Olentzero Azpeitiko Ikastola Ikasberrin

Uztarria.eus 2011ko abe. 20a, 19:46

Menditik jaitsi da Azpeitira Olentzero astoarekin, herriko txikienei bisita egin eta Eguberri egunerako zer eskatzen duten jakitera. Azpeitiko Ikastola Ikasberrin arratsaldean egin du geldialdia -argazkian-, oporren hasiera ospatzeko tenorean. Goizean, berriz, txorizo otartekoak ere ez dituzte falta izan ikasleek, Santo Tomas bezperan. (NEREA URANGA)