Txapel gogoan

Uztarria.eus 2012ko urt. 2a, 11:41

Joan den ostiralean, abenduaren 30ean, Txapel zenaren omenezko bertso-saioa izan zen Soreasu antzokian. Bertan izan ziren kantuan Jokin Uranga, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Uxue Alberdi, Beñat Lizaso eta Andoni Egaña. Haritz Etxeberria 'Ministro' arduratu zen gaiak jartzeaz. Besteak beste, Corrugados enpresako egoeraz-eta jardun zuten bertsotan. Jende ugari bertaratu zen Soreasura. Goiko argazkian, saioko une bat.