Aurten bai!

Uztarria.eus 2010ko eka. 16a, 12:17

Joan den igandean, ekainaren 13an, Realak Lehen Mailara igotzea lortu zuen Celtaren aurka, Anoetan (Donostian), jokatutako partidan. Talde donostiarrak 2-0 irabazi zion Celtari, eta horrenbestez, 'Izarren Ligan' izango da Reala datorren urtean. Azpeitiko zaleek Izarraitz Pilotalekuan partida jarraitzeko aukera izan zuten, bertan jarri zuten pantaila erraldoiari esker. Herritar asko elkartu zen pilotalekuan eta gogotik animatu zuten eta gozatu zuten Realarekin. Goiko argazkian, hainbat gaztetxo Izarraitz frontoian. (Eli Aizpuru)