Lagun Onak M.B.koak sagardotegian izan ziren asteburuan.

Uztarria.eus 2010ko mar. 3a, 12:57

Pasa den larunbatean, otsailaren 27an, Lagun Onak M.B.k antolatuta Urdaburura ibilaldia egin zuten hainbat lagunek. Hernaniko Ugaldetxo auzotik Urdaburura egin zuten txangoa. Gero, Astigarragako sagardotegi batean bazkaldu eta iluntzerako Azpeitira bueltatu ziren. Goiko argazkian egun pasara joan ziren lagunak sagardotegian.