Mola jenerala Azpeitira itzuli da

Uztarria.eus 2011ko eka. 30a, 13:17

Trenaren Euskal Museoa zinema dekoratu bihurtu dute beste behin. Kamarez, argiz eta bestelako tramankuluez bete dute geltokia Pedro Olearen (irudian, erdian) 'La Conspiracion' filma grabatzeko. 1936ko gerra aurreko giroan ari dira grabatzen filma, eta frankisten altxamenduaren burua, Emilio Mola jenerala da ardatza. Francisco Francoren aldeko tropak 1936ko irailaren 20an sartu ziren Azpeitian, haren aginduetara. Lizarran, Iratxen eta Bilbon ere grabatuko dute filma. (Irene Elorza)