Haizeak kalteak eragin ditu

Uztarria.eus 2010ko mar. 1a, 10:44

Larunbat gauean haizeak kalte ugari eragin zituen Azpeitian eta inguruetan. Hainbat zuhaitz erortzeaz gain, Euskal Herria auzoan, Eroski gaineko dorreen artean dagoen uralitazko teilatua bota zuen haizeak. Ondorioz, hamaika auto azpian harrapatu eta kalteak eragin zituen. Kaltetutako autoen jabeek salaketak Ertzaintzak Azkoitian duen basean egin beharko dituzte. Goiko argazkian teilatuak gaur zuen itxura.