Artxiboa: 2002 7

Oporretara goaz

Uztarria.com | 2002-07-31 : 12:07 | Komunikabideak

Iritsi da abuztua, bukatu dira herriko festa nagusiak, eta uztarriakook ere oporretara goaz. Beraz, webgune hau geldirik egongo da ordura arte. Albiste berririk edo iritzirik bidaltzerik ez duzue izango, ez baitugu moderatuko. Eztabaida eta albisteei erantzuteko aukerak, bere horretan jarraituko dute. Irailean, indar berriturik etortzea espero dugu. Ordura arte, ondo izan!

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Baiteren 'Saninazioetako Zozketa Bereziko' sariduna Izaskun Larrañaga da

Baite Euskara Elkartea | 2002-07-29 : 17:07 | Euskara

Baite Euskara Elkarteak Saninazio festak direla-eta zozketa berezia egin du. Zozketan Erremonte Txapelketako Finalerako bi sarrera egokitu zaizkio Izaskun Larrañagari. Saria Azpeitiko Udaleko Kirol Batzordeak eman dio Baiteri.

Bukatu da aurtengo POURRA

Uztarria.com | 2002-07-28 : 19:07 | Uztarriaeus

Bukatu da aurtengo Tourra. Eta, horrekin batera, baita gure POURRA ere. Lehen saria Iñaki Egibar azkoitiarrak irabazi du; bigarren eta hirugarren, aldiz, Tomas Ugalde sailkatu da. Sari-banaketa, hilaren 30ean uztarriaren festetako txosnan izango da.

 

Lapatxen zaborra isurtzeko prezioaren igoerak liskarra sortu du udalerrien artean

Uztarria.eus | 2002-07-26 : 18:07 | Herria

Lapatx Zabortegia S.A.k Lapatxeko zabortegira zaborra ekartzeko prezioak igo egin ditu. Lehen tonako 15 euro kostatzen baldin bazen, gaur egun 30 euro kostatzen da, hau da prezioa bikoiztu egin da. Prezio igoera, Urola Erdia eta Deba behea bailaretako hamairu udalerrik salatu egin dute prentsaurrean. Baina, era berean Azpeitiko Udaleko Gobernu Batzordeak (EAJ eta EAk), eta Lapatx Zabortegia S.A.ko kudeatzaile denak, igoera honen nondik norakoen berri eman du.

 

Santiyotan, baserritar eguna, eguraldi txarra baina giro paregabea

Uztarria.eus | 2002-07-26 : 16:07 | Herria

Santiyo egunean ospatzen den Baserritar Egunak ez zuen eguraldiaren laguntza handirik izan, goiz guztian zehar euria, arin-arin,egin baitzuen. Dena den, jendeak ez zuen hutsik egin batez ere plazaren inguruan egin ohi den jai honetan. Baserriko eta bertako produktu eta ganaduaren lehiaketak hartu zuten jaiaren gune nagusiena.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Jende askorekin ospatu zuen Iraurgik 25. urteurreneko egun nagusia

Uztarria | 2002-07-26 : 13:07 | Kirolak

Atzo ospatu zuen Iraurgi Saskibaloi Elkarteak 25. urteurreneko egun nagusia. Arrakastaz ospatu ere, jende ugari bildu zelako bai liburuaren aurkezpenean bai bazkarian.

 

Baiteren zozketako zenbakiak atzo jakin ziren

Baite Euskara Elkartea | 2002-07-26 : 13:07 | Euskara

Baite Euskara Elkartearen zozketako zenbaki saridunak atzo ezagutu ziren. Elkarteak lau sari zozketatu zituen atzo; Erratzun (Bazten, Nafarroa) Kordoa Etxea nekazalturismoan bi lagunentzako asteburua, Zestoako bainuetxean bi lagunentzako ur zirkuitua, Larrañaga Hotela-jatetxean bi lagunentzako afaria eta Euskaldunon Egunkariaren urtebeteko harpidetza.

Santiyo egunean izango da Iraurgiren 25. urteurreneko liburuaren aurkezpena eta bazkaria

Uztarria.eus | 2002-07-24 : 15:07 | Kirolak

Iraurgi Saskibaloi Elkartearen egun handia ospatuko da Santiyo egunean, uztailaren 25ean, bere 25. urteurrena betetzen ari dela-eta liburua aurkeztuko baitu lehenik eta bazkaria egingo duelako gero.

Erremonte txapelketa eta esku-huskako profesionalak

Uztarria.eus | 2002-07-23 : 17:07 | Kirolak

Santiyotan eta Saninaziyotan pilotazaleentzako aukera bikaina izango da Azpeitian: San Inazio Erremonte Txapelketa izango baita eta esku-huskako profesionalen partidetan pilotari ezagunak jokatuko baitute Izarraitz Pilotalekuan: Titin, Goñi III eta Goñi II, Barriola, Beloki, Unanue... Erremonteko partidak 23:00etan izango dira eta Esku-huskakoak, berriz, 22:30ean.

Saninazioak, jai herrikoi eta euskaldunen bilakaeran

Jai Herrikoi eta Euskaldunen Aldeko Batzordea | 2002-07-23 : 17:07 | Iritzia

Badira urte batzuk jai herrikoi eta euskaldunak bultzatu asmoz ekimenak egiten hasi ginela, bere garaian kuadrila batzordetik eta gero Azpeitian Gazteok Zer?! taldetik bultzatuta. Horren adibide bat dugu Saninazio bezperan egiten dugun bazkaria. Horren haritik, orain dela urte gutxi Jai Herrikoi eta Euskaldunen Aldeko Batzordea sortzen da, Saninazioei begira giro horretan bultzada eman asmoz.

 

Loiolako Basilika ireki da barruko zaharberritzea amaitu ondoren

Uztarria.com | 2002-07-19 : 13:07 | Kultura

Loiolako Basilikako barrualdean bi urte hauetan (2001-2002) egin diren zaharberritze lanak kupulan, danborrean eta lurzoruan egin dira. 992.000 euroko aurrekontua izan dute obrek eta 19 hilabete behar izan dira lanak bukatzeko. Aldundiak Eskualdeen garapeneko Fondo Europarretik diru laguntzak eskuratu ahal izan ditu. Gaur, uztailaren 19a, aurkeztu dute Basilika berrituta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta zaharberritze lanak egin dituen C.P.A enpresako (Conservación de Patrimonio Artistico) arduradunek. Aurkezpenean Luis Mari Bandres Aldundiko kulturako diputatua, Graviela Vives Aldundiko Jabego historiko-artistiko, artxibo eta museo ondareen zerbitzuko burua, Luis Astrain Aldundiko arkitektura zerbitzuko burua, Enrique Aizpurua obraren zuzendariak eta Jose Maria Cabrera enpresa ahaolkularia izan dira. Aurkezpen ekitaldian Jesusen Lagundiari XIX. mendeko grabatu bat oparitu dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Basilika itxita izan den denboran jasandako trabengatik.

 

Xoxoteko aterbean teilatu berria puskatu dute

Lagun Onak, M.B. | 2002-07-18 : 15:07 | Herria

LAGUN ONAK M.B. mendi elkarteak Xoxoteko aterbeko teilatu berrian norbaitek harriak botata zenbait teila puskatu izana salatu nahi du.

 

Luar Na Lubre taldearen kontzerturako sarrerak salgai dira

Uztarria.eus | 2002-07-17 : 11:07 | Kultura

Itsasi Dantza Taldeak bere 25. urteurreneko ekitaldien barruan Luar Na Lubre talde galiziarraren kontzertua antolatu du, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Uztailaren 27an izango da Izarraitz Pilotalekuan. Kontzerturako dagoeneko sarrerak salgai jarri dituzte.

 

Kike Amonarriz eta Antton Olariagaren hitzaldia asteazkenean

Baite Euskara Elkartea | 2002-07-16 : 10:07 | Euskara

Baite Euskara Elkarteak, kontzientziazio kanpainaren barruan, beste hitzaldi bat antolatu du.

Saninazioetarako 500 EHNA baietz

Bai Euskal Herriari | 2002-07-16 : 09:07 | Herria

Saninazioetarako 500 EHNA ateratzeko apostua egin du Azpeitiko Bai Euskal Herriari Herri mugimenduak.

 

Milagrosa ikastetxeko benjamin futbol taldeak Iruñea Cup Txapelketan 'kontsolazio finala' irabazi zuen

Milagrosa Ikastetxea | 2002-07-12 : 11:07 | Kirolak

Uztailaren lehenengo astean Iruñean jokatu zen Nazioarteko Iruñea Cup Txapelketan Milagrosa ikastetxeko benjamin futbol taldeak kontsolazio finala irabazi zuen.

 

Iraurgi Saskibaloi Taldeko bazkarirako txartelak salgai daude

Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2002-07-12 : 11:07 | Kirolak

Iraurgi Saskibaloi Elkarteak bere 25. urteurrena ospatzeko bazkaria antolatu du Santiago Egunerako, uztailaren 25a. Bazkaria 14:30ean izango da Loiola Hotelean, eta dagoeneko herriko tabernetan txartelak salgai dira.

 

Bi aste barru zabalduko da Loiolako Basilika, hilaren 19an

Uztarria.com | 2002-07-10 : 12:07 | Besterik

Loiolako Basilika uztailaren 19an zabalduko da bi urtez berritze lanengatik itxita izan ondoren. Irekitze ekitaldian Donostiako Orfeoiak emanaldia eskainiko du eta bertan izango dira Gizpuzkoako Foru Aldundiko arduradunak.

 

Josu Zubimendi Maiz da Baiteko zortzigarren zozketako saritua

Baite Euskara Elkartea | 2002-07-09 : 12:07 | Euskara

Josu Zubimendi Maizek jasoko du Baite Euskara Elkarteak zozketatu duen erlojua. Saria Agirre oparidendak Baiteko bazkide laguntzaile gisa eman du.

 

»» Erantzunak: 6 (Uztarria.eus...)

Oporraldi eta bidaietan kontsumitzaile gisa dituzun eskubideak izan kontuan

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa | 2002-07-09 : 12:07 | Besterik

Abuztua gainean da eta asko oporraldiak kanpoan pasatzeko asmotan izango da. Baina gutxi batzuk jakingo dute bidai eta oporraldietan kontsumitzaile gisa dituzten eskubideak. Hona hemen maiz gertatzen diren bi egoeren berri: aire bidaietan ekipajea galtzea eta Overbooking-a.

Emaitzak: 29 | Orriak: 1 2