Adieraz guneak hainbat lekutan

Uztarria.eus 2011ko ots. 11a, 13:44

Udalak herriko hainbat lekutan adieraz guneak edo panel informatiboak jarri ditu; Uztarria parean, Egaña gozotegi ondoan, Arana kalean, Berdura plazan, Betharrametan, Loiolabiden... Udalak jakinarazi duenez, "jende gehien igarotzen den tokiak izateagatik hautatu dira leku hauek". Hala ere, "herritarrek beste guneren batean jarri beharko liratekela ikusiz gero, Udalean eskaria egin dezakete", esan dute. Adieraz gune hauekin, "dirua aurreztu" nahi dela eta "herria txukunago" mantendu nahi dutela jakinarazi dute Udalekoek. Adieraz gune hauek jartzeko 536,60 euro gastatu dituzte. Goiko argazkian, Egaña gozotegi ondoko panela.