Uztarriaren tonbola, arrakastatsua

Uztarria.eus 2010ko uzt. 27a, 13:44

Santio bezperan eta egunean bertan Uztarria Komunikazio Taldeak tonbola ireki zuen iaz bezala. Jende ugarik jokatu zuen bi egunetan, eta sari mordoa jaso ere bai trukean. Saninazioetan, hiru egunetan izango da zabalik: uztailaren 30ean, 31n, eta abuztuaren 1ean. Abuztuaren 1ean egingo da, gainera, zenbaki sarituen zozketa. Goiko argazkian, Santio Eguneko irudia.