Artxiboa: 2003 6

Uztarriaren aldeko POURRA'03 martxan

Uztarria.eus | 2003-06-30 : 08:06 | Taldeak

Zapatu honetan hasiko da Frantziako Tourra. Eta iaz bezala, uztarriak POURRA antolatuko du, jolas pixkat egin eta bide batez sos batzuk ateratzeko asmoarekin.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Komertzioetan inbertsioak egiteko diru laguntzak emango ditu Komertzioaren Asistentzia Teknikoaren Gabineteak

uztarria | 2003-06-27 : 11:06 | Ekonomia

Komertzioaren Asistentzia Teknikorako Gabineteak (KATG) diru laguntzak emango ditu komertzioetan inbertitzeko. Bi urtetik gorako bizia duten komertzioentzat edo berri bat sortu nahi duen jatorriko enpresarentzat bideratuak izango dira laguntzak.

Arte eta diseinu ikastegiko ikasleen lanen erakusketa dago Antxieta Etxean

uztarria | 2003-06-25 : 17:06 | Kultura

Arte eta Diseinu ikastegiko ikasleek urtean zehar egindako lanak Antxieta Etxean daude kusgai. Astelehenean ireki zen erakusketa, eta uztailaren 11 arte zabalik egongo da.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Izarraitzko estazio megalitikoa kultur ondare izendatu dute

uztarria | 2003-06-25 : 17:06 | Kultura

Gipuzkoako estazio megalitikoak ondare kulturak izendatu ditu Gipuzkoako Diputazioko Gobernu batzordeak. Horien artean dago Izarraitz ere. Ebazpenaren arabera, monumentu izendatuko dituzte, eta gune megalitikoak babestu egingo dira.

Urolako Lanbide Hastapeneko aurrematrikula ireki da

uztarria | 2003-06-25 : 16:06 | Besterik

2003-2004 ikasturterako aurre matrikula hasi da Urola Lanbide Hastapenean. Gaur hasi eta uztailaren 4 arte egongo da izena emateko aukera.

Mobilizazio astea deitu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak

Uztarria.eus | 2003-06-25 : 16:06 | Herria

Atzo hasi zuen mobilizazio astea Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Elkarrateratzea egin zuten Landetako errotondan torturaren aurka. Sindikatuetako ordezkariak bertan ziren.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Gaueko garraio publikoa

Azpeitiko gazte koadrila bat | 2003-06-25 : 11:06 | Iritzia

Non da garraio publikoaren bultzatzea?

»» Erantzunak: 19 (Uztarria.eus...)

Urrezko aizkora Larretxeak irabazi zuen, Olasagasti erretiratu eta gero

uztarria | 2003-06-23 : 16:06 | Kirolak

Urrezko aizkora azpeitian jokatu zen igandean. Beroak gain hartu zuen, eta erritmo bizia hartu zuten aizkolariek. Olasagastik ezin izan zuen bere lana amaitu. 12tik 10 enbor moztu zituen.

Herrien arteko txapelketan azkoitiarrek irabazi zieten azpeitiarrei, ostiralean

uztarria | 2003-06-23 : 15:06 | Kirolak

Ostiralean jokatu zen herrien arteko eskupilota txapelketako finalaurrekoen bueltako partida, Azkoitian. Etxekoek irabazi zuten, garbi. Hiru partidak irabazi zituzten.

Zorionak 'quebrantahuesos'-a egin dutenei

Zale bat | 2003-06-23 : 10:06 | Iritzia

Ia 5.000 lagunek hartu zuten parte larunbatean Huescako SabiƱaniego herrian antolatzen den zikloturisten 204 km-tako itzuli gogorrean. Horietako asko euskaldunak izan ziren, eta nola ez, tartean azpeitiar ugari.

»» Erantzunak: 14 (Uztarria.eus...)

'Berria'-ri harrera bikaina Azpeitian

uztarria | 2003-06-21 : 13:06 | Euskara

Gaur sortu da Berria, euskarazko egunkari nazional berria, eta azpeitiarrek harrera bikaina egin diote, ale guztiak agortu egin direlako. Eta bihar? Eta hurrengo egunetan?

 

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

Iruzurrik ez! Etxebizitza eskubidea guztiontzat

HABEA. Azpeitiko bilgune ezkertiar abertzalea | 2003-06-21 : 12:06 | Iritzia

Ekainak 19, osteguna. Azpeitian udalak sustaturik etxebizitzen zozketa egiteko eguna. Baina ekainak 19 honetan iruzurra egiten ari dira, iruzurra azpeitiarroi eta hori esateko hainbat adibide baditugu:

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Berrehun eta hirurogei haur eta gaztek hartuko dute parte 2003ko udako ekintzetan

Azpeitiko Udala | 2003-06-20 : 17:06 | Herria

Udaleko Gazteria, Gizarte Zerbitzuak, Ingurumena eta Kiroletako sailek prest dituzte iada aisialdirako udako programa desberdinetan gauzatuko diren ekintzak. Urte honetan berrehun eta hirurogei haur eta gazte apuntatu dira Udatxiki, Udajolas, Udabentura eta Udan Alai programetako bi txandetan.

Euskarazko unibertsitatea, beharrezkoa eta gaur egun bideragarria da

Baite Euskara Elkartea | 2003-06-20 : 17:06 | Euskara

Xabier Isasi UEU (Udako Euskal Unibertsitatea)ko zuzendariak, ekainaren 18an (asteazkena) Aitonena I aretoan hitzaldi oso interesgarria eskaini zuen Baite Euskara Elkarteak antolaturik. "Behar al da Euskal Herrian euskarazko unibertsitaterik?" izan zen hitzaldiaren gaia.

Reala animatzeko zenbait ekintza antolatu ditu Udalak

Uztarria.eus | 2003-06-20 : 12:06 | Udala

Igandean Reala animatzeko zenbait ekintza antolatu ditu Azpeitiko Udalak. Donostira joateko autobusa antolatu da eta Izarraitz Pilotalekuan pantaila erraldoi bat jarriko da partidua ikusteko.

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Udal sustapeneko 57 etxebizitzaren zozketa izan da

Uztarria.eus | 2003-06-19 : 20:06 | Udala

Udal sustapeneko 57 etxebizitzaren zozketa egin da gaur arrtsaldean kiroldegian. 525 lagunek zuten izena emanda etxebizitza hauen zozketarako.

 

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Lagun Onak-en denboraldi amaierako afarian opari eta sari ugari banatu ziren

uztarria | 2003-06-17 : 18:06 | Kirolak

Lagun Onak Futbol taldeko kideek ostiralean egin zuten denboraldi amaierako afaria. Bertan sariak banatu ziren, urtero moduan. Opariak ere eman zitzaizkien taldea utziko dutenei.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Iribarren eta Olazabalek irabazi zuten Hasiberrientzako IV. Erremonte Txapelketa

uztarria | 2003-06-17 : 17:06 | Kirolak

Ostiralean amaitu zen Hasiberrientzako IV. Erremonte Txapelketan Iribarren eta Olazabal izan ziren garaile. Nafarrek 40-29 irabazi zieten herritarrei, Izarraitz pilotalekuan jokatu zen partidan.

Saninazioetarako festa egitaraua egiteko bilera egingo da ostegunean

uztarria | 2003-06-17 : 17:06 | Herria

Udaleko festa batzordeak bilera bat antolatu du ostegunean, arratsaldeko 20:00etan, "azpeitiar guztion Saninazio 2003ko festa programa osatzeko".

Herri arteko pilota txapelketan azkoitiarrek 1-2 irabazi zuten

uztarria | 2003-06-17 : 17:06 | Kirolak

Iragarpenak bete egin ziren, eta herri arteko eskupilota txapelketan azkoitiarrak izan ziren garaile iragan ostiralean Frontoi Txikian jokatutako partidetan.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Emaitzak: 48 | Orriak: 1 2 3