Artxiboa: 2004 4

Berastegi baserriko gazta txapeldun

Uztarria.eus | 2004-04-30 : 18:04 | Besterik

  • "Villa de Bilbao" lehiaketan lehen saria lortu zuten
  • Urtean 7000 gazta inguru egiten dituzte; etiketa zuria, berdea edo beltza dutenak

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Bi herri bertso desafioan

Urola-Kostako Hitza | 2004-04-30 : 16:04 | Kultura

  • Aizarnazabalen, gaur, 22:30ak aldera Uztarri tabernan Azpeitia-Zarautz bertso desafioa izango da
  • Kostakoak ala barrukoak bertsotan zeinek gehiago?

Lagun Onakek beste sari bat jaso du

Urola-Kostako Hitza | 2004-04-30 : 16:04 | Kirolak

  • Asteburuan izan zen iraupen ibilaldian izandako parte hartzeagatik jaso du
  • Antolatutako ikastaroek harrera ona izan dute
 

Jokin Uranga: "Bertso ibilbideko unerik gozoenean nago"

Uztarria.eus | 2004-04-29 : 17:04 | Kultura

  • Berria-n egin zioten elkarrizketa bertsolari gazteari
  • Bertsolaritza "osasuntsu" ikusten du, lan ona ari direlako egiten
 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Agustin Kardaberazen 'Eusqueraren Berri Onac' liburuaren edizio kritikoa prestatu du Patxi Altunak

Uztarria.eus | 2004-04-29 : 16:04 | Kultura

  • Euskaltzain azpeitiarrak, Esther Zulaikaren laguntzarekin egin du liburua
  • Gaur aurkeztu dute Donostiako Gipuzkoako Foru Aldundian

Xabier Mendiguren: 'Errealitate gordin baten aurrean gaude'

Uztarria.eus | 2004-04-28 : 19:04 | Euskara

  • Xabier Mendiguren euskararen egoeraz eta konpromisoen beharraz mintzatu zen
  • Hainbat azpeitiar esanguratsu ere berarekin gonbidatuta zeuden.
 

Lauko finalerako pase ziurrik ez Jostaldi Kirolakek

Urola-Kostako Hitza | 2004-04-28 : 19:04 | Kirolak

  • 24 puntuko aldearekin irabazi behar zuen aurrera egiteko
  • Hurrena Paduraren aurka jokatuko du; irabazi egin beharko du aukera izateko
 

Zapo Txokon, ikastaro berriak datorren astean hasiko dira

Urola-Kostako Hitza | 2004-04-28 : 19:04 | Besterik

  • Josteko eta plantxatzeko talderik ez da sortu; sabel dantzakoa bete egin da
  • Ikastaroez gain, Zapo Txoko gaztelekuan asteartetik larunbatera ere egunero arratsaldetan zerbait antolatuta izaten da.

Mikel Labaka: "Gogoz nago, Eibarren aurka eta etxetik gertu izango delako"

Uztarria.eus | 2004-04-27 : 16:04 | Kirolak

  • Aste honetan Euskal Herrira etorriko da Eibarren aurka jokatzera. Igandean izango da, arratsaldeko seiretan
  • Murtzia Hirian, Espainiako Bigarren. A Mailako taldean dabil denboraldi honetan, Realak utzita

Herritarren Zerrenda (HZ) Europako hauteskundeetara aurkezteko sinadura bilketa hasi da Azpeitian ere

Herritarren Zerrenda | 2004-04-27 : 12:04 | Taldeak

  • Euskal Herriko zazpi probintzietan ezkertiarrak eta abertzaleak elkartuko dituen zerrendak aurkeztu nahi dira Europako hauteskundeetarako
  • Azpeitian, maiatzaren 8a bitartean, mila sinadura inguru lortu nahi dira. Udaletxean bilduko dira, astegunez

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Uztarriaren euskara hitzaldiak berriro asteartetik aurrera

Uztarria.eus | 2004-04-26 : 19:04 | Euskara

  • Euskararen kontzientziazio arloari heldu nahi dio berriro
  • Herriko pertsona esanguratsuak, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiarekin, egongo dira astearteko mahai-inguruan

Herriko trafikoan aldaketak egin dira

Urola-Kostako Hitza | 2004-04-26 : 18:04 | Herria

  • Udalak, kexak eta iradokizunak kontuan hartuta egin ditu aldaketak
  • Kale batzuk ixtea eta motorrentzako aparkalekuak jartzea aldaketen artean

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Kontseiluaren kamisetak

Uztarria.eus | 2004-04-26 : 18:00

Kontseilua, "Hizkuntz eskubideak! denon konpromisoa" ekimena garatzen ari da. Arlo ezberdinetan euskararen aldeko konpromisoa bultzatzea du helburu. Konpromiso lan horretan, Kontseiluak kamisetak jarri ditu saltzen. Uztarrian daude. Informazio gehiago

Xabier Azkargorta entrenatzaileari elkarrizketa egin dio 'Berria'-k

Berria | 2004-04-26 : 17:04 | Besterik

  • Javier Clemente eta biek jardun zuten galderei erantzuten
  • Futbolaz, horren eraginaz eta Euskal Herriaz ere mintzatu dira
 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Ikasberriko lehenengo futbol taldeak igoera esku-eskura du

Uztarria.eus | 2004-04-26 : 16:04 | Kirolak

  • Azkenego partidaren faltan, puntu bat lortu behar dute
  • Kadeteak final zortzirenetarako sailkatu dira

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Herriko IV. Esku Pilota Txapelketa

Ikasberri pilota elkartea | 2004-04-26 : 14:04 | Kirolak

  • Emakumezko nahiz gizonezkoak "gure kirola modu herrikoian praktikatzera" animatu nahi ditu elkarteak.
  • Maiatzaren 18an hasiko da Frontoi txikin, pilota goxoekin.

Euskaren mahai-ingurua

Uztarria.eus | 2004-04-25 : 09:59

Uztarria berriro euskararen inguruko hitzaldiak antolatzen hasiko da. Gaur emango zaie hasiera eta bertara Azpeitiko pertsona esanguratsuak eta Xabier Mendiguren Kontseiluako idazkari nagusia gonbidatu ditu. Informazio gehiago

Euskal Eskola nazionalaren III. Eguna

Uztarria.eus | 2004-04-23 : 19:09

Igandean ospatuko da Euskal Eskola Nazionalaren III. Eguna. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, historialariei omenaldia eskainiko diete. Egun osoan zehar iraungo du ospakizunak. Informazio gehiago

Udalak Soreasu Antzokirako duen proiektuaren berri eman du

Uztarria.eus | 2004-04-23 : 19:04 | Kultura

  • Kultura, gazte eta antzoki gune egin nahi du
  • Proiektuak 4.800.000 euro inguruko aurrekontua izango du
  • Azpeitian gazteok Zer!?-ek gazte lokala orain behar dutela adierazi zuen

»» Erantzunak: 6 (Uztarria.eus...)

Jose Luis Otamendi idazlearekin elkarrizketan

Xabier Sukia eta Kepa Urbieta | 2004-04-22 : 15:04 | Kultura

  • Orioko Xabier Sukia eta Azpeitiko Kepa Urbieta gazteek egin zioten elkarrizketa lan baterako
  • Idazle azpeitiarrak idatzi dituen liburuen gainean aritu zaizkio besteak beste
 

Emaitzak: 61 | Orriak: 1 2 3 4