Zerbitzua ezagutarazteko, opariak

Uztarria.eus 2011ko urr. 20a, 11:53

Azpeitian, Kilometroen egunean, barazkiz eta beste hainbat jakiz osatutako hiru otar zozkatu zituzten hilaren 2an. Ibilbidean postua jarri zuten www.urolakostaonline.com eta Baserritik.com proiektuen azalpen zabala egiteko, eta bertan izen-abizenak eta telefonoa utzi zituzten guztien artean egin dute zozketa. Atzo, 13:00etan banatu zizkieten sariak irabazleei: Alizia Osa Otxandorena (Zarautz), Idoia Etxegarai Martinez (Donostia) eta Jose Miguel Aizpurua Goenaga (Zumaia) izan dira saridunak. Azpeitiko Sindikatu Zaharrean egin zuten 500 euroko balioa duten hiru otarren sari-banaketa. Irudian, ezkerretik hasita, Baserritik.com-eko arduradun Xabier Artola, Jose Miguel Aizpurua irabazleetako bat, eta Urkomeko kudeatzaile Yurre Peñagarikano.