'Eskuz esku' presoen eskubideen alde

Uztarria.eus 2010ko uzt. 26a, 13:13

Herriko festen baitan, Amnistia Eguna izan zen joan den larunbatean Azpeitian. Arratsaldean, udal igerileku aurretik irtenda 'Eskuz esku' martxa egin zuten, 'Dagozkien eskibideen jabe, euskal presoak Euskal Herrira lelopean. Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatutako ekimenak herriko hainbat eragile eta koadrilaren babesa jaso zuen. Hala, lekukoa eskuz esku pasatuz herriko kaleak igaro zituzten. Martxa plazan amaitu zen, baina 21:00etan afaria izan zen berdura plazan, eta 400etik gora lagun bildu ziren bertan.