Artxiboa: 2002 12

2003. urterako udal zerga, tasa eta prezio publikoak

Azpeitiko SOZIALISTA ABERTZALE zinegotzi taldea | 2002-12-30 : 13:12 | Iritzia

Urtero bezala Azpeitiko udalari ere 2003. urterako udal zerga, tasak eta prezio publikoak eguneratzeko garaia iritsi zaio, eta Azpeitiko SOZIALISTA ABERTZALE taldeak, bere proposamenen berri eman nahi die herritarrei, besteak beste, herritar guztien poltsikoari eta zerbitzuei zuzen zuzenean eragiten dien erabaki garrantzitsua delako.

 

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

Joseba Albizu da 2002. urteko kirolaria

Uztarria.eus | 2002-12-27 : 18:12 | Kirolak

Gaur eguardian udaletxeko areto nagusian 2002. urteko kirolariei sariak banatu zaizkie. Urteroko ekitaldia izan da hau, Azpeitiko eta urteko kirolari onenaren izendapena. Aurrena, banan-banan, kirolez-kirol, kirol talde bakoitzak aukeratutako kirolari onenen sariak banatu dira. Guztira 25 sari. Ondoren, 2002ko kirolariaren saria banatu da. Saria Joseba Albizu txirrindulariarentzat izan da.

II. San Silbestre lasterketarako dena prest da

Uztarria.eus | 2002-12-26 : 13:12 | Kirolak

Iraurgi Atletismo taldeak antolatuta II. San Silbestre lasterketa datorren abenduaren 31ean izango da herrian. Lasterketa nagusia eguardian ospatuko da eta 8.300m izango ditu. Iraurgik Udalaren babesa izan du lasterketa antolatzeko.

Arbitroaren erabakiek nabarmen kaltetu zuten Jostaldi liderraren aurka jokatutako partidan

Areto Futbol Taldea | 2002-12-23 : 22:12 | Kirolak

Azpeitiko areto futbol taldeak txapelketa ofizialean parte hartzen daramatzan zazpi urteetan izan duen "lapurretarik handiena" sufritu behar izan zuen joan den asteburuan jokatu zuen partidan. Allerru Bekoerrota liderraren aurka jokatu zuen Lezon eta arbitroak batez ere bigarren zatian hartutako erabakiek –etxekoen aldekoak beti– nabarmen kaltetu zuten Jostaldi, partida galtzeraino. Talde azpeitiarrak idatzia helaraziko du aurki Gipuzkoako Areto Futboleko Federaziora, arbitroaren jarrera lotsagabea eta bertako jokalarien tratu mesprezagarria salatzeko.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Igogailu elektrikoa

Maite Arauzo Azpeitia | 2002-12-23 : 17:12 | Iritzia

Orain dela gutxi iritsi zitzaidan etxera udalaren hirigintza proiektuen berri ematen zuen liburuxka bat. Interesgarria denik ukatzen ez dudan arren, badago hutsune bat, ziur nagoena, jende asko nirekin bat etorriko dela: Santutxo eta Etxe-Alairako igogailua.

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

'Larunbatez Jolas 2003'rako begirale deialdia

Uztarria.eus | 2002-12-20 : 17:12 | Besterik

Azpeitiko Gazteria Departamenduak "Larunbatez Jolas 2003" programan begirale gisa parte hartu nahi lukeen gazte orori deialdia luzatzen dio.

Joseba Albizuk Scanavino-La Verve talde profesionalarekin sinatu du bi denboralditarako

Uztarria.com | 2002-12-20 : 16:12 | Kirolak

Joseba Albizu azpeitiar txirrindulariak jada aurkitu du profesionaletara igarotzeko taldea, italiako Scanavino-La Verve taldea hain zuzen.

Kamioi bat gurutzatu arazi dute Garmendi gainean

Uztarria.eus | 2002-12-19 : 15:12 | Herria

Oñatiarra enpresako kamioi bat gurutzatu arazi du pertsona talde batek eguerdian Garmendi gainean, Azpeitiko saihesbidean. Ondorioz, saihesbidea itxita dago autoentzako bi norabidetan.

 

»» Erantzunak: 13 (Uztarria.eus...)

Euskal Herriarentzako duintasuna aldarrikatuz manifestazioa egin da

Uztarria.eus | 2002-12-19 : 15:12 | Herria

Euskal Herriak Erantzun Ekimenak deituta eta Euskal Herriarentzako duintasuna aldarrikatuz mobilizazioak egingo dira egun osoan zehar. Goizean, gaurko lehen lanuztea egin da, 11:00etatik 13:00etara. Eta 11:30ean manifestazioa egin da herriko kaleetan barrena.

 

»» Erantzunak: 16 (Uztarria.eus...)

Joxe Takolo Beka Nanga Parbat 2002 espedizioarentzat izango da

Uztarria.eus | 2002-12-19 : 12:12 | Kirolak

Nanga Parbat 2002 espedizioak eskuratu du Joxe Takolo Beka, eta Santo Tomas Egunean, larunbatean, jasoko dute 3.606.07 euroko dirulaguntza. Epaimahaiak aho batez hartutako erabakia da hau, "proiektuaren mailan eta taldearen ibilbidean oinarrituta".

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Gotzon Aranburu larriki zauritua da Puerta del Hierro ospitalean

Uztarria.eus | 2002-12-18 : 13:12 | Herria

Gotzon Aranburu azpeitiarra atzo Guardia Zibil eta ustezko bi etakideek izandako tiroketan larriki zauritu zen, eta Puerta Del Hierro ospitalean da.

 

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Konzentrazioa izan da eguardian Antonio Molinaren hilketa dela eta

Uztarria.eus | 2002-12-18 : 12:12 | Herria

Antonio Molinaren hilketa dela eta, Azpeitiko Udaleko Alkateak, EAJ eta EAko Zinegotziek dietuta konzentrazioa izan da Enparantza Nagusian.

 

»» Erantzunak: 17 (Uztarria.eus...)

Bidezko denda zabalik da atzotik

Uztarria.eus | 2002-12-18 : 11:12 | Taldeak

Bidezko denda atzo zabaldu zuen Parrokiko Mixio Taldeak elizbarrutiak Eliz Kalean duen egoitzan (Frontoi Txiki alboan). Bertan jakiak eta artisautza produktuak eros daitezke, eta bide batez herri txiroen garapen soziala bultzatu, besteak beste. Denda urtarrilaren 5a arte zabalik izango da.

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

"Urolako Trena 1926-1986" liburua aurkeztu zen

Uztarria.com | 2002-12-17 : 19:12 | Herria

Larunbatean aurkeztu zen Udaletxean Urolako trenari buruz egin den liburua. Aurkezpen ekitaldian izan ziren Jose Mari Bastida, Azpeitiko alkatea, Alvaro Amman, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri-Lanetako Sailburua eta liburuaren hiru egileak, Inazio Artetxe, Lurdes Odriozola eta Juanjo Olaizola.

 

Euskal Herriaren aldeko egunean kalera ateratzeko deialdia egin zuen Erantzun Ekimenak

Uztarria.eus | 2002-12-16 : 18:12 | Herria

Larunbatean prentsaurrean Euskal Herriak Erantzun Ekinemak Euskal Herriaren aldeko egunean, hilaren 19an, kalera ateratzeko deialdia egin zuen. Prentsaurrean herritar ugari bildu zen eta bertan irakurritako idatzia oso-osorik duzu jarraian:

 

Goxube taldea finalean izango da Bertso Parranda 2002an

Uztarria.eus | 2002-12-16 : 14:12 | Kultura

Ostiralean, abenduaren 13an, Zestoako Uztapide tabernan, Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertso Parranda 2002ko lehen finalaurrekoa izan zen. Bi talde aritu ziren bertan: Beti Gazte eta Goxube. Goxube taldeak egin zuen aurrera, ondorioz finalean izango da.

 

104 kiloko burdinarekin Urko mendira igotzeko saiakera

Uztarria.com | 2002-12-13 : 11:12 | Kirolak

Igande honetan Inaxio Arregik marka bat ontzeko saiakera egingo du Eibarren. 104 kiloko burdina bizkarrean hartu eta 793 metro dituen Urko mendira igotzen saiatuko da. Herriko tren geltokitik aterako da goizeko 09:00etan eta mendiaren gailurreraino dauden lau kilometro eta erdi igo beharko ditu.

 

»» Erantzunak: 10 (Uztarria.eus...)

Atzo zozketatu ziren Santo Tomasetako postuak

Uztarria.eus | 2002-12-12 : 13:12 | Herria

Atzo udaletxeko Areto Nagusian zozketatu ziren Santo Tomas egunerako postuak. Aurten 12 postu izango dira plazan, 10 txorizoak saltzen eta beste biak kamixeta eta bestelako produktuekin.

 

Areto futboleko Jostaldik garaipena behar du sailkapeneko goiko postuetara hurbiltzeko

Areto Futbol Taldea | 2002-12-11 : 18:12 | Kirolak

Astebeteko atsedenaldiaren ostean, Azpeitiko areto futbol taldeak azaroan erakutsitako maila ona berreskuratu nahiko du larunbat honetan Donostiako Benta Berri taldeari irabazita. Jostaldik Oreretan jokatu zuten azken partidan galtzaile irten zen (3-2) eta, beraz, asteburu honetan sailkapeneko goiko postuetara hurbiltzeko aukera eman diezaiokeen garaipena lortu nahiko du.

Eusko Jaurlaritzak ez ditu uztarria.com eta liburuxka biografikoak lagunduko

Uztarria.eus | 2002-12-11 : 16:12 | Taldeak

Eusko Jaurlaritzak uztarria.com eta liburuxka biografikoen proiektua, Imanol Elias eta Patxi Altuna herritarren biografikoak, ez laguntzea erabaki du. Arrazoia bi proiktuek lortutako puntuazio maila baxua da. Herri aldizkariak aldiz aurrenkontu osoaren %10koa jasoko du, 6.900€.

Emaitzak: 37 | Orriak: 1 2