Artxiboa: 2002 5

Udaltzaingoko hiru agente plaza betetzeko deialdia egin du Udalak

Uztarria.com | 2002-05-31 : 10:05 | Udala

Azpeitiko Udalean hutsik dauden txanda libreko hiru Udaltzain plaza betetzeko hautaketa-probetarako deia egiten da gaurko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Hautaketa Lehiaketa-Oposaketa Irekiaren bidez egingo da, eta sei ariketa gainditu beharko dira. Eskaerak, Azpeitiko Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira deialdi hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoreneko 20 egunetan.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Auzo eta kaleak festa giroan

Uztarria.com | 2002-05-29 : 12:05 | Herria

Ekainaren hasieran Sanjuandegiko Udaberriko Jaiak eta Eliz kaleko eta Enparan kaleko Gorputz Jaiak ospatzen dira herrian. Sanjuandegikoak eta Enparan kalekoak datorren asteburuan izango dira, ekainaren 1 eta 2an. Eta Eliz Kalekoak berriz, ekainaren 8an eta 9an.

Drogomenpekotasunen Aurre Hartze Mahaiak Tabakorik Gabeko Egunerako ekitaldi ezberdinak antolatu ditu

Uztarria.com | 2002-05-29 : 11:05 | Besterik

Drogomenpekotasunen Aurre Hartze Mahaiak maiatzaren 31ean Tabakorik Gabeko Eguna ospatzen dela-eta hainbat ekitaldi antolatu ditu. Gaiaren inguruan gazteak sentsibilizatu asmoz hitzaldiak, txontxongilo emanaldia eta bideo-foruma izango dira ostiral eta larunbata bitartean.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Festa giroa larunbatean Lagun Onak Hirugarren Mailara igo dela-eta

Uztarria.com | 2002-05-28 : 16:05 | Kirolak

Lagun Onakekoak eta futbol zaleak gustora dira taldea Preferenteko irabazle suertatu, eta datorren urtean 3. mailan jokatuko duelako berriro.

 

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Azpeitiko Nobleziaren inguruko bi liburu aurkeztuko dira larunbatean

Uztarria.eus | 2002-05-28 : 15:05 | Udala

Azpeitiko nobleziaren inguruko bi liburu aurkeztuko dira datorren larunbatean, ekainaren 1ean, Betharrametako elizan. Ondoren, leku berean jatorrizko kaparetasunak eta informazio panelak osatutako erakusketa irekiko da.

EHNA ateratzeko bulegoa Azpeitian

Bai Euskal Herriari | 2002-05-28 : 12:05 | Herria

Ekainaren 1ean, datorren larunbata, Azpeitian EHNA (Euskal Herriko Naziotasun Aitormen Agiria) eskatzeko eta ateratzeko bulegoa irekiko da Azpeitiko udaletxean.

Nuarbe onena larunbatean

Uztarria.com | 2002-05-27 : 17:05 | Kirolak

Larunbatean eman zitzaion hasera Euskal Herriko Txapelketari Nuarben, eta egun ezin hobea izan zen bertakoentzat. Tiraldi guztiak bereganatu zituzten nuarbetarrek, eta lur gainean areriorik ez dutela erakutsi zuten.

 

Elkartasun Eguna iruditan

Uztarria.com | 2002-05-27 : 16:05 | Herria

Larunbatean ospatu zen Elkartasun Egunaren baitan hainbat ekitaldi izan ziren herrian. Hona hemen iruditan egunak eman zuena.

 

Nuarben hasiko da Sokatirako Euskal Herriko Txapelketa, bihar

Uztarria.com | 2002-05-24 : 14:05 | Kirolak

Bihar emango zaio hasera Euskal Herriko Txapelketari Nuarben, arratsaldeko bostetan. Txapela ligaz erabakiko da, eta lehiak bi hilabete iraungo ditu. Sei klub arituko dira norgehiagokan: Nuarbe, Mutriku, Getxo, Goiherri, AbadiƱo eta Areso.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Lakrikun Antzerki Taldeak 'Garalderen Requiema' antzeztuko du Debako XVI. Antzerki Astean

Uztarria.com | 2002-05-23 : 11:05 | Taldeak

Ekainaren 2an arratsaldeko 19:00etan Lakrikun Antzerki Taldeak Garalderen Requiema antzezlana taularatuko du Debako XVI. Antzerki Astean. Antzezlana Alaitz Olaizolak idatzia da, eta 2001eko Azpeitiko Antzerki Topaketetan estreinatu zen.

 

Maria Angeles Artolak salatu duenez, Venezuelan jazarpenak eta erasoak izan ditu

Uztarria.com | 2002-05-22 : 20:05 | Besterik

Venezuelatik Espainiaratzeko eskaera duten sei errefuxiatu euskaldunen bi emaztek Venezuelako Fiskaltza Nagusiaren aurrean "jazarpenak eta erasoak" izan dituztela salatu dute. Maria Angeles Artola azpeitiarra da erasoak salatu dituen emazteetako bat; deportatu politikoa da Artola bera.

Larunbatean ospatuko da 'Elkartasun Eguna'

Uztarria.com | 2002-05-22 : 11:05 | Herria

Larunbatean, bigarren aldiz, eta Elkartasunez Presoak Herrira lemapean, egun osoko ekitaldia izango da Azpeitian.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Ekainaren 15ean Gazte Eguna

AGZ?! | 2002-05-21 : 20:05 | Taldeak

Gazte lokalaren alde eta muntai juridikoen aurkako manifestazioa maiatzak 15ean ospatuko den Gazte Egunean.

2002ko Udako Programan izenemateko epea ireki berri da

Gazte Informazio Bulegoa | 2002-05-21 : 10:05 | Udala

Lau dira Udaleko Gazteria Departamendutik antolatu diren udako aisialdi eskaintzak: Uda Txiki, Udan Jolas, Uda Natura eta Uda Abentura. Eskaintza hau 3 urtetik 17 urte bitarteko azpeitiarrei zuzentzen da, eta ekainetik abuztua bitartean izango dira. Ekintza hauetan parte hartzeko izenemateko epea maiatzaren 13tik 28ra artekoa da.

Gipuzkoako Areto Futboleko Federazioak Lehenengo Mailarako txartela lau taldek eskuratuko dutela jakinarazi du

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-05-20 : 19:05 | Kirolak

Jostaldi Kirolakek Lehenengo Mailan jokatuko du datorren denboraldian. Azpeitiarrek hirugarren postua ziurtatu zuten joan den asteburuan Legorretako Bilkoini 6-0 gailendu ostean eta Federazioak jakitera eman duenez,igoera automatikoki emango dutenak sailkapeneko lehenengo lau taldeak izango dira. Ligari amaiera emateko Jostaldi Azkoitiko Plaza Berriren aurka lehiatuko da datorren larunbatean.

Batasunak kultura alorreko proposamena azaldu berri du

Uztarria.com | 2002-05-20 : 17:05 | Kultura

Pasa den ostiralean, maiatzaren 17an, Batasunak kultur alorreko proposamena aurkeztu zuen prentsaurrekoan. Batasunak derrigorra jotzen du kultura eta kultur dinamikak merkatuaren eta estatuen logika zapaltzaileetatik aske izatea. Kultura fenomeno soziala dela dio Batasunak, bizia, tresna eraldatzaile eta aurrerakoi moduan ulertzen dena hain zuzen ere. Bestalde, kultur eredu ezkertiar eta askatzaileraren alde lan egingo duela jakitera eman zuen, baita ere kultura parte hartzailearen alde.

 

Ikaspilotaren jaialdi berezia Izarraitzen larunbatean

Ikaspilotako antolatzaileak | 2002-05-20 : 17:05 | Kirolak

Ikaspilotaren eskutik eta KUTXAren laguntzaz Maiatzaren 25ean, Gipuzkoako pilota topaketen egun berezia ospatuko da Izarraitz pilotalekuan.

 

Lagun Onak-ek Hirugarren Mailako txartela jokoan larunbatean, Zarautzen

Uztarria.com | 2002-05-20 : 15:05 | Kirolak

Azken jardunaldi erabakigarria jokatuko da larunbatean futboleko Preferente mailan, Tolosa edo Lagun Onak Hirugarren Mailara igoko direlako. Biak berdinduta daude, baina gol aldea tolosarren alde dago.

EUDELen adierazpen zibikoa onartu da gaur eguerdian

Uztarria.com | 2002-05-17 : 20:05 | Udala

Gaur eguerdiko 13:30ean ez ohiko eta presazko osoko bilkuran EUDELen Demokrazia eta askatasuna defendatzeko eta euskal gizartearen aniztasuna errespetatzeko adierazpen zibikoa onartu da EAJ eta EAko zinegotzien botoekin. Batasunak Euskal gizartearen aniztasuna errespetatzeko printzipioak izenburupean beste idatzi bat aurkeztu du.

»» Erantzunak: 12 (Uztarria.eus...)

Antxon Aldalur eta beste bost atxilotuak aske utzi dituzte

Uztarria | 2002-05-17 : 15:05 | Herria

Antxon Aldalur azpeitiarra, Virginia Arrazola, Unai Arana, Aitor Abanzabalegi, Iker Abanzabalegi eta Gorka Etxaniz asteartetik asteazkenerako gauean atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Eibarren, Hondarribian eta Deban. Atzo libre utzi zituzten, kargurik gabe.

Emaitzak: 42 | Orriak: 1 2 3