Norabide guztietan gozatzearen alde

Uztarria.eus 2010ko eka. 29a, 12:48

Atzo, ekainak 28, Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen Harrotasun Eguna izan zen. Hori dela eta, joan den larunbatean, atzoko egunarekin bat eginez, elkarretaratzea egin zuten hainbat lagunek Azpeitiko plazan. 'Norabide guztietan gozatu, heteronorma hautsi!' lelopean egin zuten elkarretaratzea eta, ondoren, mokadutxoa egitekoa aukera izan zuten bertan bildutakoek. Goiko argazkian larunbateko kontzentrazioa. (Nerea Uranga)