Labakaren 'aurreskua'

Uztarria.eus 2010ko ots. 1a, 17:55

Realak azken txanpan lortu zuen berdinketa (2-2) joan den larunbatean Anoetan, Las Palmasen kontra. Binakoa Mikel Labakak sartu zuen. Gola "nola sartu zen ere" ez zekien Azpeitiko jokalariak, baina sare barrura iritsi zen baloia. Donostiako taldearen webguneko argazki honetan ikus daiteke Labakaren errematea. Dantzari onenen pare altxatu zuen hanka (www.realsociedad.com)