Ogasun eta Finantza diputatuaren hitzaldia

Uztarria.eus 2010ko abe. 3a, 13:02

Hamaikabat alderdiak antolatuta, Pello Gonzalez Ogasun eta Finantza diputatuak atzo arratsaldean hitzaldia eman zuen Sindikatu Zaharrean. Mahai-lagun Aitor Aranguren izan zuen; datozen udal hauteskundeetarako Hamaikabateko Azpeitirako alkategaia. 'Egungo egoera ekonomikoa eta aurreikuspenak. Fiskalitatea orain' izenburu hartuta jardun zuen hizketan. Hitzaldian herriko eta inguruko hainbat enpresako ordezkari izan zen. Informazio gehiago