Artxiboa: 2003 10

Etxebizitza eskubidea ukatua. Gazteon eskubideak ukatuak.

Kale Gorrian | 2003-10-31 : 11:10 | Iritzia

Badira urte batzuk arazo honen inguruko lanean hasi zela Kale Gorrian Gazte Kolektiboa. Eta egindako lanaren balorazio positiboa egiten ausartzen bagara ere, ukaezina da egoeraren larritasunak bere horretan dirauela. Azpeitiko gazteon etxebizitza eskubidea ukatua dago, eta bitartean arazo honen atzean dauden interes ekonomikoek goraka doazela ikus dezakegu.

»» Erantzunak: 28 (Uztarria.eus...)

Pako Aristiren poemen faksimilea

Uztarria.eus | 2003-10-30 : 11:03

Sakelako kaiera batean eskuz idatzitako poemak argitaratuko ditu Pako Aristik 'Libreta horiko poemak' izeneko liburu berrian. Azaroaren 7an (ostirala) 11:00etan Donostiako Bilintx dendan aurkeztuko du, Harkaitz Canok lagundurik. Hementxe ...

Andoni Aranaga profesionaletara salto egitear dago

Uztarria.eus | 2003-10-29 : 11:10 | Kirolak

Andoni Aranaga txirrindularia profesionaletara pasatzeko hiru ekiporen erantzunaren zain da. Hiru ekipo hauetatik bi italiarrak dira eta bestea Belgikakoa. Andonik Uztarriari azaldu dionez datorren denboraldian talde hautakoren batean izango den bermerik ez du, baina Belgikako talderako ditu esperantzak.

»» Erantzunak: 12 (Uztarria.eus...)

Joxe Takolo Beka

Uztarria.eus | 2003-10-28 : 12:19

Joxe Takolo 2003 Beka lortzeko mendi egitasmoak aurkezteko epea ostiralean, urriaren 31an bukatzen da. Beka honek goi mendizaletasunarekin lotutako maila handiko eta orijinaltasunezko proiektuak bultzatzea du helburua. Informazio gehiago

Jokin Urangak eta Leire Ostolazak ez zuten final-erdirako txartelik lortu

Uztarria.eus | 2003-10-27 : 17:10 | Kultura

Asteburuan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako lehen saioak jokatu ziren Oñatin (urriaren 25ean) eta Ordizian (urriaren 26an) Jokin Urangak eta Leire Ostolazak ez zuten final-erdian sartzerik lortu, eta beraz, puntuazioaren zain egon beharko dute. Jokin Urangak 391 puntu egin zituen eta taldeko bigarrena izan zen. Leirek, berriz, 361 puntu egin zituen, eta taldeko laugarrena izan zen.

 

»» Erantzunak: 6 (Uztarria.eus...)

Harrera xumea eta jendetsua Eneko Etxeberriari eta Mikel Azkuneri

Uztarria.eus | 2003-10-27 : 14:10 | Euskara

Ehunka lagun bildu ziren ostiral arratsez Azpeitiko Plazan, udaletxeko arkupeetan, Eneko Etxeberria eta Mikel Azkune, euskalgintzaren kontrako azkeneko operazioan atxilotu eta gero libre utzi zituzten bi azpeitiarrei harrera egiteko.

 

Mendi zale gazteak Bolibarretik Aitzorrotzera

Uztarria.eus | 2003-10-27 : 11:12

Igandean, urriaren 26an, egin zuten Lagun Onak M.B.koek Bolibar-Aitzorrotz mendi irteera. 37 mendizale gaztek hartu zuten parte ibilaldian. Gazte ibilaldi honetako argazkiak hemen Informazio gehiago

Bolibar-Aitzorrotz gazte ibilaldia

Uztarria.eus | 2003-10-27 : 11:06

 

Goizeko 8:30ean abiatu ziren Azpeitiko Enparantzatik Lagun Onak M.B.koak. Eguraldia lagun ez zuten arren, 37 mendizale elkartu ziren Aitzorrotz tontorra egiteko ilusioarekin.
Ibilaldia Eskoriatzako Bolibar (420m) auzotik ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Attolatik Xoxotera Argazki Rallya

Uztarria.eus | 2003-10-27 : 10:32

Azaroaren 2an, igandean,Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta VIII. Mendiko Rallya izango da. Parte hartu nahi dutenek igandean bertan eman beharko dute izena Attolako aparkalekuan. Informazio gehiago

Ikasberri ikastolak II. ZerNola olinpiadetan parte hartuko du

Uztarria.eus | 2003-10-24 : 15:10 | Besterik

Gaztetxoei zuzenduriko olinpiadak dira ZerNola olinpiadak. DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzenduta daude eta gaztetxoak zientzietara hurbiltzea dute helburu. Zientzia modu erakargarri eta dibertigarriago batetan ikas dezaten. Olinpiadetako irabazleek asteburu bat Urbasako Bioitza aterpetxean asteburu bat igaroko dute, espeologia, eskalada, mendi irteerak eta antzeko ekintzak eginez.

'Izar-malkoak', saritua

Uztarria.eus | 2003-10-23 : 14:46

Fernando Morilloren 'Izar-malkoak' liburuak Euskadi Literatur Saria jaso du, gazte literaturan. Informazio gehiago

Fernando Morillok jasoko du haur eta gazte literatura arloko Euskadi Literatura Saria

Uztarria.eus | 2003-10-23 : 12:10 | Kultura

Fernando Morillok Izar Malkoak lanarekin haur eta gazte literaturari dagokion Euskadi Literatura Saria jasoko du. Elkarrizketa egin dio uztarria-k, sariaren berri izan bezin pronto.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Domund eguneko saridunak azaldu dira

Uztarria.eus | 2003-10-23 : 10:54

Parrokiko Mixio Taldeak Domund Egunarako antolatu zuen zozketako saridunak azaldu dira. Bizikleta 16.704 zenbakiari egokitu zitzaion eta urdaiazpikoa 9.531 zenbakiari. Mixio Taldeak zozketako txartelak erosi zituztenak eta txartelak ...

'Sakabi, soinu txikiaren handitasuna'

Uztarria.eus | 2003-10-23 : 10:18

Faustino Azpiazu Salegi Sakabi-ren biografi liburua aurkeztuko da Donostian urriaren 30ean. Liburua Iñigo Aranbarrik idatzi du, eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak argitaratu du. Argazki hau ere elkarte horretakoa da. Informazio ...

Herrian ongi-etorria egingo zaie Mikel Azkuneri eta Eneko Etxeberriari

Uztarria.eus | 2003-10-23 : 10:10 | Euskara

Euskalgintzaren eta kulturgintzaren kontrako azken polizi operazioan atxilotu eta aske geratutako bi azpeitiarrei, Mikel Azkuneri eta Eneko Etxeberriari, ongi-etorria egingo die bihar ostirala, 20:00etan, Azpeitiko herriak.

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Ipuin kontaketa berezia Zapo Txokon

Uztarria.eus | 2003-10-22 : 11:43

Boniface Ofogo kamerundarra izango da ipuinak kontatzen, larunbatean, 19:00etan Zapo Txoko Gaztelekuan. Oihulari Klown antzerki taldeari esker, Gipuzkoako herri ezberdinetan ahozko narrazio saioak antolatu dira gazte eta helduentzat. Zirkuito ...

Larrua harriaren kontra Soreasun

Uztarria.eus | 2003-10-22 : 11:30

'La Pelota Vasca. La Piel Contra Piedra' Menemen filma ikusteko aukera izango da asteburu honetan Soreasun. Emanaldiak larunbatean 22:00etan, igandean 17:30ean, 19:30ean eta 22:00etan eta astelehenean ...

Hasi dira eraikitzen Enparan kaleko udal sustapeneko etxebizitzak

Uztarria.eus | 2003-10-22 : 11:06

Enparan kalean egingo dituzten udal-sustapeneko etxe bizitzak hasi dira eraikitzen. Momentuz, bertan, gruak eta kamioak dabiltza, etxearen oinarriak eraiki ahal izateko zuloa egiten. Enparan kalean 57 etxebizitzatatik 16 eraiki behar ...

Itsasi mutil dantzari bila

Uztarria.eus | 2003-10-22 : 10:36

Itsasi Dantza Taldeak 14 urtetik gorako mutilei gonbitea egin nahi die helduen dantza taldeko partaide izatera. Taldeak astean bi entseiu izaten ditu, asteartetan 21:00tan eta ostiraletan 20:30tan. Interesatuek ...

Biak, libre

Uztarria.eus | 2003-10-21 : 17:12

Mikel Azkune eta Eneko Etxeberria, asteartean, urriaren 21ean, utzi zituen libre Juan del Olmo epaileak. Eta ostiralean, urriaren 24ean, ongi etorria egingo zaie. Informazio gehiago

Emaitzak: 75 | Orriak: 1 2 3 4