Bukatu dira Matxinbentako festak

Uztarria.eus 2010ko ots. 8a, 13:57

Atzo, igandea, bukatu ziren Matxinbentako Santa Ageda festak. Eguraldia lagun izan zuten bertara joan zirenek. Goiz partean, umeentzako jolasak eta pilota partidak izan ziren. Arratsaldean, berriz, herri kirolak. Goiko argazkian, bi ume itxulapikoa puskatzen. (Ainitze Agirrezabala)