Orkatza ibaian?

Uztarria.eus 2012ko urt. 30a, 12:30

Zapatuan ibaia garbitu zuen hainbat herritarrek, baina gaur, astelehena, lagun berri bat agertu da Sanjuandegin, ibaian: orkatz txiki bat. Asteburuna ibaia igota egon da eta uraren indarrarekin iritsiko zela seguruenik jakinarazi dute Udalekoek. 12:00ak inguruan guarda bertara joango da eta nola atera aztertuko dute, bizilekura eramateko asmoz. Goiko argazkian, orkatza igerileku inguruan, ibai ertzean. (Xabier Otamendi) Informazio gehiago