3.030 euro Caritasi

Uztarria.eus 2011ko abe. 22a, 18:24

Azpeitiko EAJko kideek, hirugarren urtez jarraian, dirua bildu zuten joan den asteburuan, krisiagatik eta langabeziagatik egoera txarrean dauden herritarrei laguntzeko. Atzo, Santo Tomas egunez, 3.030 euro bildu zutela jakinarazi zuten, eta dirua Caritas erakundeari emango diotela, "Gabonetan egoera kaskarrean dauden herritarren artean banatu dezan". Dirua eman duten herritar guztiak eskertu dituzte EAJko kideek, "besteenganako agertu duten elkartasun, maitasun eta eskuzabaltasunagatik".(NEREA URANGA) Informazio gehiago