Antzerki Topaketetako kartelak ikusgai

Uztarria.eus 2011ko eka. 8a, 13:50

Euskal Herriko Antzerki Topaketetarako kartelak ikusgai daude hilaren 15era arte Betharrametako aretoan. 30etik gora kartel daude aretoan eta bertaratzen direnek gustukoen duten kartelaren aldeko bozka emateko aukera dute. Hala, epai-mahaia biltzen den egunean bozka horiek ere kontuan hartuko dituzte. Erakusketa, astegunez 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. Goiko argazkian lehiaketara aurkeztu dituzten kartel batzuk.