Artxiboa: 2003 4

Ehun lagun inguru kontzentratu dira Udalbiltzaren kontrako operazioa salatzeko

Uztarria.eus | 2003-04-30 : 21:04 | Besterik

Espainiako Estatuaren "beste eraso bat" salatzeko kontzentratu dira gaur iluntzean Azpeitiko plazan ehunen bat lagun; hain zuzen, Udalbiltzaren kontrako operazioa salatzeko.

 

Demokrazia, justizia, autodeterminazioa

ELA, LAB, EHNE eta HIRU | 2003-04-30 : 12:04 | Ekonomia

Maiatzaren Lehena datorren guztietan langile nortasuna eta klase kontzientzia berresteko aukera izaten dugu. Izatez, sistemaren defendatzaileek behin eta berriz esaten dute klaseak iraganeko kontuak direla, berdintasun eta aukeren munduan bizi garela, baina argi dago dirua eta boterea daukatenak eta menpeko lanpostu prekario eta askotan gutxi ordainduetan kateaturik gaudenen arteko banaketa nabarmena dela. Are gehiago, globalizazio neoliberalaren babespean klase kapitalistak etengabean jarraitzen du aberastasuna metatzen, eta lanak ematen dituen errenten eta kapitalaren eta enpresen errenten arteko distantzia gero eta handiagoa da.

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Maiatzaren 1a. Landu zure sexualitatea

EHGAM eta Gaytasunako kide azpeitiarrak | 2003-04-30 : 09:04 | Iritzia

Azken egunotan, langileria edo sindikalismoak duen eginbeharraz iritzi asko entzun ditugu, horietako batzuk kontrajarriak gainera.

Lagun Onakeko mendizaleak Sierra Nevadan izan ziren Aste Santuan

Lagun Onak, M.B. | 2003-04-29 : 19:04 | Kirolak

Aurten ere azkenengo urteetan bezala Aste Santuetako jaiak aprobetxatu dituzte Lagun Onak Mendi Bazkunakoek mendi berriak ezagutzeko. Apirilaren 16tik 21a bitartean Sierra Nevada inguruan ibili dira, 36 lagun izan dira bertan eta Mulhacén (3.479 metro), Loma Pelada (3.185 metro) eta La Veleta (3.396 metro) gailurrak igotzea lortu dituzte.

 

Giro paregabean inauguratu dute Hazparnen ikastolaren eraikin polita

Baite Euskara Elkartea | 2003-04-28 : 12:04 | Euskara

Hazparnek ere badauka ikastolako eraikin moderno eta txukuna, atzo inauguratu zutelako. Giro ederrean igaro zen eguna. Azpeitiarekin anaituta dago Lapurdiko herria, eta han izan ziren Ikasberri Ikastolako eta Baite Euskara Elkarteko ordezkariak.

 

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Hazparneko ikastola eraikin berria igande honetan inauguratuko da

Baite Euskara Elkartea | 2003-04-25 : 11:04 | Euskara

Igande honetan inauguratuko da Hazparneko ikastolako eraikin berria. Inaugurazio ekitaldia 12:00etan izango da, eta Azpeititik bertara joateko autobusa 09:30ean izango da anbulategian Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolatuta. Baiteko ordezkaritza ere joango da.

 

Lakrikun antzerki taldea aktore bila ari da

Lakrikun Antzerki Taldea | 2003-04-24 : 19:04 | Kultura

Azpeitiko Lakrikun antzerki taldea taularatu asmo duen antzerki berrirako antzezle bila ari da. Horregatik, bilera irekia antolatu dute astearterako, apirilaren 29rako.

'Kutsidazu bidea, Ixabel' antzezlanerako sarrerak jarri dira saltzen

Uztarria.eus | 2003-04-24 : 17:04 | Kultura

Zuhatz, Orkatz eta Pastorkua tabernetan eta Uztarriaren egoitzan (Julian Elorza Hiribidea 4-2 ezkerra) jarri dira saltzen maiatzaren 2an, Soreasun, izango den Gorringo taldearen Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanerako sarrerak.

 

Azpeitiko IV. Erremonte Txapelketa bihar, apirilaren 25ean, hasiko da

Uztarria.eus | 2003-04-24 : 10:04 | Kirolak

Atzo, apirilaren 23an, aurkeztu zen Azpeitiko IV. Erremonte Txapelketa Loiola Hotelean. Aurtengo edizioan 16 erremontelari arituko dira lehian, Azpeitiko erremontelari profesional guztiei jokatzeko aukera ematearren - herriko eskolako bederatzi lagunek hartuko dute parte txapelketan-, eta ondorioz kanporaketak zortzi egunetara luzatuko dira. Kanporaketak datorren ostiralean, apirilaren 25ean, hasiko dira eta ostilarero izango dira ekainaren 6a arte. Txapelketato finala, berriz, ekainaren 13an izango da.

 

Gure osasunarekin ez da jokatzen

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS | 2003-04-23 : 17:04 | Iritzia

Urtez urte, apirilaren 28an laneko segurtasun eta osasunaren nazioarteko eguna ospatzen da, nahiz eta gure konpromiso sindikala hauxe izan behar den: segurtasun eta osasunaren gaiei lehentasuna ematea gure eguneroko lanean.

Francisco Javier Piñeiro da PPko zerrendaburu eta Francisco Javier Buron EB/IUtik

Uztarria.eus | 2003-04-23 : 16:04 | Herria

Gaur egin dira publiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) maiatzeko udal hauteskundeetarako zerrendak. Uztarrian aurrez, PNV-EAko eta Habeako zerrenden berri eman zen, baita PSE/EE zerrendaburua zein izango zen ere. PPtik Francisco Javier Piñeiro izango da zerrendaburua Azpeitiko udalerako. Eta Ezker Batuak ere aurkeztu du hautes zerrenda udalera, lehena Francisco Javier Buron da; aurrez Uztarriari Gipuzkoako EBtik Azpeitian ez zirela aurkeztuko azaldu bazioten ere.

Lurrinezko trenean 1.548 bidaiari ibili dira Aste Santuan

Uztarria.eus | 2003-04-23 : 11:04 | Besterik

Aste Santuko bost jaiegunetan 1.548 bidaiari ibili dira Burnibidearen Euskal Museoko lurrinezko trenean. Iaz baino 500 pertsona gehiago ibili dira aurtengo Aste Santuetan lurrinezko trenean.

Kamioi bat irauli da Landetako biribilgunean

Uztarria.eus | 2003-04-22 : 13:04 | Herria

Goizaldean adreiluak zeramatzan kamioi bat irauli da eta zama galdu du Landetako biribilgunean. Errepidea une batez itxita izan da.

 

2003ko Aberri Eguna

ELA eta LAB | 2003-04-16 : 16:04 | Iritzia

Langileei eta, oro har, euskal gizarteari honako agiria dakarkiegu ELAk eta LABek Aberri Eguna dela-eta; agiri honekin sindikalismoak Euskal Herriaren nazio-eraikuntzan bere ekarpena egiteko borondate irmoa adierazi nahi du.

PSE-EEko alkategaia Manoli Uranga da

Uztarria.eus | 2003-04-16 : 16:04 | Udala

Maiatzaren 25ean izango diren udal hauteskundeetarako PSE-EEko zerrendaburua Manoli Uranga izango da. Hala jakinarazi dio Uztarriari Gipuzkoako PSE-EEk.

"Euskaldunok etnia eta hizkuntza askoren nahaste borrastea gara, baina nahaste borraste egituratua"

Baite Euskara Elkartea | 2003-04-16 : 13:04 | Euskara

"Euskaldunok etnia eta hizkuntza askoren nahaste borrastea gara, baina nahaste borraste egituratua" azaldu zuen Koldo Izagirrek Baite Euskara Elkarteak antolatutako hitzaldian. Jarraian hitzaldi horretako pasarte batzuk bildu dira.

 

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Miren Odriozola da Habeako alkategaia

Uztarria.eus | 2003-04-16 : 10:04 | Herria

Atzo, apirilaren 15ean, Habea herri plataformaren hautes-zerrenda onartu zen Sindikatu Zaharrean arratsaldeko 8:30ean egindako herri batzarrean. Miren Odriozola da Habea herri plataformako alkategaia. Miren gaur egun Azpeitiko Sozialista Abertzaleak udalean duen zinegotzietako bat da.

 

Julian Eizmendi: "Azpeitiar ororen bizi kalitatea hobetzea da gure helburua"

Uztarria.eus | 2003-04-15 : 13:04 | Herria

Aitonena Ieko aretoan Julian Eizmendiren, EAJ-EA koalizioaren alkategaiaren, aurkezpen ekitaldia izan da gaur eguardian. Mahaian Juan Mari Juaristi (EAJ) eta Iñaki Galdos (EA) izan ditu lagun Julianek, eta EAJ-EA koalizioak legegintzaldi berrirako Azpeitian duen helburuez eta erronkez hitz egin du.

 

Trenaren Museoak Aste Santutan ordutegi berezia izango du

Uztarria.eus | 2003-04-14 : 11:04 | Besterik

Burnibidearen Euskal Museoak Aste Santuko oporraldian ordutegi berezian izango da zabalik. 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

 

Dantza, marrazketa eta lorategien diseinua, ikastaro berriak Zapo Txokon

Uztarria.eus | 2003-04-14 : 10:04 | Udala

Zapo Txoko Gaztelekuak urteko bigarren hiruhilabetekoari dagokion programa ezagutzera eman berri du. Apiriletik ekainera bitartean sabel dantza, marrazketa eta pinturaren hastapenak, terraza eta lorategietako diseinuaren hastapenak eta dantza garaikideko ikastaroa antolatu dira. Ikastaro hauetan guztietan parte hartzeko 14 urtetik gorakoa izan behar da, eta izena apirilaren 25a baino lehen eman behar da.

Emaitzak: 45 | Orriak: 1 2 3