Artxiboa: 2002 1
Uztarria herri aldizkariaren ale berri bat banatu da
2002-01-31 : 18:01 | Herria
|Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinadorak, otsaileko herri aldizkariaren alea banatuko du aste honetan bertan. Jadanik, alea oso-osorik irakurri dezakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkaria jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.
Kaxiano San Jose egunez omenduko dute Loiolan
2002-01-31 : 16:01 | Besterik
|Herenegun zendu zen Kaxiano, Lizartzako soinujolea, Loiola auzoko Sanjosetan omenduko dute Euskal Irrati Telebistak antolatzen duen trikiti jaialdian, martxoaren 19an.
Miren Odriozola zinegotzia buru duen Udalbiltzako ordezkaritzak arazoak Porto Allegren
2002-01-31 : 16:01 | Besterik
|Porto Alegreko (Brasil) Gizarte Foroan parte hartzera joandako Udalbiltzako ordezkaritzak bere partaidetza eragozteko ahaleginak salatu ditu, Miren Odriozola Azpeitiko zinegotziaren ahotik.
Urrestillako alde zaharra hiritartzeko proiektua onartu da
2002-01-31 : 13:01 | Herria
|Hiri antolamendu arauetako A.I.U 76 “Urrestilla Hirigunea” hiritartze proiektuaren haserako onespena eman da, eta ondorioz jendaurrean jarri da 15 egunetako epean erreklamazioak eta alegazioak aurkezteko.
Uztarria.com Topagunearen jardunaldietan aipagai izan da
2002-01-30 : 12:01 | Uztarriaeus
|Urtarrilaren 19, Internet eta teknologi berriak herri erakundeentzako baliabide gisa izenburuarekin eskainitako hitzaldian Uztarria.com Azpeitiko herri-ataria adibide gisa aipatu zuen Code & Sintax enpresako Luistxo Fernandezek. Hitzaldiak teknologi berriei nola atera etekina azaltzea zuen helburu, eta Topaguneak antolatutako Euskara Elkarteen Kudeaketari Buruzko Jardunaldietan aztergai izan zen.
Jostaldi Kirolak-Plaza Berri Sport, areto futboleko derbia jokatuko da larunbatean
2002-01-29 : 19:01 | Kirolak
|Jostaldi-Kirolakek, herriko areto futbol taldeak, denboraldiko lehenengo derbia jokatuko du larunbatean etxean. Aurrean Azkoitiko Plaza Berri Sport taldea izango dute azpeitiarrek. Partida arratsaldeko 16.30tan hasiko da Udal Polikiroldegian.
Antxieta Etxea itxita dago berrikuntza lanengatik
2002-01-28 : 15:01 | Besterik
|Antxieta Etxean berrikuntza lanak egiten hasi dira, bai teilatuan eta baita barrukaldean ere. Hau dela eta, martxoa arte bertan ez da egingo erakusketarik.
Azpeitiko eta Azkoitiko "Tradizio eta Festak" biltzen dituen liburuska FITUR-en
2002-01-28 : 15:01 | Besterik
|FITUR 2002an, Nazioarteko Turismo Ferian, Azpeitiko eta Azkoitiko “Tradizio eta Festak” liburuska turistikoa aurkeztuko da. Bi herrietako turismo aukera promozionatzea helburu duen liburuska Iraurgi Lantzenek, Urola Erdiaren Bultzatze eta Garapenerako Elkarteak, egin du, eta Urola Erdiko turismo aukeren osagarri izan nahi du. Izarraitz mendian informazio panelak era jarri dira Azpeitian turismoa sustatzeko asmoarekin.
»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)
Lagun Onakeko futbol taldeek galdu egin dute maila desberdinetan
2002-01-28 : 13:01 | Kirolak
|Asteburu txarra Lagun Onak futbol taldeentzat. Preferente mailan 3-0 galdu zuten Trintxerpen kontra jokatutako partidan, eta jubenilek ere 4-2 galdu zuten Aretxabaletaren kontra. Bi partidak kanpoan jokatu zituzten.
Matrikulazio irekita Mikelts AEK euskaltegian
2002-01-28 : 12:01 | Besterik
|Urtero bezala, otsaileko matrikulazio kanpainari ekin dio Azpeitiko Mikelats AEK euskaltegiak. Matrikulazio epea, otsailaren batean hasi eta 25a bitartean izango da. Ikasle berriak ikasturte hasieratik martxan dauden taldeetan txertatzeko aukeraz gain, talde berriak sortzeko aukera dago.
Miren Odriozola Porto Alegreko Munduko Gizarte Foroan izango da
2002-01-27 : 18:01 | Besterik
|Miren Odriozolak, Azpeitiko Batasuneko zinegotzi eta Udalbiltzako Nazioarteko lantaldeko arduradun denak, Porto Alegreko Munduko Gizarte Foroan parte hartuko du datorren urtarrilaren 31a eta otsailaren 3a bitartean.
AEKantuz, euskal kanten bertsioak jasotzen dituen diska atera du AEK-k
2002-01-24 : 16:01 | Taldeak
|AEK-k euskal kanta ezagunekin talde desberdinek egindako bertsioak jasotzen dituen diska bat atera du, AEKantuz.
»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)
Irrintzi elkarteko bandera ostu dute
2002-01-23 : 18:01 | Herria
|Sansebastian bezperako danborrada ondoren Irrintzi elkarteko bandera ostu zuten, balkoian esekita zegoela. Oraindik ez da banderaren arrastorik.
Uztarria.com-en inkesta eta eztabaida berriak
2002-01-23 : 12:01 | Uztarriaeus
|Urtarril amaierarako eztabaida eta inkesta berriak proposatzen ditu Uztarria.com-ek. Planteatutako gaien inguruan parte hartzera gonbidatzen ditugu webgune hau bisitatzen duten herritar guztiak.
EGHAM-Gipuzkoak "Homosexualitatearen Historiara Gerturatzen" ikastaroa antolatu du.
2002-01-23 : 12:01 | Taldeak
|EGHAM-Gipuzkoak "Homosexualitatearen Historiara Gerturatzen" gaia duen ikastaroa antolatu du. Ikastaroa datorren larunbatean hasiko da, urtarrilaren 26an, Donostiako Ernest Lluch kulturgunean, eta Sejo Carrascosak emango du.
Manolo San Juan tailagileari eman diote Gipuzkoako Artisau Tradizionalaren Diploma
2002-01-23 : 11:01 | Herria
|Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkundearen iniziatibaz sortutako epaimahaiak, aurtengo "Gipuzkoako Artisau Tradizionalaren Diploma" Manolo San Juan tailagileari eman dio.
Itsasi dantza taldeak 2002 urterako egutegi ikusgarria atera du
2002-01-23 : 10:01 | Taldeak
|Itsasi dantza taldeak bere sorreraren 25. urteurreneko ospakizunen barnean, taldearen historiak eman dituen argazki esanguratsuenak biltzen dituen egutegi ikusgarria atera du.
Epaitegi inguruak itxita izan dira ordu erdiz, bonba mehatxua dela eta
2002-01-22 : 11:01 | Herria
|Gipuzkoako epaitegi batetan auto-bonba bat lehertuko dela jakinarazi dute, eta hori dela eta Azpeitiko epaitegi inguruak itxita izan dira ordu erdiz,10:30etatik 11:00etara.
Festa Batzorde buruari zuzendutako eskutitza
2002-01-19 : 18:01 | Iritzia
|Julian Barrenetxe Abesbatzak Festa Batzorde buruak idatzitako eskutitzari erantzunez eta gauzak argitzeko ondorengo bertsoa idatzi du.
Festa Batzorde buruaren erantzuna Julian Barrenetxe Abesbatzari
2002-01-19 : 13:01 | Herria
|Azken egunetan, Julian Barrenetxe Abesbatzari Sansebastian bezperako helduen danborradan ateratzeari ezetza esan zaiola-eta eztabaida sortu da herrian. Hori dela eta, Jabier Beobidek gauzak argitzeko idatzitako gutunaren berri ematen da ondoren.