Artxiboa: 2007 7

Ondo pasatu oporretan

Uztarria.eus | 2007-07-30 : 12:43

Oporrak hartu behar badituzu abuztuan, ondo pasatu beraietan. Uztarriakook irailean 3ra (astelehena) arte jai izango dugu.

Hasi dira festak

Uztarria.com | 2007-07-30 : 12:07 | Festak

Saninazioetako txupinazoa Ilunpe Pilota Elkarteko ordezkariek, Mireia Epelde txirrindulariak, eta Ainara Epelde eta Eider Bereziartua saskibaloi jokalariek bota dute

Iñaki Errazkin alkateak festak modu alaian pasatzeko dei egin die herritarrei

 

»» Erantzunak: 9 (haizeaburuan, Enekoitz Esnaola...)

Uztarriak oporrak iraila arte

Uztarria.com | 2007-07-30 : 12:07 | Komunikabideak

uztarria.com irailaren 3an hasiko da martxan eta herri aldizkariaren hurrengo zenbakiak urrian irtengo du

‘Urola Kostako Hitza’ abuztuaren 12ra arte argitaratu egingo dute

Festetan ere presoak-eta gogoan

Uztarria.com | 2007-07-30 : 11:07 | Politika

Txupinazoaren aurretik elkarretaratzea egin dute plazan; asteazkenerako ere elkarretaratzea deitu du Etxeratek; 10:00etan, Loiolan

Azken albistea (uztailak 31, 14:00). Iparragirre Bois D'Arcy kartzelan sartu dute

 

Bukatu da Pourra'07

Uztarria.eus | 2007-07-29 : 18:07 | Kirolak

Alex Alberdi, Koldo Okariz eta Patxi Mendizabal izan dira Uztarriaren lehiaketako lehen hirurak

Sari banaketa San Inazio bezperan izango da, Uztarriako txosnan, 20:00etan

 

Kale eraso batzuk egin dituzte

Uztarria.eus | 2007-07-29 : 11:55

Atzo (larunbata) arratsaldean, herriko hainbat zaborrontzi irauli, sua eman eta errepidean gurutzatu zituzten ezezagun batzuek eta, ondorioz, auto ilarak sortu ziren GI-631 errepidean. Gauean Caja Ruralen kutxa automatikoari su eman ...

Amnistia aldarrikatuz

Uztarria.eus | 2007-07-29 : 11:52

'Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal Herrira' lelopean manifestazioa egin zuten atzo (larunbata) Azpeitian, Amnistiaren Egunean. Aste honetan atxilotutako Iker Iparragirre gogoan izan zuten ekitaldietan. Jende asko bildu zen manifestazioan ...

Contador, Errebalean bizi izan zen "ume mokoa"

Uztarria.com | 2007-07-28 : 18:07 | Kirolak

Bihar Tourra irabaziko duen txirrindularia 2001ean Azpeitian bizi izan zen, Iberdrola taldearekin fitxatu zuenean

Andoni Aranaga taldekidea zuen orduan eta, honek dioenez, "hura gustura ibili zen hemen"

 

»» Erantzunak: 1 (Anam)

Iparragirreri elkartasuna lankide ohiek

Uztarria.eus | 2007-07-28 : 17:07

Atzo (ostirala) eguerdian Iker Iparragirreren lankide ohiek Sammic lantegiaren atarian elkarretaratzea egin zuten, atxilotuari elkartasuna adierazteko helburuarekin. Iparragirre ostegunean atzeman zuen Frantziako Poliziak, Rodezen, etakidea delakoan. Argazkian, Sammicekoak elkarretaratzean. ('Urola ...

Udalak "kezka" agertu du Iker Iparragirreren inkomunikazio egoeraz

Uztarria.com | 2007-07-28 : 15:07 | Politika

EAE-ANVk, EAk eta EB-Aralarrek osatutako gobernuaren mozioa onartu dute, eta Udala prest azaldu da atxilotuaren senideei laguntzeko; EAJk bere mozioa aurkeztu du

Lau alderdiek diote akordio politikoak “herritarren borondatea" errespetatu behar duela; EAJk ETAren indarkeriaren bukaera ere eskatu du

Saninazioetako bigarren zezenketako zezenak ordezkatuko dituzte, 'mingain urdin' gaitza dela-eta

Uztarria.eus | 2007-07-27 : 15:07 | Festak

Tarifako ganadutegi batean atzemandako mingain urdin kasuaren harira erabaki dute Ana Romeroren zezenak ez ekartzea

Egun berean (abuztuaren 1ean) toreatu behar zuen El Fandi toreatzaileari ebakuntza egin diote eta Ferrerak ordezkatuko du

Uztarriaren 87. zenbakia argitaratu berri da

Uztarria.eus | 2007-07-27 : 15:07 | Komunikabideak

Lan istripuez mediku, sindikatu, nagusi eta langileekin aritu da Uztarria

Musika, enpresa eta pilota ere landu dira, besteen artean

Iker Iparragirre atxilotu dute Frantziaren hego-ekialdean

Uztarria.eus | 2007-07-26 : 13:07 | Politika

Etakidea delakoan atzeman du Frantziako Poliziak; Juan Cruz Maiza eta Galder Bihotz Cornago ere harrapatu dituzte harekin, Rodezen

Iparragirrek 2005ean egin zuen ihes, Espainiako Polizia Azpeitira atxilotzera etorri zenean

Azken albistea (larunbata, 11:30). 135 lagun maindire ilaran

»» Erantzunak: 11 (ErramunAizpuru, jaione, Ander, kul, Ihintza...)

Izen handiko pilotariak jokatuko dute festetan

Urola Kostako Hitza | 2007-07-26 : 11:07 | Kirolak

Erremonte partidak izango dira 30ean; pilota partidak 31n eta abuztuaren 1ean

San Inazio egunean Asegarceko pilotariak izango dira abuztuaren 1ean Aspekoak (Urola Kostako Hitza)

 

Festa giroan

Uztarria.eus | 2007-07-26 : 09:34

Atzo (uztailak 25 asteazkena) muntatu zituzten Berdura Plaza atzean San Inazio festetarako txosnak. Aurten, gainera, egitura berria izango dute: eskenatokia atzerago jarri dute eta txosnak forma bilduagoan jarri dituzte. Denera ...

Olaizola: "Azpeitiko herria da antzerkiak idazterakoan dudan eredua"

Urola Kostako Hitza | 2007-07-26 : 09:07 | Kultura

Alaitz Olaizolak Joanes (itxaropenaren semea) lanarekin Toribio Alzaga saria irabazi du

"Antzeztu gabe ezin naitekeela bizi pentsatzen dut" dio (Urola Kostako Hitza)

 

Jose Luis Franzesenari egindako elkarrizketaren aurrerapena

Uztarria.eus | 2007-07-25 : 11:07

Uztarria herri aldizkariaren 87. zenbakiaren aurrerapena: Jose Luis Franzesena Udal Musika Bandako zuzendariari egindako elkarrizketa. Saninazioetan hartuko du erretiroa hark.

Txosnek egitura berria izango dute aurten

Uztarria.eus | 2007-07-25 : 11:07 | Festak

Denera bederatzi txosna izango dira

Gaur, asteazkena muntatuko dituzte

 

12.000 euro kostatuko da aparkalekuak egokitzea

Urola Kostako Hitza | 2007-07-25 : 10:07 | Besterik

Dagoeneko 200 aparkaleku gehiago sortu dituzte Sanjuandegi auzoan

Aparkaleku gehiago sortzea da plan honen helburua (Urola Kostako Hitza)

 

Larunbatean izango da San Inazio saria

Uztarria.eus | 2007-07-25 : 10:07 | Kirolak

.110 txirrindulari inguruk parte hartuko dute kadeteen mailako proba honetan

Ibilbideak 80 bat kilometro ditu (Urola Kostako Hitza)

 

Emaitzak: 91 | Orriak: 1 2 3 4 5