Artxiboa: 2008 4

Dagoeneko 250 lagun inguruk eman dute izena Izarraizko I. Mendi Lasterketarako

Uztarria.eus | 2008-04-30 : 14:04 | Kirolak

Maiatzaren 11n izango da proba eta 10:00etan aterako dira korrikalariak Azpeitiko plazatik

"Guretzat oso garrantzitsua da jendea gustura gelditzea, sentsazio onarekin", diote antolatzaileek

Sariak jaso dituzte Bagerako mus, tute eta puntto irabazleek

Uztarria.eus | 2008-04-30 : 13:04 | Aisia

Atzo, asteartea, jaso zituzten sariak, Iñaki Errazkin eta Juan Carlos Arellanoren eskutik

Sari gisa, txapela, plaka bat eta afaria irabazi zituzten garaileek

 

Urolako birpopulaketa

Oillagorra elkartea | 2008-04-30 : 12:04

Urtero bezala, aurten ere egin dute Urola ibaiko amuarrainen birpopulaketa. Udaletxearen eta Alfonso Gallardo enpresaren laguntzarekin, Oillagorra ehiza eta arrantza elkarteak gauzatu du aurten ekimena. 3.000 amuarrain askatu dituzte ...

Mendizaleak Tologorri-n

Uztarria.eus | 2008-04-30 : 11:53

Lagun Onak Mendi Bazkunakoek Tologorirra (Orduña) igoera agin zuten joan den igandean, apirilaren 27an. Goiuriko ur jaiziak ikusteko geldialditxoa egin ondoren, eguraldi ederrarekin hasi zuten igoera Senda Negra izeneko bidetik ...

Pausoz pauso argazkitan

Uztarria.eus | 2008-04-30 : 09:53

Joan den larunbatean ospatu zen euskal preso eta iheslarien aldeko Pausoz Pauso ekimena. Zarauztik abiatu eta Azkoitiaraino, jende ugarik hartu zuen parte ibilbidean. Azpeitiko koadrila eta elkarteek Lasaon hartu zieten ...

Izarraizko kideak Kutxa Sariko finalean izango dira

Urola Kostako Hitza | 2008-04-30 : 09:04 | Kirolak

Igerilari elkarteko gazteek apirilaren 27an jokatu zuten Kutxako Gaztetxoen Elkarteko VIII. Igeriketa Sariko finala

Alebin eta infantil mailetan, estilo bakoitzeko Gipuzkoako hamasei igerilari onenek parte hartu zuten.

 

»» Erantzunak: 1 (neu)

'Udalbiltza auzia' salatzeko herrietan elkartuta

Urola Kostako Hitza | 2008-04-30 : 09:04 | Politika

Udalbiltzaren aurkako auzia ireki zuenetik bost urte bete ziren atzo

Auzipetuta dauden 22 lagunentzako 10 eta 23 urte bitarteko zigorrak eskatu dituzte

 

»» Erantzunak: 27 (jaione, flakoa, JoxeJoxe...)

Zaparraie taldearen bidez Azpeitia Run4unity-n

Urola Kostako Hitza | 2008-04-29 : 18:04 | Kultura

Mundu mailako ekimena maiatzaren 10ean da eta herrian oinezko ibilbide bat antolatu dute

"Ardatza herrialde, erlijio eta kultura desberdinen arteko bakea eta elkartasuna dira" adierazi du Zaperraie taldeak

 

»» Erantzunak: 2 (Aupa, ander)

Pausoz Pauso jendetsua larunbatean

Uztarria.eus | 2008-04-29 : 16:23

 

Euskal presoen eskubideak aldarrikatuz, jende ugari gerturatu zen pasa den larunbatean, Apirilaren 26ean, Pausoz Pauso ekitaldira. Zarauztik Azkoitirako ibilbidea egin zuten egun osoan zehar.

»» Ikusi argazki guztiak (10)

‘Nere gorringotik’ liburua argitaratu du Iñaki Segurolak

Uztarria.eus | 2008-04-29 : 11:04 | Kultura

Euskadi Irratiko kolaboratzailea da eta han irakurritako testuak bildu ditu liburuan

“Gorringoari gauza onak gustatzen zaizkio, arrazoizkoak, bihotzekoak; zuringoa, berriz ez da bizitzaz axolatzen”, dio

San Inazioren bidea egin dute oinez

Uztarria.eus | 2008-04-29 : 10:45

Erromes talde batek Donostiatik Loiolarainoko ibilaldia egin zuen igandean, San Inazioren bidetik. Guztira, 13 ordu inguru behar izan zuten oinez XV. Loiolarako Erromesaldia osatzeko. Kostako bidetik abiatu zen taldea, geroago ...

Lan ezbeharrak salatzeko bilduta

Uztarria.eus | 2008-04-29 : 10:41

Lan ezbeharrak salatzeko eta hildako langileekiko elkartasuna adierazteko, LAB sindikatuak deituta ordubeteko lanuzteak egin zituzten atzo, astelehena, hainbat enpresatan. Gainera, elkarretaratzeak egin zituzten: Azpeitian, Landetako biribilgunean 80 lagun inguru bildu ...

Realeko Ipar Euskal Herriko arduraduna, hazpandarra

Uztarria.com eta Reala | 2008-04-28 : 16:04 | Kirolak

Eric Olhatsek bost urte daramatza lanean futbol klubean

"Realaren lana Iparraldean gero eta gehiago nabarituko da"

 

Iraurgi Ikastetxeko talde bat, Gipuzkoako txapeldun herri kiroletan

Joseba Lizarralde | 2008-04-28 : 10:04 | Kirolak

Larunbatean Seguran eskolarteko herri kiroletako txapelketako finala jokatu zen

Iraurgi beste talde bat hirugarren izan zen

 

Aurten bukatuko dute Soreasuko bi eraikinen kanpoko egitura

Urola Kostako Hitza | 2008-04-28 : 09:04 | Kultura

Lur azpiko garajeak eta kanpoko bi eraikinak eginda, edukia eta barruko instalazioen lanak esleitzea falta zaio Udalari

.5.003.080 euro kostatutako da lehen fasea: bi eraikinen egitura edota kanpoaldea

 

»» Erantzunak: 1 (yeregi)

Sei adin txikiko zauritu dira Oñatz bidean izandako auto istripuan

Uztarria.eus | 2008-04-28 : 09:04 | Gizartea

.13 eta 16 urte bitarteko gazteak dira zauritutakoak, eta hiru larri daude

Ezbeharra atzo, igandea, 16:30ak aldera gertatu zen, Garin baserriaren parean

Azken albistea (2008/04/28. 15:26). Ertzaintza lekuko bila dabil

 

»» Erantzunak: 5 (Uztarria, azpeitiar, Uztarria.eus, azpeitiarbat, korteta)

Pasatu da Pausoz pauso

Uztarria.eus | 2008-04-26 : 18:29

Gaur (larunbata) izan da Urola Kosta eskualdean Pausoz pauso ekimena, presoen alde, eta Azpeititik 18:15ean pasatu dira. Jende askok hartu du parte. Zarautzen hasi dute ibilaldia, eta Azkoitian bukatu ...

Uema Eguna antolatzeko bilera zabala, asteartean

Uztarria.com | 2008-04-26 : 16:04 | Euskara

Sindikatu Zaharrean izango da batzarra, 20:00etan

Ekainaren 14an izango da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen jaia, Azpeitian

Banatu dute Joxe Takolo beka

Uztarria.eus | 2008-04-26 : 15:55

Leire Agirre azpeitiarra kiden den taldeari eman diote aurten Joxe Takolo beka eta, hain zuzen, gaur (larunbata) banatu dute beka, udaletxean. Marokon, Tratarat-eko horman, 'Joxe Takolo' izeneko 500 metroko bidea ...

Asteazkenean bukatuko da Izarraizko Mendi Lasterketako izen-ematea

Uztarria.com | 2008-04-26 : 15:04 | Kirolak

Maiatzaren 11n izango da proba, eta gehienez 350 lasterkari ariko dira

Udalak aparkaleku bereziak jarriko ditu, eta Izarraitz pilotalekuan aldagelak

»» Erantzunak: 2 (flakoa, danbor)

Emaitzak: 114 | Orriak: 1 2 3 4 5 6