Hasi dira zartaginak astintzen

Uztarria.eus 2010ko ots. 3a, 12:07

Atzo arratsaldean hasi ziren haurren kaldereroetako entseguak herriko bi ludoteketan. Hainbat ume bildu zen Txiki Txoko eta Iturri Txikin, zartagina astintzeko asmotan. Hurrengo entsegua bihar izango da 18:00etatik 19:00etara. Kaldereroen kalejira, berriz, larunbatean izango da, 19:30ean, Aranan hasita. Goiko argazkian zenbait haur kaldereroetako abestiak jotzen. (Nerea Uranga) Informazio gehiago