Artxiboa: 2003 5

'Berria berri' atala martxan da uztarria.com-en

uztarria | 2003-05-29 : 18:05 | Uztarriaeus

Uztarria.com-ek Berria berri atala jarri du martxan. Egunkari euskalduna egiteko kanpaina da Berria berri, eta Azpeitian ere badu bere oihartzuna.

Ingurugiro Etxeak produktu ekologikoen kooperatiba osatu nahi du

uztarria | 2003-05-29 : 17:05 | Besterik

Ingurugiro Etxeak martxan jarri du produktu ekologikoen ekoizpena eta kontsumoa bultzatzeko proiektua.

 

Nuarbe nagusi Launako sokatiran

uztarria | 2003-05-27 : 12:05 | Kirolak

Lur gaineko sokatiran ekimen berria da Launako txapelketa, eta Nuarbe garaipenak lortzen ari da, arazo handirik gabe.

EBA ligako igoera finala Atletiko UPV-k irabazi zuen

uztarria | 2003-05-26 : 19:05 | Kirolak

Asteburuan jokatu zen EBA ligako igoera finala, Azpeitiko kiroldegian. Atletiko UPV-k irabazi zuen, eta Jostaldi kirolak 4. postuan geratu zen.

 

Grumaleko langileak protestan

ELA Urola Kosta | 2003-05-26 : 18:05 | Ekonomia

Beste era bateko presio neurriekin hastea ez dute baztertzen

 

»» Erantzunak: 29 (Uztarria.eus...)

Peñagarikanok erraz irabazi zuen lehen mailarako pasea

uztarria | 2003-05-26 : 17:05 | Kirolak

Kepa Peñagarikano pilotari gazteak 22 eta 9 irabazi zion Haritz Berraondori bigarren mailako finala. Sakez egin zituen 11 tanto, Berraondoren hutsak nabari utziz.

 

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

EA-EAJ, 15; PSE-EE, 1 eta PP, 1

Uztarria.com | 2003-05-25 : 22:05 | Herria

EA-EAJ koalizioak 15 zinegotzi izango ditu udalean; PP-k, aldiz, lehenbiziko aldiz lortu du zinegotzi bat, eta PSE-EE beste bat. Uztarriak atera duen hauteskundeetako ale berezia irakurri dezakezu hemen.

»» Erantzunak: 58 (Uztarria.eus...)

Asisko Urmeneta: "Gazte hizkeran, hizkera informalak indar handia du hizkuntza normalizatu guztietan"

Baite Euskara Elkartea | 2003-05-23 : 19:05 | Euskara

Aitonenako aretoan, maiatzaren 21ean, Baite Euskara Elkarteak gonbidatuta hitzaldi interesgarria eman zuen Asisko Urmeneta komikilariak. "Hizkera ez formala" hartu zuen gaitzat.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Azpeitian Ertzain bati kotxea erre diote

uztarria | 2003-05-23 : 16:05 | Herria

Bart, 10:45ean autoa erre zioten Azpeitiko Ertzain bati.

»» Erantzunak: 33 (Uztarria.eus...)

Peñagarikanok pilotako lehen mailara igotzeko txartela jokoan du

Uztarria.eus | 2003-05-23 : 16:05 | Kirolak

Kepa Peñagarikano pilotari azpeitiarrak Aritz Berraondo antzuolarraren aurka bigarren mailako txapela jokatuko du igandean Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, 17:00etan. Bigarren mailako txapelarekin batera datorren urtean lehen mailan aritzeko aukera dute jokoan biek. Azpeititik pilota partida ikustera joateko autobusa ere antolatu du Ilunpek.

Valdemoroko auziaren inguruan ez zen adostasunik lortu udaletxean

uztarria | 2003-05-21 : 19:05 | Udala

Valdemoroko presoen egoera larria dela eta mozioa aurkeztu zuen Azpeitiko Sozialista Abertzaleak (ASA) taldeak udalean. Mozioa ez zen onartu, EAJk eta EAk kontrako boza eman baitzuten.

 

Udalak tortura ekiditeko 9 puntuak onartu ditu

uztarria | 2003-05-21 : 16:05 | Udala

Iragan maiatzaren 5ean TATen prebentzio plana onartu zuen Udalak. Tortura ekiditeko bederatzi puntuak jasotzen zituen mozioarekin batera 1200 herritarren sinadurak jaso zituzten udaleko taldeek.

Nola banatuko dira eserlekuak hauteskundeetan?

Uztarria.com | 2003-05-21 : 13:05 | Herria

Botoen arabera eserlekuak banatzeko, D'Hondt legea erabiltzen da hauteskundeetan. Bada, kalkulu hori automatikoki egiten duen "kalkulagailua" jarri du martxan Sustatu webguneak. Berezitasun batekin: kalkulu bikoitza egiten du, legez kanpo utzitako zerrendak kontutan hartuta, eta kontutan hartu gabe. Azken hauteskundeetako emaitzekin probatu dugu tresna, eta hona emaitzak.

 

»» Erantzunak: 15 (Uztarria.eus...)

Enparan kalean etxea bota dute

uztarria | 2003-05-21 : 12:05 | Udala

Enparan kaleko 34. zenbakia bota dute gaur, udalaren aginduz. Bertan Udak sustapeneko etxebizitzak egiteko asmoa dute.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

'Kafe' eta Haikako beste inputatuen gurasoek beraien seme alabak bi urtez gartzelan egon izana salatu dute

uztarria | 2003-05-20 : 18:05 | Besterik

Haika eta Segiko sumarioetan inputatutako presoen gurasoak larunbatean batzarra egin zuten Gasteizen, beraien seme alaben egoera aztertzeko.

Urolaerdia.net orria sortu da Azpeitia eta Azkoitiko turismoa bultzatzeko

Uztarria.eus | 2003-05-20 : 17:05 | Herria

Urola Erdia eskualdea ezagutzeko eta bisitatzeko, Azkoitiak eta Azpeitiak www.urolaerdia.net orrialdea aurkeztu dute.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Nuarbe gogor hasi zen lur gaineko Launako Txapelketan

uztarria | 2003-05-20 : 17:05 | Kirolak

Nuarbe lehenengo postuan gelditu zen, larunbatean hasitako Launako txapelketan.

Habea: "Habea eta AuB plataformen bozak etxe guztietara banatzen saiatuko gara"

Uztarria.eus | 2003-05-20 : 16:05 | Herria

Habea Azpeitiko plataformak AuBren nahiz Habearen bozak herritar guztiengana iristeko ahalegin guztiak egingo dituela jakinarazi du. Lan horretan azpeitiar guztien laguntza eskatu dute, "bozak non falta diren esanaz, bakoitzak bere inguru gertuenean bozkak ziurtatuaz, bozen lapurketak salatuaz, banaketan parte hartuaz eta bakoitzak egoki ikusi ditzakeen bestelako gauzak eginaz".

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

Aerobik eta gimnasia ikastaroan izena emateko deialdia egin du Udal Kirol Patronatuak

uztarria | 2003-05-19 : 17:05 | Kirolak

Aerobik eta gimnasiako ikastaroetan parte hartu nahi duenak orain du izena emateko aukera. Kiroldegian eta igerilekuan eman dezake izena ikastaro horietara joan nahi duenak, edo bi zenbaki hauetako batera deituz: 943814121 edo 943813069.

Urola Ikastolak behin behineko informazio gela zabalduko du bihar

Urola Ikastola | 2003-05-19 : 16:05 | Besterik

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk informazio gela bat zabalduko du bihar Hartzubiko errota aurrean dagoen lokalean. Informazio gela maiatzaren 24a arte irekita izango da bertara hurbildu nahi duen ororentzat.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Emaitzak: 38 | Orriak: 1 2