Artxiboa: 2003 7

Loiolako etorbidea norabide bakarrekoa izango da abuztuan

uztarria | 2003-07-29 : 17:07 | Herria

Abuztuan, Loiolako etorbidean Azpeititik Azkoitiranzko norabidean bakarrik joan ahalko dute autoek, obrak direla eta. Azkoitik Azpeitira etorri nahi duenak Oñatz azpiko bidea hartu beharko du, Loiolako tren estaziotik Garmendi-gainera doana.

Ibon Zubilagak irabazi zuen txirrindularitzako San Inazio saria

uztarria | 2003-07-29 : 11:07 | Kirolak

Larunbatean Azpeitian lastertu zen XXXIII San Inazio txirrindulari txapelketan azkoitiar bat izan zen irabazle: Tximela Kubota taldeko Ibon Zubilaga.

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Uztarria.com, oporretan

Uztarria.eus | 2003-07-28 : 15:33

Abuztuan, uztarria.com ere oporretan izango da. Ez duzu albiste berririk jasoko. Hori bai: irailean itzuliko gara, indar berrituta. Ordura arte. Informazio gehiago

Uztarria.com, oporretan

Uztarria.eus | 2003-07-28 : 15:33

Abuztuan, uztarria.com ere oporretan izango da. Ez duzu albiste berririk jasoko. Hori bai: irailean itzuliko gara, indar berrituta. Ordura arte. Informazio gehiago

Orain hogei urte Azpeitia ito zen egun hura

Uztarria.eus | 2003-07-28 : 15:33

Abuztuan 20 urte beteko dira uholdeak izan genituenetik. Uztarria herri aldizkarian, erreportaia egin dugu egun hartakoak gogoratzeko. (Argazkia: Angel Rodriguez) Informazio gehiago

Aranguren eta Zulaika azpeitiarrak Lagun Onak-eko entrenatzaile, eta Iraurgikoa Encinas donostiarra

uztarria | 2003-07-28 : 15:07 | Kirolak

Aldaketak daude herriko bi talde nagusietako aulkietan: Lagun Onak futbol taldean eta Iraurgi saskibaloi taldean. Hain zuzen ere, Uztarriak jakin duenez, Joseba Aranguren eta Aitor Zulaika azpeitiarrak dira Lagun Onakeko entrenatzaile berriak, eta Iraurgikoa Lolo Encinas donostiarra.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Azpeitiko Berriaren Aldeko Batzordeak zozketa egin du

Azpeitiko Berriaren Aldeko Batzordea | 2003-07-28 : 12:07 | Besterik

Hauek dira Santiyo egunean Berriaren aldeko zozketako zenbaki sarituak: Aranbururen kamixeta, 4409(tira urdina); Lau-Bide jatetxean afaria, 3363 (tira urdina); Otarr, 5519(tira urdina) eta Peñagarikanoren kamixeta, 0180(tira urdina). Saria jasotzeko hilabeteko epea dago.

Abuztuko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria.eus | 2003-07-28 : 12:07 | Uztarriacom

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatuko da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara gaur eta bihar. Eta beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Baina ez da hau bakarra, izan ere, oraingo honetan Literatuztaren lehen alea ere jasoko dute bazkideek aldizkariarekin batera. Jadanik, hiru aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Bukatu da aurtengo Pourra

uztarria | 2003-07-28 : 08:07 | Uztarriacom

Bukatu da aurtengo Tourra. Eta, horrekin batera, baita gure POURRA ere. Lehen saria Jon Larrañagak eraman du; bigarren Iñaki Areizaga gelditu da; eta hirugarren, Iñaki Egibar, iazko garailea. Sari-banaketa, hilaren 30ean uztarriaren festetako txosnan izango da

Auto bat trenbidera erori da Azpeitian

Berria.info | 2003-07-26 : 14:07 | Besterik

Peugeot markako auto bat bidetik atera eta trenbidera erori da gaur goizean —uztailak 26— Azpeitian. Hiru lagun zihoazen ibilgailuan, eta, hirurak, zaurituta, erietxera eraman dituzte. Hala ere, haien egoera zehatzari buruzko berririk ez dago.

Baite Azpeitiko Euskara Elkarteak zozketa egin du

Baite Azpeitiko Euskara Elkartea | 2003-07-25 : 14:07 | Euskara

5 sari ditu Baitek zozketatzen zituen boletoak. Hauek dira zenbaki sarituak:
1.saria (Berriaren lehen sei hilabeteko harpidetza) 4237
2.saria (Berriaren bigarren sei hilabeteko harpidetza) 4786
3.saria (Zumaiako Talasoterapian bi lagunentzako ur zirkuitua eta menua) 1851
4.saria (Erratzun Kordoa Etxea nekazalturismoan bi lagunentzako asteburua)1328
5.saria (Larrañaga Hotela-jatetxean bi lagunentzako afaria) 4503

Epea: hilabete
Ordezko zenbakiak, hurrenez-hurren hauek dira:
0528,2531,4212,4365,1090

Santiyo egunean, sagardoa

Uztarria.eus | 2003-07-24 : 11:20

Santiago eguna. Azpeitian, baserritarren eguna. Besteak beste, Sagardo Lehiaketa izan da Enparantza Nagusian. Baina baita bestelako ekitaldi mordoa ere. Informazio gehiago

Barruko arropa

Uztarria.eus | 2003-07-23 : 17:49

Azpeitiko Euskal Herrian Euskarazek barruko arropak jarri ditu salgai Informazio gehiago

Azpeitiko Euskal Herrian Euskarazek barruko arropak jarri ditu salgai

Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz | 2003-07-23 : 12:07 | Euskara

Azpeitiko Euskal Herrian Euskarazek barruko arropak jarri ditu salgai.

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Ostegun honetan, hilaren 24an, amaituko dira Zapo Txokoko udalekuak

Uztarria | 2003-07-22 : 12:07 | Herria

Aurreko astelehenean hasi ziren Zapo Txokoko bigarren txandako udalekuak eta ostegun honetan, hilaren 24an, amaituko dira .

Legen Beltzaren diskoa, kalean

Uztarria.eus | 2003-07-22 : 11:58

Crash Music argitaletxearekin diskoa grabatu berri dute Legen Beltza taldeak. Uztailaren 22an 10.000 aleko tirada bat kaleratzekotan dira: Insanity. Kantu batzuk entzungai dauzkate euren www.legenbeltza.com webgunean Informazio ...

Zapiain, azkarrena

Uztarria.eus | 2003-07-22 : 11:43

Nuarbe, Beizama eta Aizarna inguruan jokatutako Rallyan, Joseba Zapiain izan zen azkarrena. Argazkian, Zapiain bera aurten irabazitako beste Rally batean: Irunen. (Argazkia: www.eaf-fva.net) Informazio gehiago

25 erakundek jaso dute

Uztarria.eus | 2003-07-21 : 21:28

Bai Euskarari ziurtagiria banatu zen Azpeitian joan den larunbatean, uztailaren 19an. Informazio gehiago

Bai Euskarari Ziurtagiria herriko 25 erakundek jaso zuten

Baite Azpeitiko Euskara Elkartea | 2003-07-21 : 18:07 | Euskara

Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa ekitaldia pasa den larunbatean, uztailaren 19an, ospatu zen udaletxeko arkupetan. Bertan, herriko gizarte eragile desberdinek jaso zuten ziurtagiria, guztira 25 erakunde izan ziren euskararen alde hartutako konpromisoengatik ziurtagiria jaso zuten erakundeak. Sektore desberdinetako erakundeak egon ziren ordezkatuak: herriko enpresa, sindikatu, denda, kirol talde, kultura mundua,…

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Juan Joxe Agirrek irabazi zuen 12x12 Azpeitiako I.Argazki rallya

uztarria | 2003-07-21 : 17:07 | Taldeak

Ostiralean jarri zioten txapela buruan Juan Joxe Agirreri. Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan izan zen sari banaketa, Rallyan parte hartu zuten 22 lagunen diapositibak ikusi ondoren.

 

Emaitzak: 58 | Orriak: 1 2 3