Artxiboa: 2002 11

Gu ere, Euskal Presoak Euskal Herriratzearen alde!

Euskal Presoak Euskal Herrira Azpeitiko Plataforma | 2002-11-29 : 10:11 | Herria

Urtearen azken txanpan sartuan garen honetan, presoen egoera eta bizi-baldintzak aipatzen hastea guztiok mila aldiz entzun ditugun kontuak errepikatzea litzateke. Ondotxo dakigu egoera zeinen gogorra den espetxeetan, eta behin baino gehiagotan ikusi eta bizi izan dugu honek gure herrira dakarren sufrimendua zenbaterainokoa den.

»» Erantzunak: 6 (Uztarria.eus...)

Joseba Albizuk Cafes Baque talde berriaren eskaintzari uko egin eta Italiako talde batean korrituko du

Uztarria.eus | 2002-11-28 : 16:11 | Kirolak

Joseba Albizu txirrindulariak txirrindularitza profesionalerako jauzia emango du datorren denboraldian Italiako talde batekin.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Gurasoen Txokoa abian da

Uztarria.com | 2002-11-28 : 16:11 | Herria

Azpeitiko Udaleko Gazteria departamenduak martxan jarri berri du Gurasoen Txokoa III programa, Ludotekako ekintza osagarri bezala. Programa 3 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoei eta heziketa gaien inguruan interesa duen edozeini zuzendua dago. Programa honen barruan antolatu diren hitzaldiak gaur, azaroaren 28an, hasiko dira.

Mikel Olaizolari hitz bi

Patxi Saez Beloki (Azpeitiko Udalaren hizkuntza normalizaziorako teknikaria) | 2002-11-28 : 14:11 | Iritzia

Ez dakit Mikel Olaizola jaunak plaza honetan idatzitako "iritzia" (2002/11/16) bere izenean "soilik" eman duen argitara. Nire ustez, irakurlearen argigarri, norbera non dabilen eta zertan dabilen adierazi beharra dago irakurleari irakurritakoaren "irakurketa" egiten laguntzeko. Nire erantzuna, behintzat, argi gera bedi hasera-haseratik, ez da Azpeitiko Udalaren izenean, neure buruaren izenean eta izanean baizik (Mikel Olaizolak dioen bezala "Azpeitiarra ez den Patxi Saez euskara teknikaria"-ren izenean).

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Donostiako Maratoian ere azpeitiarrak parte hartu zuten

Uztarria.eus | 2002-11-28 : 11:11 | Kirolak

Donostiako maratoirako 19 azpeitiarrek eman zuten izena, baina ez dakigu denak parte hartu zuten lasterketan. Horra jarraian, sailkapen nagusian Uztarriak aurkitu dituen azpeitiar batzuen izenak eta denborak.

Aski da! Osasun administrazioan euskaraz!

Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz | 2002-11-28 : 10:11 | Iritzia

Badirudi gure herrian euskaldunok hizkuntza eskubide oro errespetatua dugula, eta hau zalantzan ez jartzearen arrazoia, Azpeitia herri euskalduna dela uste izatea da. Baina euskaldun garenok, lehenik eta behin ‘gure herria’ terminoak oinarrian duen esanahia argitu beharko genuke hizkuntz eskubideez mintzo garenean.

»» Erantzunak: 9 (Uztarria.eus...)

VII. Argazki Rallyaren irabazleak erabaki dira

Azpeitiko Argazki Elkartea | 2002-11-27 : 12:11 | Taldeak

Pasa den astelehenean, azaroaren 25ean bildu zen epaimahaia Azpeitiko Argazki Elkartean eta 66 partaideen argazki bildumak ikusi ondoren honako emaitza erabaki du:

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

VII. Errezil Sagarraren Azoka izango da igandean Errezilen

Errezilgo Azoka | 2002-11-27 : 11:11 | Besterik

Datorren igandean, abenduaren 1ean, VII. Errezil Sagarraren Azoka izango da Errezilgo Azokak antolatuta. Azoka honetan, herriko baserritarrak sagar eta sagarkiak erakusgai eta salgai izan ohi dituzte, eta era berean, herritarrek eginiko hainbat eskulan ere erakusgai izan ohi dira.

Nagore Aranburu:"Topaketetek erreferentzi puntu bat izan behar lukete taldeak biltzeko eta gauza desberdinetaz mintzatzeko"

Uztarria.com | 2002-11-26 : 17:11 | Kultura

Nagore Aranburu azpeitiarra, Azpeitiko Euskal Antzeki Topaketetan izan da Natatxa eta bere lagunak antzezlanarekin. Azaroaren 24an izan zen Soreasun antzezlana eta aretoa jendez bete zen.

 

Zorionak Azpeitiko Udala

Mikel Olaizola Borda | 2002-11-26 : 17:11 | Iritzia

Euskara biziberritzeko plana dela eta. "Ezer ez egin ezta egiten utzi ere"

Kuadrilen arteko konzentrazioak

Azpeitiko Gazte Ekimena | 2002-11-26 : 14:11 | Herria

Idatzi honekin beste behin ere zuongana jotzen dugu presoen eskubideen defentsan antolaturiko garrantzi handiko ekimen berri batetarako deia luzatzera.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Herrien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Konferentzia

Udalbiltza | 2002-11-26 : 13:11 | Besterik

Udalbiltzak abenduaren 6, 7 eta 8an, Donostiako Kursaal Jauregian burutuko duen 'Herrien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Konferentzi'ren berri eman nahi die azpeitiarrei.

Aceralian gertatutako lan istripua salatzeko konzentrazioa izan da eguardian

Uztarria.eus | 2002-11-25 : 16:11 | Herria

Eguerdiko hamabietan elkartu dira baskula ondoan Aceraliako langileak joan den larunbatean gertatutako lan istripua salatu asmoz. Ondoren manifestazioa egin dute eta hamabi t´erdietan ELA, LAB eta STEE EILAS sindikatuek deituta konzentrazioa egin dute enpresako bulegoen aurrean.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Jende ugari bildu zen Itsasiren 25. urteurreneko azken emanaldira

Uztarria.eus | 2002-11-25 : 11:11 | Kultura

Itsasi Euskal Kultur Taldeak ekitaldi jendetsu batean zilarrezko ezteien azken ospakizuna izan zuen Izarraitz pilotalekuan larunbatean. Lehena, oraina eta geroa emanaldian 158 lagunek hartu zuten parte, taldeko partaide izan ziren eta gaur egun diren musiko nahiz dantzariek.

 

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Iñigo Aranbarri hizkuntza, euskara eta ideologiaz aritu zen

Baite Azpeitiko Euskara Elkartea | 2002-11-25 : 11:11 | Euskara

Baite Euskara Elkarteak antolaturik, feria egunean ohi bezala, 25 lagun bildu ziren Azpeitiko Aitonenan. Joxe Luis Otamendik sarreran aipatu zuen: Idazle ugaria dela lan asko eta hainbat alor jorratuak dituena: poesia, nobela, kronika, saiakera...Artikulu ugariren egile: Jakin, Argia, Euskaldunon Egunkaria... Hitzaldiaren gaia: “Hitzak eta giltzak” bere liburuan jorratutako gaia dakar: “Hizkuntza, euskara eta ideologia”.Hitzak markatutako kartak bezala dira. Bakoitzak zein begirada, jarrera hartzen duenaren baitan erabiltzen ditugunak.

 

Uztarria.com Software Libreko Mintegian izan da

Uztarria.com | 2002-11-25 : 09:11 | Uztarriacom

Larunbatean, azaroaren 23an, UEUk (Udako Euskal Unibertsitateak) antolatuta Software Librearen II. Euskal Mintegia izan zen. Aretoa bete egin zen, eta sarrera eskatutako batzuk kanpoan gelditu ziren. Bederatzi hitzaldi labur izan ziren, eta horietako bat, uztarria.com honi buruzkoa.

 

Emakumeok,...

Izarraitzpeko Sorginak | 2002-11-22 : 16:11 | Iritzia

Azaroaren 25a, Emakumearanganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta, Izarraizpeko Sorginak biharko manifestazioa antolatu du Azpeitian. Horregatik emakumeei kalera ateratzeko deia egiten du.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Baitek Kontxu Odriozolaren sei liburu biografiko zozketatu ditu

Baite Euskara Elkartea | 2002-11-22 : 13:11 | Taldeak

Karmelo Otaegi, Iban Arregi, Manuel Agirre, Amaia Urbieta, Joxe Mari Galarraga eta Joxe Manuel Gurrutxaga dira Baite Euskara Elkarteak zozketatutako Kontxu Odriozolaren liburu biografikoaren irabazleak. Bakoitzak ale bana jasoko du.

Itsasiren 'Lehena, oraina eta geroa' Izarraitz pilotalekuan

Itsasi Euskal Kultur Taldea | 2002-11-21 : 16:11 | Taldeak

Itsasi Euskal Kultur Taldeak bere zilarrezko ezteien ospakizunean, hainbat ekitaldi antolatu ditu urte osoan zehar, baina azaroaren 23an Antzerki Topaketen barnean Izarraitz pilotalekuan eskeiniko den emanaldia izango da guztietan garrantzitsuena: Lehena, oraina eta geroa.

Asteburuan ospatuko du Santa Zezilia eguna Udal Musika Bandak

Uztarria.eus | 2002-11-21 : 16:11 | Kultura

Bihar, arazoaren 22a Santa Zezilia eguna dugu, musikarien eguna, eta urtero bezala, gure herriko bandak astebururako hainbat emanaldi aurreikusi ditu egun handia ospatzeko. Aurtengo ospakizunen baitan bandak Jabier Bergara Pio eta Joxe Arruti Josetxo omenduko ditu eta zutohial berria estreinatuko du.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Emaitzak: 47 | Orriak: 1 2 3