Artxiboa: 2006 6
Hazparne eta Azpeitia senidetutako herrien festa
2006-06-30 : 12:06 | Kultura
|Hazparne eta Azpeitia senidetu zirela 20 urte betetzen dira aurten. Hori dela-eta bihar, uztailaren 1ean, hainbat ekitaldi izango dira.
Uztarria aldizkarian aurreratu bezala, zezen plazan errekortadoreak ikusteko aukera izango da
Herriko 40 eragilek Bai Euskarari Ziurtagiria hartu dute
2006-06-30 : 11:06 | Euskara
|Atzo (osteguna) gauean izan zen ekitaldia, Enparan Dorretxean
Kontseiluak eta Uztarriak Udalari elkarrekin aritzeko dei egin diote
»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)
Lehentasuna euskara hutsezko komunikabideen eskaintza indartzea da
2006-06-30 : 11:06 | Iritzia
|Euskarazko prentsako sektoreko eragileek idatzia egin dute Eusko Jaurlaritzara begira
Jaurlaritzak sektorerako aurten 59.050 euroko igoera soilik aurreikusi du eta "irizpide berriak aplikatzen hasi da, hedabideokin hausnarketarik egin gabe"
Loiolako berrikuntzak
2006-06-29 : 18:17
|Uztailaren 31ean Loiolako Inazio hil zela 475 urte beteko direla-eta Loiolako Santutegiko inguruak berritu dituzte. Gaur, ekainak 29a, San Inazio eta Jesusen Lagundiari buruzko erakusketa iraunkorra inauguratzen zen, eta lan ...
Loiolako berrikuntzak
2006-06-29 : 18:12
|Uztailaren 31n Loiolako Inazio hil zela 450 urte beteko direla-eta Loiolako Santutegiko inguruak berritu dituzte. Gaur, ekainak 29a, San Inazio eta Jesusen Lagundiari buruzko erakusketa iraunkorra inauguratzen zen, eta lan ...
San Inazio eta Jesusen Lagundiaren inguruko erakusketa
2006-06-29 : 17:49
|Loiolako San Inazio hil zela 450 urte beteko dira aurten. Hori dela-eta udan hainbat ekitaldi izango dira. Gaur (ekainak 29) Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak zabaldu duen erakusketa izan da lehena ...
San Inazio eta Jesusen Lagundiaren inguruko erakusketarekin hasi dira loiolatarraren urteurreneko ospakizunak
2006-06-29 : 16:06 | Kultura
|Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak zabaldu du Loiolako erakusketa
San Inazio hil zela 450 urte beteko dira aurten; hori dela-eta ekaina eta iraila bitartean hainbat ekitaldi izango dira
»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)
Perez Arregi plazako lanak abuztuan hasiko dituzte
2006-06-29 : 15:06 | Hirigintza
|Lur zorua berritu eta lur azpiko azpiegitura berriak jartzeko lanek 691.195 euroko aurrekontua izango dute
Auzotarrek, obrei buruz hitz egiteko beraiek parte hartu dezaketen ordu batean bilera deitzea eskatzen diote Udalari
Ekimen judizial hauen helburua ez da justizia egitea
2006-06-29 : 12:06 | Iritzia
|Gorka Agirre EAJren EBBko kidearen kontrako ekinbidea dela-eta egin dute idatzia GBBko zuzendaritzakoek
»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)
Eskualdea ezagutzeko mendi eta kultur bisitaldiak aukeran
2006-06-28 : 14:06 | Ekonomia
|Uztailetik irailera bitartean mendi ibilaldiak eta kultur bisitaldiak antolatu
Loiolako Turismo bulegoa zabalik dago jada (Urola Kostako Hitza)
Angel Ainziburu: "Bezero askok ez dute esan nahi Afinsan inbertitu dutenik"
2006-06-28 : 09:06 | Ekonomia
|Angel Ainziburuk argi dauka Afinsak ez duela ezer okerrik egin, eta bezeroei erantzun egingo diela. Halaxe azaldu du Urola Kostako Hitzan
»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)
'Ku-ku', jolasaren bidez erabilera sustatuz
2006-06-27 : 19:06 | Euskara
|Eregi Euskara eta Komunikazioa Azpeitiko zerbitzu enpresaren egitasmoa da
Haurrekin hitz egiten hasteko liburuxka da eta Bizkaiko 26 herritan banatzen hasi dira
Euskararentzat ere etorkizun itxaropentsua
2006-06-27 : 15:06 | Iritzia
|Euskalgintzako 398 norbanakok agiria aurkeztu dute abian den prozesu eta une politikoaz; sinatzaileen artean daude Iban Arregi, Laxaro Azkune, Enekoitz Esnaola, Xebaxtian Lizaso eta Joxe Luis Aizpuru
"Gatazka gainditzeko, hizkuntza eskubideak zutarrietako bat dira"
Aitor Arana: "'Editorea'-n ez dut ezer asmatu"
2006-06-27 : 09:06 | Kultura
|Aitor Arana Urrestilan bizi den idazle legazpiarrari elkarrizketa egin diote Argia astekarian
Etxebizitza eskubidea aldarrikatu du Segik
2006-06-27 : 09:06 | Gizartea
|Udalak politika aldatu ezean, "alternatiba bakarra okupatzea" dela esan dute (Urola Kostako Hitza)
»» Erantzunak: 33 (Uztarria.eus...)
Azpeitia-Azkoitia Jaialdia egingo dute igandean, Loiolan
2006-06-27 : 09:06 | Kultura
|Aurrenekoz, bi herrietako sei taldek parte hartuko dute San Inaziori eskainitako dantza eta musika ekitaldian
Igandean, uztailaren 2an, izango da: 10:00etan hasiko da (Urola Kostako Hitza)
»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)
Cau Aldalur kartzelara sartu dute
2006-06-26 : 18:06 | Politika
|La Santen sartu dute, "ETAren finantza sarearekin" lotura duelakoan
Gotzon Aranburu epaitzen hasi dira Madrilen
»» Erantzunak: 9 (Uztarria.eus...)
'Hi sen bat' taldea irabazle Emakumeen I Futbol Txapelketan
2006-06-26 : 16:30
|Ekainaren 24ean, larunbatean, jokatu zen Emakumeen I. Futbol Txapelketako finala. Hi sen bat taldeak (argazkian gorriz) irabazi zuen partida. Hain zuzen ere Beteranak taldeari irabazi zion, 2-0. Txapelketa ekainaren 10ean ...
Gidabaimenaren puntuak berreskuratzeko autoeskolarik ez Azpeitian
2006-06-26 : 13:06 | Gizartea
|Uztailaren 1etik jarriko dute martxan sistema berria
Azpeititik gertueneko autoeskola Elgoibarren egongo da
Julian Eizmendi: "Berriro alkatetzara aurkeztuko naizen galdetu dit alderdiak, eta baiezkoa esan dut"
2006-06-26 : 11:06 | Politika
|Julian Eizmendik (EAJ) dio alkatetzan daramatzan hiru urteetan "lan asko egin eta herrirako eredu bat zehaztu" dutela Urola Kostako Hitzak argitaratutako elkarrizketan
»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)