Artxiboa: 2003 11

Baiteren etorkinentzako hiztegia oso harrera ona edukitzen ari da Azpeitian eta kanpoan

Uztarria.eus | 2003-11-29 : 13:11 | Euskara

  • Herrian ehunka ale banatu dira etorkinen artean, eta Baite kanpoko udalei produktua aurkezten ari da
  • Euskaratik zazpi hizkuntzatara itzulita daude 200 hitz, eta liburuxka poltsikoan eramateko modukoa da
  • Ikusi hiztegiaren adibideak, argazkitan

Uztarria.com berritua

Uztarria | 2003-11-29 : 13:11 | Uztarriaeus

Uztarria.com webguneak, itxura berria du gaurtik aurrera. Diseinua, efemerideak, elkarrizketak on-line, bilaketa, eta berrantolaketa dira aldaketa nagusienak.

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Uztarriak eta Baitek bat egin dute, erakunde eraginkorragoa bihurtu asmoz

Uztarria.eus | 2003-11-29 : 13:11 | Taldeak

  • Gaurko bazkideen batzarretan hartu da erabakia, eta Baiteren lan taldea eta ekimenak Uztarriako euskara ardatzera pasatuko dira
  • Urola-Kostako Hitza egunkaria sortzea eta EBPNrako proposamena egitea ere erabaki dira

»» Erantzunak: 6 (Uztarria.eus...)

Sei begiratu negatibo, gure inguruari

Uztarria.eus | 2003-11-28 : 20:53

 

Gure ingururuari begirada bat argazki lehiaketako bigarren edizioko argazkiekin, egutegia banatu da herri guztian. Sei argazki negatibo hauek biltzen dira egutegian.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Sei begiratu positibo, gure inguruari

Uztarria.eus | 2003-11-28 : 20:50

 

Gure ingururuari begirada bat argazki lehiaketako bigarren edizioko argazkiekin, egutegia banatu da herri guztian. Sei argazki positibo hauek biltzen dira egutegian.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Uztarriak eta Baitek bazkideen batzar garrantzitsuak egingo dituzte larunbat honetan

Uztarria.eus | 2003-11-27 : 14:11 | Herria

Bazkideen bi batzar egingo dira larunbat honetan (azaroak 29) Aitonena I aretoan: 10:00etan Baite Euskara Elkartearena eta 11:30ean Uztarria Kultur Koordinadorarena. Baiterena ezohikoa izango da eta Uztarriarena arrunta, urtekoa. Bietako gai nagusia: bien arteko bat egitea. Herri proiektuak martxan jartzea ere proposatuko dira Uztarriakoan, baita euskalgintzak EBPN dela-eta egingo lukeen proposamena ere.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Topaketetako azken antzezlana

Uztarria.eus | 2003-11-27 : 13:26

Azaroaren 30ean, igandean, amaituko dira aurtengo topaketak. Azken antzezlana, Hika talderen eskutik etorriko da, Ixa antzezlanarekin. Mikel Laskurainek egindako bakarrizketa honek itxiko ditu aurtengo topaketak. Azken emanaldi hau Soreasu antzokian ...

Lakrikun taldearen estreinaldia

Uztarria.eus | 2003-11-27 : 13:15

Soreasu antzokian egingo du estreineko emanaldia Lakrikun antzerki taldeak. Agorafogobiatuta antzezlan honetan bi kide berrik hatuko dute parte: Itziar Elias eta IƱaki Garatek. Antzezlan honen lehen emanaldia Soreasu antzokian egingo ...

Urolaldeko Artisten XXII. Erakusketak ateak zabalduko ditu astelehenean

Uztarria.eus | 2003-11-27 : 12:11 | Kultura

Urolaldeko Artisten XXII. Erakusketak ateak zabaldu ditu Antxieta Etxean. Bertan, inguruko margolari profesional nahiz amateurren 50 lan daude ikusgai. Guztira 28 artistak hartu dute parte. Beren lanak ikusi nahi dituenak Antxieta Etxera hurbildu beharko du, 18:00etatik 20:00etarako tartean. Erakusketa abenduaren 20an amaituko da

 

Eman hitza herriari

HABEA | 2003-11-25 : 13:11 | Iritzia

HABEA 2003ko martxoaren 1ean aurkeztu zen bilgunea dugu. Ikuspegi ezkertiar eta abertzale batetik, herri eredu bat lantzeko prest dagoen herritarrak biltzeko helburuz sortu zen bilgune bat. Herri eredu berri bat lantzeko helburu horren arabera aurkeztu zen, ere, urte berdineko maiatzaren 25ean egin ziren udal hauteskundeetara. Espainiar estatuak, euskal herritarron erabaki ahalmenari egiten dizkion erasoen arabera ordea, aurkeztutako zerrendak legez kanpo utzi zituen.

Tratu txarrei, stop

Uztarria.eus | 2003-11-25 : 10:37

Azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da. Iaz, Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik 26 emakumeri eman zitzaien laguntza psikologikoa, tratu txarrak jaso zituztelako. Ekitaldiak antolatu dira gaurko. Informazio gehiago

'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketan Juan Joxe Agirreren argazkiak izan dira sari nagusia jaso dutenak

Uztarria.eus | 2003-11-24 : 21:11 | Herria

Gure ingururuari begirada bat argazki lehiaketako bigarren edizioko saridunak ezagutarazi dira. Juan Joxe Agirre azpeitiarrak irabazi ditu modalitate positiboko eta negatiboko lehen sariak. 2004ko egutegian jasotzen dira irabazle izan diren argazkiak eta dagoeneko hasi dira Azpeitiko eta Azkoitiko etxe guztietara banatzen.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Andoni Aranagak egin du txirrindularitza profesionalerako jauzia

Uztarria.eus | 2003-11-24 : 17:11 | Kirolak

Andoni Aranagak Chocolade Jaques txirrindulari talde profesionalarekin korrituko du datorren denboraldia. Talde hau Belgikan sortu berria da eta Aranaga Azpeitiarrarekin batera Dave Bruylandts, Bart Voskamp eta Jan Koerts txirrindulariak ere talde horretan izango dira. Chocolade Jaques taldeko zuzendariak Johan Capiot eta Andrei Tchmil dira eta datorren denboraldian txirrindulari azpeitiarrarekin kontatzea erabaki dute. Aurtengo denboraldian Caja Rural taldearekin korritu du eta bost garaipen lortu ditu.

»» Erantzunak: 19 (Uztarria.eus...)

Maider Egiguren atxilotzeko agindua eman du Garzonek

Uztarria.eus | 2003-11-24 : 16:44

Maider Egiguren azpeitiarra baldintza gabe atxilotzeko agindua eman du Garzon Epaileak. Gaur goizean deklaratu behar zuen epailearen aurrean, baina uko egin du epailea ikustea. Egiguren joan den ostegunean atxilotu zuen ...

Jokin Uranga-ren txapelketa

Uztarria.eus | 2003-11-24 : 14:59

Jokin Uranga bertsolariak, txapelketa bikaina burutu du. Finalerako atarian gelditu da, Zarautzko final-erdia jokatu ondoren. Argazkian, Jokin Zarautzko saioan, Gurrutxaga eta Zelaiaren erdian. (Argazkia: Alberto Elosegi, www.bertsozale.com) Informazio ...

Maider Egiguren baldintza gabe espetxeratzeko agindu du Garzonek

Uztarria.eus | 2003-11-24 : 14:11 | Herria

Maider Egiguren baldintzarik gabe atxilotzeko agindu du gaur goizean Garzon epaileak. Gaur, astelehena (azaroaren 24a), goizean deklaratu behar zuen Egigurenek Garzonen aurrean, asteazken gauetik (azaroaren 19) inkomunikaturik egon ondoren, baina uko egin dio Egigurenek epailearen aurrean deklaratzeari. Egigureni ETAko kaptazio aparatuko kidea izatea leporatzen dio epaileak. Aurreko astean egindako polizia operazioan 14 pertsona atxilotu zituzten. Horietatik hamar kartzelaratu egin dituzte. Beste laurak aske gelditu dira, horietatik bi epailearen aurrean deklaratu ere egin gabe.

 

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Herriko etorkinentzako liburuxka kalean da jada

Baite Azpeitiko Euskara Elkartea | 2003-11-24 : 13:11 | Euskara

Baite Azpeitiko Euskara Elkarteak argitaratu berri duen liburuxka kalean dago jadanik eta edonorentzat eskuragarri izango da. Azken egunetako arazo batzuk tarteko, atzeratu egin da liburuxkaren argitarapena, baina jada Azpeitiko Udaletxean, epaitegian, anbulategian, liburutegian, denda inprimategietan eta Uztarriaren egoitzan daude eskuragarri aleak. Hiztegia doan banatuko da eta Baitek ale batzuk etorkinei eskura ere banatuko dizkie.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Asier Cuevas, Gipuzkoako txapeldun

Uztarria.eus | 2003-11-24 : 11:21

Asier Cuevas eibartarra (Azpeitian entrenatzen da) da Gipuzkoako maratoi txapelduna. Xabin Aranaga herritarra izan zen bigarren. Herritarren sailkapena jaso dugu webgune honetan. (Argazkia: DV) Informazio gehiago

Donostiako maratoian, 23 azpeitiar (gutxienez)

Uztarria.eus | 2003-11-24 : 10:11 | Kirolak

Donostiako Maratoia jokatu zen atzo, eta 1858 lagunek bukatu zuten. Hauetatik, gutxienez, 23 azpeitiarrak ziren: 21 gizonezko eta 2 emakume. Sailkapena, hemen bertan.

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Azpeitiarrik ez, bertsolari finalean

Josu Azpillaga | 2003-11-24 : 09:11 | Kultura

Zarautzen aritu zen Jokin Uranga, beste bost bertsolarirekin batera, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoan. Lan ona egin zuen, baina finalak ihes egin dio.

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

Emaitzak: 53 | Orriak: 1 2 3