Karabanentzat aparkalekua

Uztarria.eus 2011ko urt. 28a, 13:50

Duela hilabete batzuk hasi ziren Musika Eskola eta Euskara Patronatua dauden eraikineko aparkalekua autokarabanentzat moldatzen. Orain, aparkalekura sartzeko ateak jartzen ari dira, eta lanak otsailean bukatzea aurreikusten dute. Aparkalekuan 17 autokarabanentzako lekua egongo da. Goiko argazkian, bi langile aparkalekuko ateak jartzen.