Oroimena iruditan

Uztarria.eus 2010ko abe. 28a, 20:19

Joan den udaberrian egin zuten aurreneko saioan gertatu bezala, azpeitiarrek gogo onez hartu dute Azpeitiko Argazki Elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatu duen argazki zaharren bigarren erakusketa. Sanagustin kulturgunean -udaletxeko atetik sartuta- ehundik gora irudi zahar ikus daitezke, herritarrek erakusketarako utzitakoak, urtarrilaren 9a arte. Argazkian, hainbat herritar argazkiei begira. Informazio gehiago