Artxiboa: 2008 2

Arana Goiko auzunean lokal batek su hartu du

Uztarria.eus | 2008-02-29 : 16:02 | Besterik

Atzo gaueko hamaikak eta laurden aldera hasi zen sutea eta suhiltzaileak joan behar izan zuten itzaltzera

Eraikineko bizilagunak kalera atera zituzten, segurtasun neurri gisa

 

Bilgune Feministak, feminismotik harreman berriak eraikitzeko deia egin du

Uztarria.eus | 2008-02-29 : 15:02 | Gizartea

Martxoaren 8a gerturatzen ari dela eta Bilgune Feministak jendartearen irakurketa bat kaleratu du.

Datorren apirilaren 12 eta 13an antolatu dituzten IV. Jardunaldi Feministetan parte hartzeko deia luzatu die herriko emakumeei

EAko hautagaiak ere Azpeitian izan dira

Uztarria.eus | 2008-02-29 : 13:00

Joan den asteartean (otsailak 26) Eusko Alkartasunako (EA) alderdikide Jesus Mari Larrazabal eta Begoña Lasagabaster izan ziren Azpeitian. Alderdi horrek Espainiako hauteskundeetarako aurkeztu dituen hautagaien artean daude Larrazabal eta Lasagabaster ...

Parrokiako oharra. Ostiral Santuz ospatu ohi den prozesioari buruz

Kepa Susperregi | 2008-02-29 : 11:02 | Iritzia

Ostiral Santu eguneko prozesioa "beheraka" doala dio Kepa Susperregi, Azpeitiko erretoreak

Horren aurrean, "norbait prest bada, Parrokira joan eta harremanetan jartzeko" eskatu die herritarrei

»» Erantzunak: 1 (ander)

Erniarraitz sariketako finala izango da gaur, ostirala, Gaztetxean

Urola Kostako Hitza | 2008-02-29 : 11:02 | Kultura

Urola Kostatik, Hodei Iruretagoiena eta Aitor Urbieta zarauztarrak eta Maialen Velarde zumaiarra ariko dira

22:00etan hasiko da finala

Urtegia iaz adina beteta aurten ere

Urola Kostako Hitza | 2008-02-29 : 11:02 | Gizartea

2007ko otsailean %58 zegoen beteta Ibai Eder urtegia eta aurten ere antzera dago, %57,83

Aurrerantzean egiten duen eguraldiaren arabera, oraindik ere gorabehera handiak izan ditzake Nuarben dagoen urtegiak.

 

Tolosatik Azpeitirako bidea moztuta dago istripuagatik

Uztarria.eus | 2008-02-29 : 09:02 | Besterik

Kamioi eta kotxe baten arteko istripu "arina" gertatu da GI-2634 errepidean

Santutxo gaina (Albiztur) baino hiru kilometro beherago gertatu da istripua eta Azpeitirako norabidea itxita dago

Azken albistea (10:06): Ireki dute dagoeneko Azpeitirako norabidea

EAJk hauteskundeetako hautagaiak aurkeztu ditu Azpeitian

Uztarria.eus | 2008-02-28 : 11:23

Atzo (otsailak 28, osteguna) EAJ alderdiak Espainiako hauteskundeetarako prestatu dituen hautagaiak aurkeztu zituen Azpeitian. Alderdi horrek Azpeitiko udaletxean dituen zinegotziak, Gipuzkoatik Espainiarako aurkeztu duten hautagaia eta beste zenbait alderdikide propaganda ...

Larunbatean Binakako Urrezko Aizkolarien finala jokatuko dute Azpeitian

Uztarria.eus | 2008-02-28 : 11:02 | Kirolak

Larretxea eta Atutxa, Arrospide eta Aierberen kontra lehiatuko dira

23:00etan hasiko dira finalak, Izarraitz Pilotalekuan

Nuarbeko etxeak ezin zituela saldu eta baldintzak aldatu ditu Etorlurrek

Urola Kostako Hitza | 2008-02-28 : 08:02 | Hirigintza

Atxikitako sei etxebizitza eraiki ditu foru sozietate publikoak lehen bidezainen eraikina zegoen tokian

Beizaman zortzi etxebizitzetatik bat bakarra falta da saltzeko

 

Zakarrontziak jarri dituzte

Uztarria.eus | 2008-02-27 : 09:56

Azpeitiko herrigune historikoa hiritartzeko proiektuaren barruan Perez Arregi plazan obrak egin zituen Udalak, lur azpiko azpiegiturak eta zoladura berritu zituzten, baita zuhaitzak eta eserlekuak jarri ere. Udan bukatu zituzten obrak ...

Denboraldia bukatu da Iraurgiko jokalari Aranbarrirentzako

Urola Kostako Hitza | 2008-02-27 : 09:02 | Kirolak

Lotailu gurutzatua duela esan diote medikuek

Ebakuntza nork eta noiz egingo dion erabakitzen ari da

 

Arau Osagarrien behin betiko dokumentua argitaratu egingo dute

Urola Kostako Hitza | 2008-02-27 : 09:02 | Udala

EAJkoak ez daude gustura, Arauen Berrikuspen Dokumentu bategina argitaratzea nahi zutelako, arauak indarrean jartzeko

Berriz ere alegazioen epea zabalduko da, eta ondoren dokumentu bategina egingo dute

 

»» Erantzunak: 15 (azpeiti, ander, Ander...)

Gabiriko X. Rallysprintean herriko zazpi gidari

Uztarria.eus | 2008-02-27 : 09:02 | Kirolak

Joxe Labaka, Iñaki Alberdi, Jon Arregi, Andoni Oruezabal, Xabier Gurrutxaga, Xuban Uzkudun eta Aritz Elgarrestak hartuko dute parte lasterketan

Martxoaren 2an, igandea, izango da proba, 15:00etan hasita

Auto batek oinezko bat harrapatu du Aranean

Urola Kostako Hitza | 2008-02-27 : 09:02 | Besterik

Astelehenean gertatu zen ezbeharra

Kolpearen ostean anbulantzian Zumarragara eraman zuten oinezkoa; zauri arinak dituela azaldu du Udaltzaingoak

Piano Jaialdian domina ugari...

Uztarria.eus | 2008-02-26 : 16:06

Juan de Antxieta musika eskolako ikasleak Andoaingo III. Piano Jaialdian hartu zuten parte pasa den asteburuan. Bertan, Urola kostako 800 piano jotzaile izan ziren, sei eta hemezortzi urte bitartekoak. Azpeititik ...

Nafarroa: Euskal Estatuari buruzko erakusketa

Uztarria.eus | 2008-02-26 : 15:11

Betharram aretoan Nabarraldek antolatutako erakusketa dago ikusgai. Nafarroa: Euskal Estatua izenpean, otsailaren 18tik martxoaren 2rarte izango da bertan. Nafarroako konkista, foru, nazio eraikuntza...eta abarri buruzko informazioa aurki dezakegu bertan ...

Gosari Bihotz Osasungarria egin dute Karmelo Etxegaraiko ikasleek

Uztarria.eus | 2008-02-26 : 11:02 | Gizartea

Gaizki elikatzearen ondorioei buruz eta goizero behar bezala gosaltzeari buruz haurrak informatzea du helburu ekimenak

Karmelo Etxegarai Ikastolako 10-12 urte bitarteko gaztetxoek hartu dute parte

 

Pilota finalak jokatu dituzte

Uztarria.eus | 2008-02-26 : 10:31

Asteburuan jokatu dira Azkoitiko Gurea frontoian Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako Eskolarteko Pilota Txapelketaren finalak. Alebin nesken finala Ikasberrik (5) irabazi zion Errezilgo taldeari (1). Mutiletan, Xabier Munibe 1 (5) izan ...

Erdi kalea hiritartzeko lanak apirilean hasiko dira, Eliz kalekoak bukatuta

Urola Kostako Hitza | 2008-02-26 : 10:02 | Hirigintza

Eliz kalekoak "denboraz ondo" doaz eta martxoaren amaierarako bukatuta izatea nahi dute udal ordezkariek

Erdi kale barrenean komun publikoa jarriko dute

 

»» Erantzunak: 15 (ander, haizeaburuan, txispa...)

Emaitzak: 101 | Orriak: 1 2 3 4 5 6