Credeblug-i harrera udaletxean

Uztarria.eus 2011ko ots. 10a, 19:03

Udalak harrera egin die gaur, osteguna, Credeblug enpresako ordezkariei, berriki manipulaziorako makinen ekoizle onenaren nazioarteko IBJ 2010 saria eskuratu izanagatik errekonozimendu gisa. Bai udal ordezkariek, bai enpresakoek, berrikuntzaren eta ahaleginaren garrantzia nabarmendu dute, krisi garaiotan oinarrizko balore bezala. Argazkian, Julian Eizmendi alkatea, Credeblug-eko Asier Sustaeta, Jose Manuel Oteiza eta Juan Carlos Diez, eta Joxe Urbistondo zinegotzia. Informazio gehiago