Artxiboa: 2005 7

Hasi dira saninazioak

Uztarria | 2005-07-30 : 13:07 | Festak

Iraurgi Saskibaloi Taldekoek bota dute txupinazoa

Gaur, herri bazkaria eta zezenketa izango dira ekitaldi nagusiak

 

Uztarriak oporrak iraila arte

Uztarria | 2005-07-30 : 13:07 | Komunikabideak

uztarria.com irailaren 1ean hasiko da eta aldizkariaren hurrengo zenbakia urrian aterako da

Urola Kostako Hitza abuztuan argitaratu egingo da

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Preso, iheslari eta deportatuen alde ere bai

Uztarria.eus | 2005-07-30 : 12:58

Ohi den bezala, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen aldeko kontzentrazioa ere egin da gaur, San Inazio bezperan, eguerdian, plazan, txupinazoaren garaian. Hainbat herritar azaldu dira bertara. Juan Karlos Azpitarte ...

Reala Biran ehun haur inguru

Uztarria.eus | 2005-07-29 : 19:02

Gaur (uztailak 29) goizean Garmendipeko anexoan Reala Bira jokatu da, Realak antolatuta. Han egin dituzten kirol ekitaldietan hiru laguneko 22 taldek parte hartu dute; denak 14 urte bitartekoak. Esku lan ...

Bartzelonako Carrer de Sant Ignasi

Uztarria.eus | 2005-07-29 : 17:48

San Inazio ezaguna da munduan, eta leku askotan topa daiteke azpeitiar santuaren izena daraman kale, auzo, plaza, ermita eta abar. Argazkiko kalea Bartzelonan dago eta Carrer de Sant Ignasi da ...

Eta kantoia, zabalik da

Uztarria.eus | 2005-07-28 : 17:28

Eliz kalea eta Erdi kalearen arteko kantoia zabalik da, lehengo astetik. Iaz, urte bukaeran, arriskuan zegoela zirudien, han etxeak egin behar zituztela eta. Parte zaharreko bizilagunek 1.200 sinadura bildu ...

Lasaotik Zestoarako errepidea bi norabidetan itxita dago, istripu baten ondorioz

urola-kostakohitza.info | 2005-07-28 : 15:07 | Besterik

Kamioi batek zama galdu eta auto bat harrapatu du azpian; autoaren gidaria onik dago

Suhiltzaileak, Ertzaintza eta anbulantziak lanean ari dira istripuaren tokian; arratsaldean gertatu da

Azken albistea (17:00): Ertzaintzak adierazi duenez, oraindik Lasaotik Zestoarako errepidea bi norabideetan itxita dago, eta 18:00ak aldera irekiko dute

 

Abuztuko lehen bi asteetan igerileku estalia itxita egongo da

uztarria | 2005-07-27 : 12:07 | Kirolak

Bitarte horretan garbiketa eta mantenu lanak egingo dituzte

Azken bi asteetan, berriz, goizez irekiko dute

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

477 haur eta gazte ibili dira Udalaren udaleku irekietan

Urola Kostako Hitza | 2005-07-27 : 12:07 | Aisia

Udaleku irekien balorazio orokorra "oso positiboa" izan dela diote antolatzaileek (www.urola-kostakohitza.info)

Santiotako argazkiak

Uztarria.eus | 2005-07-27 : 11:16

Santioetan ateratako 10 argazki aukeratu eta bilduma egin dugu argazkien atalean. Goiko argazkian, sagardoa ateratzen. Informazio gehiago

Santioak

Uztarria.eus | 2005-07-27 : 11:10

 

Santioak pasatu berritan opor aurreko azken astean gaude, saninazioak noiz iritsiko zain. Bitartean, santioetan ateratako argazkiekin bilduma egin dugu.

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Azpeitiko Udaleko Bozeramaileen Batzordearen salaketa

Azpeitiko Udaleko Bozeramaile Batzordea | 2005-07-26 : 17:07 | Iritzia

Larunbat gauez gure herritar eta zinegotzi Manoli Urangak eta Batzokiak jasan dituzten erasoen aurrean, Azpeitiko Udaleko Bozeramaile taldeak honakoa adierazi nahi du:

»» Erantzunak: 20 (Uztarria.eus...)

Santioetan jende asko ibili da

Urola Kostako Hitza | 2005-07-26 : 11:07 | Festak

Asteburua ekitaldiz beteta egon da Azpeitian: herenegun Umeen Eguna ospatu zuten, eta atzo Santio jaien barruan Baserritarren Egunaren txanda izan zen (www.urola-kostakohitza.info)

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Liburutegiari buruzko kritika des(kons)truktibo bat

Mikel Ayerbe | 2005-07-26 : 10:07 | Iritzia

Uda duela dezente iritsi zen eta zori-oneko ikasle asko oporretan dira jada. Zori-txarreko ikasleei iraila gelditzen zaie aurretik. Baina, uda baino lehen oporretara alde egin zuenik ere bada: Azpeitiko Udal ...

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Bukatu da Pourra

Uztarria.eus | 2005-07-24 : 18:07 | Kirolak

Bukatu da aurtengo Tourra, eta baita Uztarriak antolatzen duen Pourra ere. Leire LarraƱagaren Hor goitik itsasorik ikusten? taldeak irabazi du lehen saria

Juantxo Sagardogi izan da bigarren, eta Hugo Hidalgo hirugarren

Sari banaketa, San Inazio bezperan, 20:00etan, txosnan

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Hazpandarrei harrera

Uztarria.eus | 2005-07-24 : 14:37

Azpeitia eta Hazparne (Lapurdi) senidetuta daude 80ko hamarkadatik, eta gaur, Santio bezperan, Azpeitiko Udalak harrera egin die hazpandarrei. Argazkian, udaletxean, Julian Eizmendi Azpeitiko alkatea eta Daniel Kanblong, senidetzea izenpetu zenean ...

Manoli Uranga PSE-EEko kidearen etxeari eraso egin diote bart

Uztarria | 2005-07-24 : 14:07 | Politika

Goizeko ordu batak laurden gutxian koktel bat bota dute ezezagun batzuek

"Kalteak oso arinak" izan dira, Udaltzaingoak esan duenez

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

Txosnak festetarako prest

Uztarria.eus | 2005-07-22 : 15:46

Santioak eta saninazioak datoztela-eta Zelai Luzeko errepidean txosnak jarri dituzte, eta azkenengo prestaketak egiten ari dira herriko hainbat taldeetako kideak. Ondo pasatu festak! Informazio gehiago

Zubiola kooperatibak eta langileek Zilarrezko Q-a jaso dute

Urola Kostako Hitza | 2005-07-22 : 09:07 | Ekonomia

"Zilarrezko Q-a azken hamarkadan egindako bilakaeraren emaitza izan da", adierazi du Maria Angeles Amenabar Zubiolako gerenteak (www.urola-kostakohitza.info)

 

Hilaren 26an bilera erabakigarria du Lagun Onak-en zuzendaritzak

Urola Kostako Hitza | 2005-07-22 : 09:07 | Kirolak

Futbol taldeak aste honetan hasi dira entrenatzen datorren denboraldirako (www.urola-kostakohitza.info)

Emaitzak: 77 | Orriak: 1 2 3 4