BTT. irteera hotzak lagunduta egin zuten, igandean

Uztarria.eus 2010ko mar. 9a, 10:15

Herenegun, martxoaren 7an, hainbat lagunek bizikleta hartu eta mendi buelta egin zuten (Azpeitia-Erdoizta-Azpeitia). Hotza izan zuten lagun martxa osoan zehar, baina ez zen buelta amaitzeko oztopoa izan. Datorren BTT irteera apirilaren 25ean egingo dute. Goiko argazkian mendi bizikleta irteerako une bat. (Lagun Onak M.B.)