Artxiboa: 2007 12

Bidezko Merkataritza denda Azpeitian

Uztarria.eus | 2007-12-31 : 14:15

Bidezko Merkataritza saltokia urtarrilaren 5a arte zabalik izango da, Zaparraie elkarteak Santiago kalean duen lokalean, Frontoi Txikiaren ondoan. Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara dago zabalik, eta asteburuetan, 11:30etik 13 ...

879 lasterkari heldu San Silbestren; orain arteko marka

Uztarria.eus | 2007-12-31 : 14:12 | Kirolak

Gizonezkoetan Dahbi Miloudi izan da aurrena; emakumezkoetan, berriz, Ainhoa Sanz

Xabat Manzisidor eta Nerea Etxeberria izan dira lehen azpeitiarrak

 

879 lasterkari heldu San Silbestren; orain arteko marka

Uztarria.eus | 2007-12-31 : 13:37

Azken urteetan bezala, ehunka lagunek urteari agur lasterketa eman diote Azpeitian gaur (astelehena), San Silbestre probarekin. Helduetan 879 lasterkarik irten dute; orain arteko gehien. Umeetako parte-hartzean ere marka hautsi da ...

Mireia Epelde izendatu dute 2007ko Azpeitiko Kirolaria

Urola Kostako Hitza | 2007-12-31 : 10:12 | Kirolak

Azpeitiko Udalak zapatuan banatu zituen aurtengo herriko kirolari onenen garaikurrak

Denera, 22 kirolari saritu dituzte

 

Iñaki Badiola Realeko presidentegaia Azpeitian izan da, hauteskundeetarako babesa jasotzen

Uztarria.eus | 2007-12-30 : 13:12 | Kirolak

Aitonena I-en egon da gaur (igandea) eguerdian, eta aretoa leporaino bete da; bere proiektua azaldu du, eta El Diario Vasco Francorekin eta "Siziliako mafiarekin" konparatu du

Urtarrilaren 3an izango dira hauteskundeak eta, oraingoz, hura da hautagai bakarra

 

»» Erantzunak: 5 (jaione, Anam, naikuedeu, inakiodriozola)

Onartu dituzte 2008ko udal aurrekontuak, aurreko inbertsio handiek “baldintzatutakoak”

Urola Kostako Hitza | 2007-12-29 : 19:12 | Udala

EAE-ANVk, EAk eta Aralarrek osatutako udal gobernuak alde bozkatu du, eta EAJ abstenitu egin da

Aurrekontu osoa 24,5 milioi eurokoa da

 

Bazkideen batzarra egin du Uztarriak

Uztarria.eus | 2007-12-29 : 14:03

Uztarria Kultur Koordinakundeak gaur (larunbata) egin du bazkideen urteko batzarra, Aitonena I-en. Bazkideek ontzat jo dituzte elkarteak 2007an komunikazioa, euskara eta kultura arloetan egindako jarduerak, eta 2008ko asmoak ere bai ...

Presoen aldeko baraualdian 22 lagun

Uztarria.eus | 2007-12-29 : 13:47

Presoen aldeko baraualdia hasi zuten atzo (ostirala) Azpeitian, Sindikatu Zaharrean, eta 22 lagun daude hori egiten. Urte zahar eguneko eguerdira arte egongo dira. Atzo presoen eskubideen alde eta sakabanaketaren kontra ...

Udalak aho batez onartu du Euskal Herriko selekzioaren aldeko mozioa

Urola Kostako Hitza | 2007-12-28 : 18:12 | Kirolak

EAE-ANV, EA, Aralar eta EAJk egin dute ESAITen eskaeraren alde

Udalak herritarrei dei egin die larunbatean ESAITek Bilbon antolatutako manifestazioan parte hartzera

Jose Antonio Zulaika: "Edozeinek parte hartu dezake San Silbestre lasterketan, prestatu gabe ere egin daiteke"

Urola Kostako Hitza | 2007-12-28 : 12:12 | Kirolak

Kirolaren festa eta eskualdeko lasterkarien hitzordu garrantzitsua bihurtu da Azpeitiko San Silbestre lasterketa; hilaren 31n izango da

Urte hauetan aldaketa nabarmenena emakumeen parte hartzeak izan duela dio

Labaka: "Aurrerapausorik eman ezean, Gabonetako partidarekin jarraitzeak ez du zentzurik"

Berria | 2007-12-28 : 10:12 | Kirolak

Euskal Herriko futbol selekzioko jokalariak dio kirolari guztiak bilduko dituen federazioak behar dituztela

Selekzioaren izen aldaketa konpromisoetako bat dela esan du

Ikasberri Kirol Elkartekoak kroseko parte-hartzearekin "gustura" azaldu dira

Urola Kostako Hitza | 2007-12-27 : 18:12 | Kirolak

Seniorretan, gizonezkoetan Sabh eta emakumezkoetan Talavera izan dira txapeldunak

Maila guztiak kontuan hartuta 500 lasterkari inguru izan ziren Goenan

 

Munduko gabon kantak

Uztarria.eus | 2007-12-27 : 17:12 | Kultura

Metal Boskoteak Azpeitiko taldeak kontzertua emango du larunbat honetan, parrokian 19:30etik

Munduan ezagunak diren gabon kantak joko ditu

"Publizitate sexista" salatu dute

Urola Kostako Hitza | 2007-12-27 : 13:12 | Besterik

Etxez etxe, Publizitate sexistarik ez dioten pegatinak banatuko dituzte Azpeitiko Bilgune Feministakoek

Emakumeak errespetatu eta era duin batean tratatzen dituen publizitatea "exijitu eta lortu" behar dela diote

Euskal Presoak Euskal Herrira Azpeitiko Topaguneak dispertsioarekin bukatu behar dela dio

Urola Kostako Hitza | 2007-12-26 : 16:12 | Politika

Unai Gonzalez presoaren amaginarreba "dispertsioak erail duela" salatu dute

Senide eta lagunei zigor erantsirik ez lelopean gaur (Abenduak 26) manifestazioa deitu dute, 19:30ean, plazatik irtenda

Ostegun honetan elkarrizketa digitala uztarria.com-en

»» Erantzunak: 25 (jaione, didekar2, Ander, Osky...)

Etxebizitzen arazoari aurre egiteko helburuarekin Gazte Manifestua atera dute

Uztarria | 2007-12-26 : 15:12 | Gizartea

Azpeitiko Gaztetxeak atera du idatzia, eta sinadura bilketari ekin dio

Egoera "prekarioa" dela dio, etxe hutsei erabilera ematea aldarrikatzen du, okupazioa "alternatiba" dela...

Labaka eta Aranburu, Euskal Herriko selekzioaren deialdian

Uztarria | 2007-12-26 : 14:12 | Kirolak

Larunbatean jokatuko dute Kataluniaren kontra lagunarteko partida, San Mamesen

Azpeitian autobusak egongo dira manifestaziora eta partidara joateko

Iritsi da Olentzero

Uztarria.eus | 2007-12-24 : 14:52

Urtero bezala, aurten ere iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi. Herriko kaleak gurdian zeharkatu ondoren, ttuntturro doinuekin batera heldu dira plazara gaur (astelehena) eta merezi bezalako ongietorria egiteko dantzariak, trikitilatiak ...

Azoka, astelehenez

Uztarria.eus | 2007-12-24 : 10:48

Asteartea jai zela-eta (Gabon Eguna), astearteroko azoka astelehenez egin dute aste honetan. Jende asko zebilen bertan, gauerako-eta janaria erosten. Argazkian, plazako irudi bat, astelehenekoa.

Giro aparta santotomasetan

Uztarria.eus | 2007-12-23 : 16:23

Giro bikaina egon zen ostiralean Azpeitian, Santo Tomas egunean: eguraldi ona, bertsolariak, herri kirolak, trikitilariak, postuak plazan...; jai giroa, azken batean. Argazkian, plazako irudi bat. ('Urola Kostako Hitza') Informazio gehiago

Emaitzak: 94 | Orriak: 1 2 3 4 5