Omenaldia 35 azpeitiar odol-emaileri

Uztarria.eus 2011ko urr. 25a, 12:53

Joan den igandean, hilak 23, Odol Emaileen Elkarteak 25, 40 edo 50 , eta 75 odol emanaldi egin dituzten eskualdeko bizilagunak omendu zituen. Lehenengo meza entzun zuten eta, segidan, urteko batzarra egin zuten. Beste urteetan baino jende gutxiago bertaratu zen, baina guztira 35 azpeitiar odol-emaile omendu zituzten: 25 aldiz eman duten 23 herritar, 40-50 aldiz eman duten 11 herritar, eta Elena Agirre Mendizabal Ohorezko Emaile izendatu zuten 61 aldiz eman duelako odola. Goiko argazkian, Loiolan bildu ziren odol-emaile guztiak.