Artxiboa: 2008 3

Maratoi erdia argazkitan

Uztarria.eus | 2008-03-31 : 18:20

 

Joan den larunbatean Diego Garcia maratoi erdiaren XV.edizioa ospatu zen. Eguraldi ederrarakin, 1165 korrikalarik hartu zuten parte.

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Bagerak koro herrikoiaren entsegua atzeratu du

Uztarria.eus | 2008-03-31 : 15:03 | Aisia

Lanpetuta dabiltza eta astebete atzeratzea erabaki dute entsegua

Bagerak Iratxera irteera antolatu du apirilaren 16rako

'Urola Kostako Hitza' bihartik etxeetan berriz ere

Uztarria.eus | 2008-03-31 : 12:47

Aste Santuko oporraldia dela-eta martxoaren 17tik 31ra bitartean ez da 'Urola Kostako Hitza'-rik argitaratu. Gaur (martxoak 31, astelehena) hasi dira kazetariak lanean eta bihar banatuko dute berriz ere egunkaria ...

Uda aurretik ezingo da Espainiako nortasun agiria berritu Azpeitian

Uztarria.eus | 2008-03-31 : 11:03 | Besterik

Gaur, astelehena, bukatu dira zenbaki guztiak udaletxean

Bitartean, Donostian edota Eibarren berritu edo atera ahalko da agiria

"Eskubideak zozketan" jartzearen kontra

Uztarria.eus | 2008-03-31 : 10:03 | Gizartea

Gaztetxeko Gazte Problematikako lan taldeak prentsaurrekoa eskainiko du apirilaren 4an

Udalari etxebizitza politika berri bat eskatu eta eskubideak zozketan jarri izana salatzeko egingo dute agerraldia gazteek

ETAk bonba bat zartarazi du Erloko hedagailuan

Uztarria.eus | 2008-03-31 : 09:03 | Politika

Atzo (igandea) lehertu zen; bonba hiru kilo amonalez osatua zegoen, eta kalteak eragin zituen atean

Ertzaintzak egindako lehen ikerketen arabera, tenporizadore bidezko lehergailua da, ETAk erabili ohi duen motakoa

»» Erantzunak: 8 (Uztarria, azpeiti, Igor, euli...)

Chebor eta Atudonyang irabazle maratoi erdian

Uztarria.eus | 2008-03-29 : 18:03 | Kirolak

Ez dute Azkoitia-Azpeitiko errekorrik egin, bero egiten zuelako

Probako partaidetza marka hautsi dute: 1.165 lasterkari

Sailkapenak hemen

Jose Luis Franzesenaren omenaldia, apirilaren 5ean

Uztarria.eus | 2008-03-28 : 15:03 | Besterik

Izarraitz pilotalekuan omenduko dute musikaria

Udalak omenaldian parte hartuko duten taldeei eskerrak eman nahi izan dizkie beraien "borondate onagatik"

 

Azpeitia Saria txirrindulari probaren 28. edizioa izango da igandean

Uztarria.eus | 2008-03-28 : 10:03 | Kirolak

Kadete mailako probak 55 kilometroko ibilbidea izango du

Corrugados Azpeitia taldeko zortzi txirrindulari izango dira lehian

»» Erantzunak: 1 (Uztarria)

Udaberrian blai!

Uztarria.eus | 2008-03-27 : 16:40

Udaberrian sartu berriak garen arren, egun hauetako euri jasa eta haize hotzak negu itxura eman diote Aste Santuko oporrei. Horrela, Urola ibaia indartsu ikus dezakegu egun hauetan. Negu lehorraren ondoren ...

Pasaiko Sarraskiaren urtemuga gogoratuko dute larunbatean

Uztarria.eus | 2008-03-26 : 17:03 | Politika

.12:30ean egingo dute lore eskaintza

Egun osoan zehar, triki poteoa, bazkaria, batukada eta kontzertuak izango dira

 

»» Erantzunak: 16 (aitortxo, Igor, ijavier, Ander...)

Aparkatzea debekatuko dute

Uztarria.eus | 2008-03-26 : 16:01

Perdillegi kalera doan errepidean ezin izango da aparkatu hemendik aste batzuetara. Betharramdarrak eta Perretxiko arteko aldapan jarriko dute debekua. Izan ere, haurrekin Perdillegira igo behar duten autobusek arazoak izaten dituzte ...

Gutxietsitako lanetara behartuta

Uztarria.eus | 2008-03-26 : 13:03 | Gizartea

Emakume etorkinen lan baldintzen inguruko hitzaldia eskaini zuen Silvia Carrizo kazetariak atzo, asteartea, Bageran

Carrizoren arabera, "berdintasunaren gizarte honek sistema patriarkalaren oinarri berdinak ditu, gutxietsitako lanak emakume etorkinen gain uzten ditu eta horrela sistema ez da zalantzan jartzen"

 

Korpus dantzak Loiolan

Juan Empecinado | 2008-03-25 : 18:03

Loiolako San Jose festak igaro berritan, bideo hau aurkitu dugu Goiena.net Debagoienako webgunean. Loiolan egindako korpus dantzak ageri dira. Juan Empecinado izeneko batek Youtuben zintzilikatu ditu TVE eta NO-DOko ...

Larunbatean igerilekua itxita egongo da Maratoi Erdia dela-eta

Uztarria.eus | 2008-03-25 : 18:03 | Kirolak

Igerilekuko dutxa zerbitzua Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian parte hartuko duten lasterkariek erabiliko dute

.16:00retatik 20:00etara egongo da itxita

Hasi da IX. Gazte Astea

Uztarria.eus | 2008-03-25 : 12:56

Gaur (martxoak 25, asteartea) hasi eta larunbatera bitartean, XI. Gazte Astea ospatuko dute herriko hainbat gaztetxok. Iturritxiki eta Txiki-Txoko ludotekek eta Zapo Txokok hainbat ekimen antolatu dituzte aste guztirako. Gaur ...

Euriteen ondorena

Uztarria.eus | 2008-03-25 : 10:03 | Besterik

Azken egunetako euri eta elurren ondorioz, Nuarbeko Ibai Eder urtegia %63,02an dago beteta

Iaz, garai honetan %100en betetzera iritsi zen

 

Karelean taldearekin bideo-elkarrizketa 'Argia'-n

Uztarria.eus | 2008-03-19 : 15:58

'Argia' aldizkariaren webean Karelean musika taldearekin egindako elkarrizketaren zati bat jarri dute bideoan. Zestoako eta Azpeitiko musikariek osatzen dute Karelean, eta duela gutxi kaleratu dute '56. gelatik' lehen diskoa. Irudian ...

Karmelo Otaegi: "Irrati independentea ginen"

Berria | 2008-03-19 : 12:03 | Komunikabideak

'Berria'-k elkarrizketa luzea egin zion igandean Loiola Irratiko kazetari izandakoari

Euskarazko irratigintzako lehen esatarietako bat da; euskara eta irratia uztarturik zertarako behar ziren garbi zuena

»» Erantzunak: 5 (jmk, ander, salvatierradeiraurgi, Tirvix)

Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia, errekorrak hausteko asmoz

Uztarria.eus | 2008-03-18 : 14:03 | Kirolak

Diego Garciaren oroimenezko proba martxoaren 29an izango da, 16:30ean hasita

Garciaz gain, Antonio Crespo, atleta eta Garciaren laguna, omenduko dute aurten

 

Emaitzak: 97 | Orriak: 1 2 3 4 5