Azpeitiarrak Orioko barnetegian

Uztarria.eus 2010ko urr. 28a, 11:34

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko seigarren mailako ikasleak Orioko ingeles barnetegian izan ziren joan den astean. Aste guztia han pasatu zuten eta ingelesean murgiltzeko aukera izan zuten gaztetxoek. Egunero-egunero, zientzia, artea, sukaldaritza... landu zituzten eta jolaserako tartea ere izan zuten.