Artxiboa: 2009 5

Lagun Onak-Torrelavega

Uztarria.eus | 2009-05-30 : 20:43

 

Lagun Onak-ek Espainiako Bigarren B Mailarako txartela lortzeko aukera paregabea izan du gaur (larunbata), Torrelavega taldearen aurka. Partida osoa irabazten joan da eta 4-3 markagailuarekin amaitu da partida, baina joanekoan ...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Lagun Onak-ek azken unean galdu du Bigarren B Mailara zuzenean igotzeko aukera

Uztarria.com, Urola Kostako Hitza | 2009-05-30 : 19:05 | Kirolak

Hamar minutu falta zirela 4-1 ari zitzaion irabazten Torrelavegari, baina gero bi gol jaso ditu, 4-3koa luzapenean; joanekoan 1-0 egin zuten

Azpeitiko taldeak beste bi kanporaketa izango ditu igotzeko; astelehenean jakingo du zein izango duen lehen aurkaria

Albiste honen argazkiak ikusteko klikatu hemen

Partidako laburpenaren bideoa (Torrelavegakoen webgunetik hartua, gaztelaniaz)

»» Erantzunak: 5 (nineunauk, danbortxo, horizan, joxemari, erdikalekue)

Lagun Onak-eko presidenteei omenaldia

Uztarria.eus | 2009-05-30 : 18:51

Lagun Onak Futbol Elkartearentzako egun berezia da gaurkoa (larunbata) eta, hori dela-eta, klubean presidente izandako hamahiru lagunak omendu dituzte. 12:30ean, Parrokiko Soledadeko kaperan meza eman dute eta gero bazkaria ...

Egin du batek

Enekoitz Esnaola | 2009-05-29 : 16:05 | Politika

2007ko udal eta foru hauteskundeetako kanpainan, 2008ko Espainiakoetan eta 2009ko Eusko Legebiltzarrekoetan inork ez zuen egin, eta txokantea izan zen (uztarria.com-ek iazko martxoan aipatu zuen harritzekoa zela hori). Hau ...

 

»» Erantzunak: 23 (joxemari, azpeiti, erdikalekue, araitz...)

Inazio Uria zena omendu du Adegik

Uztarria.eus | 2009-05-29 : 14:22

Adegi Gipuzkoako enpresarien elkarteak Inazio Uria ETAk hildako enpresaburua omendu zuen atzo (osteguna), Adegiko enpresa egunean, Donostian. Inazio Uria zenaren senideak eta Altuna y Uria enpresako arduradunak izan ziren (argazkian ...

Sanjuandegiko festetako ekitaldiak astelehenean hasiko dira

Urola Kostako Hitza | 2009-05-29 : 14:05 | Festak

Sanjuandegiko Festa Batzordeak festetarako antolatutako ekitaldietan parte hartzeko dei egin die auzotarrei

Astelehenean bakarrizketak izango dira, Osinazpi tabernan, 22:00etan hasita

Josu Aizpuruk eta Joseba Otaegik aizkora desafioa jokatuko dute igandean, zezen plazan

Uztarria.eus | 2009-05-29 : 11:05 | Kirolak

Aizkolari bakoitzak zortzi kana-erdiko eta lau oinbiko erdibitu beharko ditu

Alde bakoitzak 3.000 euro ditu jokoan eta desafioa 12:00etan hasiko da

Kadete mailako finala jokatuko dute larunbatean

Uztarria.eus | 2009-05-29 : 09:28

Lagun Onak eta Ikasberri taldeek kadete mailako Kopako finala jokatuko dute larunbatean. Lehia 11:30ean izango da Garmendipeko belar artifizialean futbol zelaian. Horretaz gain, eskolarteko areto futboleko Gipuzkoako finala ere ...

Bistaeder eguneko zentro berriak hamar lagun gehiago hartzeko tokia du

Urola Kostako Hitza | 2009-05-29 : 09:05 | Gizartea

Zentroak 503.167 euroko aurrekontua izan du eta Foru Aldundiak kopuru horren zati handi bat ordainduko duela agindu du

Atzo (osteguna) egin zuten inaugurazio ekitaldia

 

Joseba Segurola ez Espainiaratzeko agindua eman du Frantziako Justiziak

Uztarria.eus | 2009-05-28 : 12:05 | Politika

Versallesko Apelazio Auzitegiak ez du onartu Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindua

2005ko martxoan atxilotu zuten Frantzian, etakidea izatea egotzita

Gora Lagun!

Uztarria.eus | 2009-05-28 : 10:05

Lagun Onak-ek Bigarren B Mailarako igoera faseko kanporaketako Gimnastica Torrelavegaren aurkako itzulerako partida jokatuko du larunbatean, 18:00etan. Taldeko entrenatzailea Aitor Zulaika adierazi duenez, Garmendipen 1.000 eta 2.000 ...

Zezen-plaza eta Landeta arteko bidea itxita egongo da uztail amaierara arte

Uztarria.eus | 2009-05-28 : 09:05 | Hirigintza

Hodiak sartzeko lanetan hasi dira eta amaitutakoan biribilgunea egingo dute

Erdigunetik Landetara norabideko trafikoa Grupo A aldetik bideratuko dute; Landetatik erdigunerakoa, berriz, Garmendipetik

 

Garmendipen Lagun Onak-ek partida irabaztera irtengo du

Urola Kostako Hitza | 2009-05-28 : 09:05 | Kirolak

Lagun Onak futbol taldeko entrenatzaile Aitor Zulaikaren nahia, larunbatean, Garmendipen 1.000 eta 2.000 zaletu biltzea da

Futbol partida larunbatean da, 18:00etan, Garmendipen

 

»» Erantzunak: 3 (antton, botijo, nineu)

Aimar Irigoienek Gipuzkoako txapela jantzi du hirugarrenez

Urola Kostako Hitza | 2009-05-28 : 09:05 | Kirolak

Ostolazari, Izeta IIIa.-ri eta Izeta IVa.-ri gailendu zitzaien, baina ez zuen lortu iazko marka berdintzerik

Iaz egindako markatik altxaldi batera gelditu zen

Imsersoren oporraldietan izena emateko epea zabaldu dute

Uztarria.eus | 2009-05-28 : 09:05 | Gizartea

Udaleko Gizarte Zerbitzuetan eman behar da izena, ekainaren 19a baino lehen

Imsersok 65 urtetik gorakoentzat antolatzen ditu bidaiak

Urolako trena berriro? "Ez dago dirurik"

Enekoitz Esnaola | 2009-05-27 : 15:05 | Gizartea

Eusko Jaurlaritzak dio udalekin adostasunik eta proiekturik ere ez duela; AHTa du lehentasun

Gipuzkoako Foru Aldundiaren duela hiru urteko planak trena berreskuratzea jasotzen zuen

 

»» Erantzunak: 8 (gaztie, Aurrezaurre, Oihenart, joxemai...)

Presoei elkartasuna adierazi asmoz, III. Boulder Txapelketa antolatu dute

Uztarria.eus | 2009-05-27 : 11:05 | Politika

Txapelketa larunbatean egingo dute, Gaztetxean

Hiru zailtasun ezberdinetara egokitutako panelak prestatuko dituzte

 

Txalintxora irteera

Uztarria.eus | 2009-05-27 : 10:21

Txalintxo eguna izan zen igandean eta herriko hainbat gaztetxoek eta gurasoek elkarrekin egin zuten ibilaldia. Goizeko bederatzietan abiatu zen berrogeita hamar laguneko taldea Azpeitiko plazatik. Behin Txalintxora iritsi zirenean hamaiketakoa ...

Izarraizko igerilariek zortzi domina lortu dituzte

Urola Kostako Hitza | 2009-05-27 : 09:05 | Kirolak

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan lortutako emaitzei esker Euskadikoan parte hartuko dute bi azpeitiar igerilarik

Ainhoa Goenagak urrezko bi domina lortu ditu; mutiletan, Pablo Etxeberriak lortu du urrezko domina

 

Adegik Inazio Uria omenduko du ostegunean

Uztarria.eus | 2009-05-26 : 12:05 | Besterik

Gipuzkoako enpresaburuen elkartearen egunean egingo diote omenaldia ETAk hildakoari, Donostian

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Eduardo Zubiaurre Adegiko lehendakaria izango dira ekitaldian, besteak beste

Emaitzak: 127 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7