Sexua eta sexualitatea aske

Uztarria.eus 2011ko eka. 29a, 14:49

Atzo, ekainak 28, sexua eta sexualitatea askatasunez aukeratzeko eskubidea aldarrikatzeko eguna izan zen. Horren harira, elkarretaratzea egin zuten hainbat herritarrek udaletxeko arkupetan, 19:30ean hasita. Bilgune Feministak deitu zuen kontzentrazioa 'Ni plazerra naiz' lelopean egin zuten. Goiko argazkian, elkarretaratzeko une bat.