Artxiboa: 2002 10

Azaroko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria.com | 2002-10-31 : 18:10 | Taldeak

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatu da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara. Eta beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Jadanik, bi aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

EHNA ateratzeko aldaketak egin dira

Azpeitiko Bai Euskal Herriari | 2002-10-31 : 14:10 | Herria

Hemendik aurrera EHNA ateratzeko ordaindu beharreko 12 euroak Euskadiko Kutxan (Laborala)bakarrik egin daitezke. Izan ere, Udalbiltzak bere Kutxa-ko kontua itxi du.

»» Erantzunak: 9 (Uztarria.eus...)

Azpeitiko Udalak uztarria.com webgunea ez du diruz lagunduko

Uztarria.eus | 2002-10-31 : 12:10 | Uztarriacom

Uztarria.com webguneak aurten ez du Azpeitiko Udalaren diru laguntzarik jasoko. 2002 urterako 15.325,81 euroko aurrekontua du webguneak. Azpeitiko Udalean, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan eskatu da webgunerako diru laguntza. Foru Aldundiak 4.000 euroko diru laguntza eman dio eta Eusko Juarlaritzaren erantzuna oraindik ez du jaso Uztarria.com-ek (3.240 euroko diru laguntza eskatu du Jaurlaritzan)

»» Erantzunak: 13 (Uztarria.eus...)

Tamaina handiko hondakinak astelehenean bilduko dira

Uztarria.eus | 2002-10-31 : 11:10 | Besterik

Rezikleta etxeak ez du bihar tamaina handiko hondakinik bilduko jai eguna delako, eta ondorioz, gaur gauean traste zaharrak kalera ez ateratzea eskatzen da. Bilketa astelehenera atzeratu du.

Otarra ekologikoak atera ditu Ingurumenaren Etxeak

Ingurugiro Etxea, 4R Fundazioa | 2002-10-30 : 12:10 | Besterik

Gabon festen atarian gaudenez, eta ditugun ohiturak direla medio, enpresa askotan eta administrazio publikoan bezeroei eta langileei zer opari egin erabakitzen ariko dira. Hau dela eta, Ingurumenaren Etxeak, Biolur Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikorako Elkartearen lankidetzarekin, otarra tradizional bat oparitu beharrean, otarra ekologiko bat eskaintzeko aukera eman nahi du.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Sansebastianetako karrozaren lehiaketa abian da

Uztarria.eus | 2002-10-30 : 12:10 | Udala

Udaleko Festa Batzordeak San Sebastian Egunean, urtarrileran 20an, umeen danborradarekin ateratzen den karroza lehiaketa bidez erebakiko du. Karrozaren gaia zezen plaza izango da, datorren urtean 100 urte beteko baititu. Interesatutako guztiek azaroaren 15a dute beren lanak aurkezteko azken eguna, eta aukeratutako karrozaren egileak 1.200€ saria jasoko du.

Uztarriak 600 bazkide ditu jada

Uztarria.eus | 2002-10-30 : 11:10 | Taldeak

Uztarria Kultur Koordinadoraren komunikazio proiektuak (herri aldizkaria, uztarria.com, biografiak) gero eta babes handiagoa dauka azpeitiarren artean, dagoeneko 601 bazkide dituelako.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Eli Lasa eta Pedro Otaegi dira Baiteren hamargarran irabazleak

Baite Euskara Elkartea | 2002-10-30 : 11:10 | Euskara

Elisabet Lasa Arozena eta Pedro Otaegi Labaka Baite Euskara Elkartek bazkideeak izan dira Baiteren hamargarren zozketako irabazleak. Biek Gotain dendako produktu bana irabazi dute: Eli Lasak Chanel-en perfumea emakumeentzat (Coco Mademoiselle), eta Pedro Otaegik Chanel-en perfumea gizonezkoentzat (Allure).

Zorionak! Azpeitiko Udalari

Mikel Olaizola Borda | 2002-10-29 : 17:10 | Iritzia

Azpeitiako udalak antolatutako hitzaldiaren inguruan:

Azaroaren 3an izango da Mendiko VII. Argazki Rallya

Azpeitiko Argazki Elkartea eta Lagun Onak, MB | 2002-10-29 : 11:10 | Taldeak

Datorren igandean, azaroaren 3an, Mendiko VII. Argazki Rallya ospatuko da. Rallya Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak M.B.k antolatzen dute, eta Errezil inguruan izango da. Sari banaketa, berriz, azaroaren 30ean izango da, eta ateratako diapositiben emanaldia ere eskainiko da.

Kultur taldeek dirulaguntzak eskatzeko epea ostiralean zabalduko da

Udala Kultura Saila | 2002-10-28 : 15:10 | Kultura

Azpeitiko kultur taldeek 2003 urterako dirulaguntza eskaerak udalera bidaltzeko epea azaroaren 1ean irekiko da, eta 30ean itxiko da.

Informatika ikastaroak IMI zentroan

Iraurgi Lantzen, S.A. | 2002-10-28 : 15:10 | Besterik

Iraurgi Lantzenek Azkoitiko IMI Zentroaren eskutik hurrengo hilabeteotarako informatika ikastaro ezberdinak antolatu ditu. Ikastaroak doan dira eta emakumeei zuzenduta daude.

Aisialdiaren, gizarte-trebetasunen eta arrisku-praktiken gaineko inkesta

Udaleko Gazteria eta Gizartekintza Saila | 2002-10-28 : 15:10 | Udala

Azpeitiko 13 eta 25 urte arteko gazteen errealitatea ezagutzeko asmoz, datu-bilketa egin nahi da, eta horretarako inkesta bat prestatu du Drogen Aurreikuspenerako Mahaiak. Mahai hau pasa den urtarriletik martxan da, eta Udaleko Gazteria eta Gizartekintza Sailak sortutako ekimena da.

Arkaitz Iriarte: "Bigarren mailan aritzeko serio hartu beharko dut aizkora"

Uztarria.eus | 2002-10-24 : 11:10 | Kirolak

Arkaitz Iriarte, 21 urteko aizkolariak, III. Mailako Euskadiko Aizkora Txapelketa eskuratu zuen, pasa den urriaren 12an Basaurin. Garaipenak hurrengo denboraldian II. Mailan aritzeko aukera eman dio. Eta horixe izango du datorren denboraldirako erronka, mailari eustea alegia.

 

Udaletxeko sarrera nagusia zabalik da

Uztarria.eus | 2002-10-23 : 11:10 | Udala

Udaletxe barnekaldean egindako berrikuntza lanengatik zortzi hilabetez itxita izan ondoren berriro zabalik da udaletxeko sarrera nagusia. Udaletxean igogailu berria jarri da eta harrera nagusian ere zenbait aldaketa egin dira.

 

Miren Odriozola Argentinako Euskal Astean da

Uztarria.eus | 2002-10-23 : 11:10 | Besterik

Aste honetan Argentinako Rosario hirian ospatzen ari den Euskal Astean da Miren Odriozola, Udalbiltzako Nazioarteko Burua, Xarlo Etchezarretarekin batera. Elkar da Geroa da Euskal Astearen leloa, eta astelehenean hasi eta igandera bitartean hainbat bilera eta harreman gauzatzeko asmoa dute Udalbiltzaren ordezkariek.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Euskadiko Kros Txapelketa Azpeitian ospatuko da

Ikasberri Azpeitiko Ikastola | 2002-10-22 : 10:10 | Kirolak

Ikasberri Kirol Elkarteak urtean zehar egiten dituen kirol ekintza ezberdinetan, atletismo atalean krosak garrantzi handia du. Datorren urtean, otsailaren 9an, V. Euskadiko Kros Txapelketa izango da, eta Federazioak txapelketa antolatzeko ardura Ikasberriko Kirol Elkarteari eman dio.

Euskal Selekzioari buruzko mahai ingurua

Azpeitiko ESAIT eta Bai Euskal Herriari | 2002-10-21 : 22:10 | Kirolak

Azpeitiko ESAIT taldearen sorrera dela eta, Bai Euskal Herriarekin batera mahainguru interesgarria antolatu da. Mahaingurua ostegunean arratsaldeko 20:30etan izango da Aitonenan.

Jostaldik garaipen bakarra eskuratu du ligako lehen lau partidetan

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-10-21 : 20:10 | Kirolak

Azpeitiko areto futbol taldeak garaipen eta berdinketa bakarra lortu ditu liga hasiera honetan. Talde azpeitiarra mailaz igo zen iaz, eta bere behin-behineko helburua Gipuzkoako Lehenengo Maila honetan mantentzea den arren, ez dio uste bezain hasiera ona eman denboraldiari. Azpeitiarrak bigarren garaipena lortzen saiatuko dira larunbat honetan etxean. Jostaldik Oiartzungo Arditurri taldea izango du aurrean. Partida, ohi bezala, 16.30tan hasiko da kiroldegian.

Familiakoren bat galdu dutenei 'doluan' laguntzeko talde dinamika jarri nahi du martxan Gizartekintza Sailak

Gizartekintza Saila | 2002-10-21 : 17:10 | Udala

Azpeitiako Udaleko Gizarte Zerbitzuak Talde dinamika proiektu bat martxan jarri nahi du familiako (ezkontide, semea, alaba, anaia, ahizpa, arreba...) baten heriotzaren aurrean sufritzen duten pertsonei laguntzeko.

Emaitzak: 39 | Orriak: 1 2