Ostegunean irekiko dute berriro Baigera I

Uztarria.eus 2010ko ots. 9a, 10:39

Urtarrilaren 25az geroztik itxita dago Baigera I, berritze lanak direla-eta. Lanak iraun duten bitartean, jubilatuek kafe makina izan dute lehenengo solairuan. Berritze lanak otsailaren 11rako, ostegunerako, bukatuko dituzte eta beraz, ostegunetik aurrera ohiko funtzionamendua izango du Baigera I-k. Goiko argazkian, langileak Baigera I-eko sarrera berritzen. (Uztarria)