Udaberria iristear, eta elurra

Uztarria.eus 2010ko mar. 8a, 12:29

Udaberria iristear den arren, zuriz estalita daude Azpeitia eta inguruak. Errepideak ere elurtuta daude eta kontuz gidatzea gomendatzen du Herrizaingo Sailak. Mandubiako mendatea garbitu dute eta ez dago arazorik. Urraki eta Azkarate irekita daude eta katerik ez da behar, baina kontuz gidatzea gomendatzen dute. Errepideen egoera jakin nahi izanez gero, zenbaki hau jarri du Herrizaingo Sailak: 902 112 088. Goiko argazkian Zelai Luze gaur goizean. (Nerea Uranga)