. Pourra
2009-06-25 : 16:06 | Komunikabideak
|Apustuak egiteko aukera dago herriko taberna batzuetan (Amaia, Etxe-Zuri, Lokotx, Orkatz, Mendizabal, Iraurgi SB, Auntxa eta Erreka), Ciclos Beni, Aitzaki Kirolak eta Erreka Bike dendetan edo Uztarrian bertan
Alkateak dio udal euskara ordenantzak ez duela gaztelania diskriminatzen
2009-06-25 : 14:06 | Euskara
|Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabe utzi du euskara normalizatzeko araua, gaztelania baztertu egiten duelakoan
"Euskarak gaztelaniaren aukera berak izateko, eskubide teorikoa gauzatu egin nahi genuen", esan du Eizmendik, baina ez du argitu Udalak zer neurri hartuko dituen orain
»» Erantzunak: 1 (maddik)
Talavante berriro
2009-06-25 : 14:06 | Festak
|Abuztuaren 2ko zezenketan ariko da, El Cid
eta Luquerekin; Tejela San Inazio bigarrengoz izango da
Gaur egin dute saninazioetako zezen ekitaldiaren aurkezpena